Noruega aldeko egun eta gaba luziak
Garbigunetik erreskatautako bildumatxo honekin, bestela sekulan irakorriko ez neukiazen hainbeste autore interesgarri ezagutzen najabilk. Oinguan Noruegako tipo basati baten bizimodua, eta zoroaldixak. Zihero exotikua dok handikaldeko egun eta gaba ziklo xelebria guztiz modu naturalian irakortzia, igual nobelatik interesgarrixena. Bestalde, bertan kontatzen dana ez dok beste munduko ezer: zibilizaziñotik aparte bizi dan gaztia, bukolismua –idazliak naturalezako gauza txikixekin lilluratzeko aparteko ahalmena daka-, herriko jentiakin (eta neskekin) dittuan maitasun/gorroto harreman gatxak, horren ondorixoz (edo) izaki guztiz antisoziala bihurtu arte. XIX gizaldi amaierako konbentziño sozialak ezagutzeko be interesgarrixa dok, liburua.
Idazle hau sekula entzun barik banekan be, interneten begiratuta ahozabalik geratu nauk: zeintzuk eta... Thomas Mann, H. G. Wells, Franz Kafka, Herman Hesse, Ernest Hemingway eta Charles Bukowski moduko idazliak “maisutzat” aitortu juen Knut Hamsun bere sasoian! Gero, antza, gauzia nahikua aldatu zuan, gizonak nazixen aldeko jarreria izan zebalako, bai II Mundu Gerran, bai ostian be. Hori dala eta, ahaztu xamarra geratu dok.