Judimendiko orubea (Gasteiz) eta Baionako juduen eskaria 1851ean
Gure kronika zaharrenetan, juduen presentzia nabarmena izan da kristauen sasoi beretsutik. Ordutik hona haien presentzia etengabea izan da, nahiz eta judu euskaldunek ere jazarpenarekin lotutako gorabeherak izan dituzten: 1492an, esate baterako, Espainiako erregeek haien erresumatik kanporatu zituztenez Hegoaldeko sefardiek Iparraldera mugitu behar izan ziren.
Ia 400 urte geroago, 1851ean, Gasteizen egindako indusketa batzuek kanposantu judu bat utzi zuten agerian. Prentsako albisteek Lapurdiko komunitate juduaren harreta piztu zuten. Izan ere, ahozko tradizioan gordetzen zenez (toponimo eta guzti) 1492an, alde egin aurretik, gasteiztar judu eta kristauek hilerri hau errespetatzea adostu zuten. Hau dela eta, Baionako juduak Gasteizko Udalarekin harremanetan jarri ziren, orduko akordioa berresteko asmoz. Gasteiztarren erantzuna positiboa izan zen: ateratako hezurrak bere lekura itzuli zituzten, eta orubean zuhaitzak landatu ziren gaur egun ezagutzen dugun Judimendiko parkea bihurtzeko.
Manuel M. Añibarro abokatuak 41 urte lehenagoko idazki hauek Baionako Consistoire Israélite-ko aktetatik berreskuratu zituen, Euskal-Erria aldizkarian argitara emateko. Haietako batean, 1492ko akordioaren transkribapena ere irakur dezakegu.
Hobeto irakurtzeko, hemen PDF dokumentua.