Kafe adikto bat naiz
Ni oiñ ederto nago. Etxuat kafe normalik hartzen, deskafeinaua baiño (egunero bat, bazkal ostian) eta estimulanterik ez hartzian igartzen dan oreka emozionala zoragarrixa dok. Nere animua bardintsua da egun osuan zihar, harik eta gabeko neke ta loguria sartu arte. Halan bai ondo bizi.
Badakitt, baiña, zer gertatuko dan. Egunen baten, zeozegaittik (lo gitxi egin dotela; edo egualdi deprimentia; edo lan gogorra perspektiban...) kafe normal bat hartuko juat. Eta horren subidoia igarriko dot, surflarixa lez ur bitsetan. Sentsaziño erakargarrixa, euforixia. Barriro halan sentidu nahixan, bixamonian be kafeinaduna eskatuko juat. Eta hurrenguan... Handik egun batzutara, drogara ohittuko naiz eta ez desta efekto bere egingo; orduan kafe bi hartzen hasiko nok; eta gero beste bat...
Hala allegauko naiz, junkie honek, egunero hiru kafe hartuta be efektorik ez igartzera. Hobeto esanda, efekto bakarra hórren hiru kafien faltan agertuko da: loguria, buruko miña, tristura itzela. Txarto esan dot. Izan be, kafe normalak beste efekto higungarri bat be eragitten desta: korputzeko usain txarra (logikua, toxina ufal hori garbitzeko txixa nahikua ez danian).
Zikluak bi-hiru hille iraungo dittu.
Halako baten, nazkatuta, “basta” esango juat. Kafe normala lagatzeko adoria bildu, eta bi-hiru-lau egun “depre” ostian gero eta hobeto sentiduko naiz. Lasaixago. Euforia/depresiño fase nekagarrixetatik libre. Korputzeko usaiña desagertzeko ondiok pare bat aste pasau biharko dira. Eta baretasun ederrian sartuko naiz.
Hortxe nago oiñ. Hurrengo rekaidia noiz? Ahal danik eta beranduen mesedez.
Egia osoa duzu. Ni ere kafe kinkia naiz. Edaten ez badut zenbait egunez anitzez konstanteagoa, egonkorragoa eta kontzentrazio maila hobekoa naiz. Eta holaxe... Emankorragoa!
Halere, bekatuetarik bat, kafea maite dut. Kafe ona. ... Zer eginen diogu ba!