Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Birjiñapian deikadia

Birjiñapian deikadia

Oier Gorosabel 2016/07/04 19:05
Ardantzatik Kalbetonerako pasabide ziztriña baiño ez zan, metro gitxikua, eta han ez zeguan ezer, amabirjiñan irudi tenebroso xamarretik aparte. Baiña...
Birjiñapian deikadia

Birjiñapeko pasabidia 1903. urtian

Biharbada jakingozue, irakorle maittiak, lurpeko munduak asko erakartzen nabela. Jente askok izaten dau mundu ezkutuan deikada atabiko hau, ume-umetatik, eta gutako batzuk teofania horren eraginez, (H)ades-en erresuman murgildu gara betiko.

 Era berian, etxian iñor antxiñako kontuekin hasten zanian beti antenia ipintzeko joeria izan dot; hau be konturatu barik, indar irresistible batek zurrunbillora erakarritta moduan. Entzundako ipoiñ eta autuak batetik, argazki zaharren bildumak bestetik (Kajoitxu, Castrillo..), ordu asko pasau izan dittudaz gerra aurreko Eibarko kaliak imajinatzen, irudi soltiekin orduko herrixan konposiziño tridimentsionala egin nahixan. Ez da erreza: San Juan, Barrenkalia eta beste hainbeste lekutan aldaketia hain izan da sakona eze, herrixa zelakua zan imajinatzia benetan gatxa egitten dala.

Fantasia arkitektoniko guztion artian, leku batek bereziki erakarri izan nau beti, biharbada zeozelan lurpeko mundua be irudikatzen dabelako: Birjiñapeko tunela. Amak-eta aittatu izan deskuenian beti zeharka izan da: izan be, Ardantzatik Kalbetonerako pasabide ziztriña baiño ez zan, metro gitxikua, eta han ez zeguan ezer, amabirjiñan irudi tenebroso xamarretik aparte. Baiña... ezkutuan deikadia ez da razionala, eta beti buruko “lastermarken” artian izan dot Birjiñapia.

Testuingurua

 Oiñ arte, baiña, ezin neban neban buruan irudikatu: banekixan gaur egungo Birjiñape modernuan inguru beretsuan zeguala, baiña oiñ arte ez dot aukerarik izan leku hori 1960 hamarkada aurretik zelakua zan imajinatzeko. Javier Martin Lapeyran blogian Plazaola argazkilarixan bildumia ikusi arte.

Bilduma osua ikustekua da: gerra osteko rekonstrukziñuan urtiak agertzen dira batez be, eta horren barruan, elizian alde hori. 1903ko eta gaur egungo alderaketa hau egingo dot hobeto kokatu zaittiezen.

 

birjiñapia01

 Plazaolan argazkixak ipiñi baiño lehen, ondiokan, zona honetako gerra aurreko erretratu batzu ikusi daiguzen (gehixenen autoria ez dakitt).

 

1915-2

 

1920

 (Argazki hau be 1920kua; Star elizian kontran eta errekara begira –gaurko Toribio Etxebarria kalera-; Birjiñapia fabriken atzian dago eta, nere ustez, eraikiñen bittarte estu horretatik urtetzen da Ardantzako zubira)

 

birjiñapia02

ardantza-zubixa-01

(Ardantzara pasatzeko zubixa; errekian eskumaldian, Star)

 

1920-03

 

medikokua

(Medikokua eta sakristixa zaharra)

 

Beti harritzen naiz San Andres eliziak gerrako triskantza horren erdixan kalte haundirik barik iraun zebalako. Alde batetik bonbardero alemanak ez zeben bertara apuntauko, ados: baiña kontuan hartu daigun etxe gehixenak ez zirala bonbiak jota apurtu, geroko sutian baiño. Eta San Andres inguruko etxe gehixenak be (asko elixara pegauta zeguazenak) suak jan zittuanez...

foto_de_eibar_48_20130617_2018657845

(1937ko bonbardaketan: Medikokua apurtuta, suhiltzailliak sakristixara ura botatzen)

 

eibar mariangela23

(Argazkixan eskuma-beheian, elixiari pegauta zeguazen etxien eta Starren pabelloi bajuan hondakiñak).

 

Gerra aurreko erretratuetan, beraz, Birjiñapeko tunela eta Ardantzako ortuetarako bidezidorra etxebittartian dagoz eta ezin dira ikusi. Star fabrikian hondakiñak kenduta, baiña, bistan geratu ziran eta Plazaolan argazkixetan ikusi dot nik inguru hori estraiñekotz.

 

Eibarko ingenio hidrauliko zaharrena

 SJ00101_plazaola 1953

Javier Martin Lapeyraren blogetik hartutako oharra: “SJ0101 Vista del paso y túnel de Birjiñape, entre las calles Dos de Mayo y Calbetón. En el sentido de subida hacia Calbetón, el nicho con la imagen de la Virgen estaba situado en el lado derecho de la bóveda del túnel (1). El número 2 identifica los restos del kunbo o represa del taller de Antonio Bascaran alias "Cacho", alimentado por el canal que recorría bajo la acera de los actuales números impares de la calle Fermín Calbetón. El número 3 señala a un bar que cerraba Zerka-kale. En el edificio señalado como 4 había un almacén de vino en la planta baja y el Centro republicano estaba en el primer piso, donde hoy en día se encuentra la Sociedad Dardai.

Argazki horretan, beraz, “Portaleko errotian” arrastuak ikusi geinkez, Eibarko zaharrena. Gaurko Birjiñapeko tunelan eskumaldeko (behetik gora begiratuta) etxien lekuan zeguan, eta ur saltuak “Ez Dok” taberna ingurutik urtetzen zeban errekara, hau da, gaurko Toribio Etxebarria kalera. Bistan da XIV mendetik hona ingenio hidraulikuori asko aldatu zala, baiña egittura asko oin dala urte gitxirarte mantendu dira. “(...) conocida en la Modernidad como “Presa de Iraegui” (...) situada en la zona llamada “Presaldea”, en las inmediaciones del actual Hotel Arrate, por lo que el recorrido de su canal o “calçe” era muy amplio, concretamente de 291 metros de longitud, hasta llegar al “cumbo” o estanque de forma trapezoidal, fabricado en buen sillar y con una superficie de 70 m2., situado en las inmediaciones de Birjiñape. Esta acequia atravesaba por su mitad la plaza de Untzaga, y aún a mediados del siglo XIX se encontraba al descubierto en el trayecto que seguía por la acera de la izquierda de las casas de la actual calle Fermín Calbetón, acabando en un lavadero para el servicio vecinal, hasta desaparecer bajo el edificio de la Torre del Portal o última de las casas de esta hilera. La anchura de este espectacular canal cuyos restos permanecerán a buen seguro en diversas zonas del subsuelo urbano, era de 3 metros incluyendo sus paredes; no es de extrañar por lo tanto que se hubieran ahogado varios niños en su cauce, el último de ellos en 1846.” (ELORZA MAIZTEGI, Xabier. 2000. Eibar, orígenes y evolución; siglo XIV al XVI. Ego Ibarra bilduma, 26. Ed. Eibarko Udala. p.141).

Katxoneko tallarra (kunbo hori erabiltzen zebana) 1953 ingururarte mantendu zan. Hurrengo argazki honetako etxia dala uste dot; Club Deportivoko etxiak eregi baiño lehen, automobillan paretik gora Kalbetonera allegau zeinkian, Tánborreneko denda ondora hain zuzen be.

juan larreategui dosdemayo

(Katxoneko tallarra. Argazkixa: Juan Larreategi (Juan Carlos Lakarraren webgunetik).

 

Birjiñapia gerra ostian

 1944a arte, Birjiñapetik errekara bajatu zeikian. Urte horretan hasi ziran Dos de Mayo kalia luzatzeko biharrak (errekia estalitta)

ardantza-zubixa-1944-ojanguren

(Indalecio Ojangurenen 1944ko argazkixa, Ardantzako zubixan lehengo perspektiba bera hartuta; eskumaldian Katxoneko tallarran ertza ikusi geinke)

 

Beraz, ordutik aurrera, Birjiñapetik behera juanda Dos de Mayo kalera allegatzen ziñan. Gaur egunian 65 urtetik gorako jentiak ondo gogoratuko dau hurrengo argazkixetako ikuspegixa.

SJ0148_plazaola 1953

(Leku beretsua 14 urte geruago, Katxoneko tallarra desagertuta)

 

SJ0147_plazaola 1953

(Puntu horretatik gora begiratuta. Ezkerreko eraikiña elizako sakristixia da, eta bere pareteko markia Medikokua etxiak lagatakua).

 

Hurrengo argazkixan sakristixian aurrekaldia ikusi geinke; eraikiña elixara pegauta zeguan, ezkerrian Medikokuan orube hutsakin. Gaur egunian, “Galeriaseko parkia” dakagu hor.

SJ0097_plazaola 1953

 SJ0624_plazaola 1960

 Javier Martin Lapeyraren oharra: “SJ0624: antigua sacristía adosada al ábside de San Andrés. En el último piso se celebraban sesiones de cine infantil los Domingos. El levante de tres pisos sobre la construcción primitiva fue realizado a comienzos del siglo XX. En el muro izquierdo se aprecia la huella del chalet de Ciriaco Aguirre, destruído en la Guerra.”

 

SJ0063_plazaola 1953

Javier Martin Lapeyraren oharra: “SJ0063. Vista del ábside de la iglesia de San Andrés, desde la recién urbanizada calle de Dos de Mayo. La antigua sacristía adosada a la iglesia se encuentra en el lado derecho. La puerta en el centro da acceso a la cripta o espacio bajo el altar, actualmente usado como "sala de calderas". A la izquierda, la caseta que solía ser utilizada para guardar los carros de la basura.”

 

1960ttik aurrera leku horren itxuria zihero aldatu zan, galeria komertzialez betetzeko obrak hasi ziran eta.

 SJ0600_plazaola 1960

(Argazki hau Dos de Mayoko etxietatik etarata dago. Kamioia sakristia zaharran hutsunian dago. Eskuman Birjiñapeko tunela ikusten da, eta haren gaiñian Plaza Barrixan pabimento zaharra, burdin-hesixak eta Txirixokaleko eskillarak)

 

SJ0599_plazaola 1960

(Kalbetoneko lehelengo etxia, gaur egungo Korte Inglesa dagon zulotik ikusitta; eskumakuak obretako bihargiñen txabolia dirudi).

 

Galerias Preciados 1962ko maietzian inaugurau zan. Eskillara barrixak egin ziran, gaur egunian ezagutzen doguzenak uste dot. Behetik gora juanda, ezkerrekaldian Galerias zeguan, baiña eskuman ondiokan gerra aurreko egitturak mantentzen ziran: Katxoneko kunbua, Kasino Amistadia eta Birjiñapeko tunela bera.

casino-amistad-plazaola-1971_72

(Kasino Amistadian etxia. Fatxadian aurrian eta ezkerrian, Plaza Barrixan pabimentu zaharra eta burdin-hesixak; tunela horren azpixan dago).

 

casino-amistad-plazaola-1971_72-3

(Leku bera Galeriaseko parketik; tunela etabar erdiko sakonune horretan dagoz)

 

Inguru hau 1972 ingururarte mantendu zan halan: orduan bota zan Kasino Amistadian etxia, tunela eta bertan zeguan guztia, gaurko etxe barrixak egitteko.

CRONO CALBETON 2 copia

 

Eneko Astigarragak (1960xan jaixotakua) “Eibartarrak” posta zerrendan:

“Serafin-eta akordatuko dira hobeto, baina nik tunel bat oroitzen dut Casino Amistad izandakoaren parketxoaren azpitik, (etxe hori 1971-72ean bota zuten eta lagun bat bizi zen bertan). Inguruan bizi nintzen eta etxe horrek bere aurrean parketxoan sarritan jolasten genuen. Pare bat banko zeuzkan eta espaloia baino metro erdi gorago zegoen.

SJ1221_plazaola 1971_72

 Birjinapeko tunela parketxo horren azpitik zihoan, etxeari paralelo, gero kurba eginez Dosdemayora/errekara bajatzeko. Baina nire garaian Kalbeton kaletik tunelera sartzea bazegoen, eta sartzen ginen jolastera edo, 15-20 metro inguru barrura joan, baina ezin zen jaitsi errekaraino. Itxita zegoen hor, gutxi gora behera SJ0101 argazkian 1 ipintzen duen tokian.

SJ00101_plazaola 1953

Kalbetoian harrizko aldapatxo bat zegoen, komestible denda bat zeukan etxeraino bajatzeko (Tánborreneko dendia), eta aldapatxo horretatik eskumara jota, parkearen azpitik, hasten zen Birjinapeko tunela. Beraz, nire garaian behintzat eta supongo etxe hori egin zenetik gutxienez, 90 graduko kurba egiten zuen bideak. Beharbada lehenago zuzenean joango zen gaur egun "Dardai" dagoeneraino. Sinistu ezina bada ere, aipatu dudan Kalbetoiko aldapa horretan, 1970ko Eibar industrialean, koltxoietako artilea astintzen zuten Kalbetoiko bizilagunak eta aizkorarekin ekonomikarako ezpalak prestatzen zituzten kalean bertan!

birjiñapia-kalbeton02-angel-serrano

 Ez da argazkia, grabatua baizik, baina uste dut nahiko garbi erakusten duela Birjiñapeko tunelaren sarrera Kalbetoi-Untzaga kaletik ikusita. Hor bizi zen lagunak pasatu dit (...). Grabatuaren ezkerrean Casino Amistad zenaren etxea (Idigoras altzari-denda/biltegia zegoen nire garaian)...”. Grabauan ez da ikusten, baiña Tánborreneko denda ondotik, ezkerrera, Kalbetonetik Ardantzara bajatzeko kalia zeguan, Katxoneko tallar ondotik, Dos de Mayotik zihar Ardantzaraiñok zoiana).

Luistxo Fernandezek (1966xan jaixotakua) be zeozer gogoratzen dau Idigorasen dendiari buruz: “Alfonbra haundi batzuk beti zintzilik fatxadan, jenerua erakusteko, Samarkandako bazarra balitz bezala.”

Enekon berbekin segiduta: “... etxearen azpikaldean eta tunelaren sarrera ondoan, aipatu dudan janari denda, goiko parkean, etxearen ondoko burdin hesia - bertako patiotxo eta kunbo baten gainean zegoena-,  gero Ciriaco Agirre medikoaren txaleta eta azkenik Elizaren sakristia zaharra (zinemarekin azken solairuan). Azken bi hauek ez ditut ezagutu nik.”

Angel Serranon grabau horrekin inpresiño itzala hartu dot: Birjiñapeko tunelan goiko sarreria ikusi doten lehelengo aldixa  izan da... Gero Javier Martinek berak beste hau pasau desta, “Eibar” aldizkarixan argitaratutakua ei da:

birjiñape

Bistan da Serranon irudixa argazki zaharren laguntzaz eta buruz eginda dagola, 1972ttik aurrera, inguru hori guztiz itxuraldatuta zeguanian. Hori dala eta, lizentzia edo akats batzu be badittu (tunelan formia, aurreko kantoia puntan -biribilla eta harmaillekin zan, gerra aurreko argazki honetan ikusten danez)

foto_de_eibar_19_20130617_2050412821

 

Gerra aurreko urtietara bueltauta, Serafin Basaurik (1935ian jaixotakua) “Eibartarrak” zerrendan, Bartolo Arriolan (1912xan jaixotakua) lekukotasun pare bat seiñalau deskuz. Bartolok leku hau gerra aurretik ezagutu zeban:

http://www.ahotsak.eus/eibar/pasarteak/eib-034-009/

 http://www.ahotsak.eus/eibar/pasarteak/eib-034-010/

 

Erdi Aroko Plaza Barrixa

 

Eta, denporan ziharko bidai hau amaitzeko, atzerakako norabidian jarraittuko dogu. Plaza Barrixak zergaittik zekan izen hori? Erdi Aroan, Eibar zerkaz inguratuta zeguala, herriko zabalune nagusixa bertan antolatu zalako. Hara zer diñuan Elorzak (op. cit. p.141), Eibarko kasko mediebalan egitturia azaltzerakuan: “...no sería nada fácil la habilitación de un lugar público en el exiguo espacio intramural eibarrés, pero desde un primer momento llamó mi atención la mayor amplitud existente entre el muro sur de la iglesia parroquial y el arranque de las calles Elgeta y Txurio, totalmente opuesta a la concepción medieval de máximo aprovechamiento del espacio y, aún más, cuando éste era realmente escaso. Efectivamente, éste era el único espacio asequible para habilitar una plaza, es decir, el terreno que abarcaba desde la puerta principal de la iglesia hacia la puerta de Ulsaga. Los documentos antiguos confirman el referido acotamiento. En uno de ellos se dice: “En la calle e plaça pública de la villa, delante las puertas de la yglesia parrochial del señor Sant Andrés...”. (...) Como se puede apreciar se trataba de un espacio de cierta capacidad para aquel momento, sobre todo si tenemos en cuenta que los sucesivos ensanchamientos de la iglesia parroquial a partir del segundo tercio del siglo XVI, recortaron la anchura de la misma, y que además formaba una unidad con el camino-calle que atravesaba la población. Este acotado intramural era no sólo el lugar preferido de tertulia vecinal, sino que en el mismo se reunía frecuentemente el concejo, por su vitola de lugar seguro (...) A finales del siglo XVI, comienza a modificarse el emplazamiento de varias casas situadas junto al portal de Ulsaga; también la construcción de la cabecera de la iglesia parroquial en los prolegómenos del siguiente siglo propiciará la demolición de otros edificios. Todo ello va a constituir el inicio de una remodelación de esta zona, que con el paso de los años se convertirá en la denominada “Plaza Barrixa”, tema que obviamente se aparta de la cronología del presente trabajo. Aún hoy en día perduran topónimos de impronta medieval como Birgiñape, contiguo al antes citado “Portalekua”, que aludía al tramo de cerca o muralla que arrancaba desde el mismo portal de Ulsaga hacia Ardantza, por encontrarse inmediatamente debajo de la imagen mariana que por el interior solía coronar la puerta de acceso a la villa. Otro resto que permaneció hasta este mismo siglo, fue el paso abovedado que desde Birgiñape se habilitó por el alzado y construcción de la Plaza Nueva, que sustituía a la sempiterna canalización...”.

image_preview

(Xabier Untzetabarrenetxean irudi honek Erdi Aroko herrixa irudikatzen dau)

 Badirudi beraz XVI mendetik aurrera plazia estutu egin zala, eta lekua irabaztiarren estali zala Birjiñapeko pasabidia; 1857xan behintzat halan zeguala badakigu, konponketa batzuk egin ziralako Portaleko Errotan: “Cuando el 25 de junio de 1857, se preparaban las bases para el ensanche de la plaza y la reparación de las calles Ardantza, Elgeta y Txirio, esas obras repercutieron en la canalización de las aguas de este molino para el ensanche de la plaza, entre otras labores, había que construir un muro de contención, que comenzaba a la par de la calle Txirio y se iba a reformar el camino subterráneo en dirección a la calle Ardantza y hacia el molino de Ignacio Ibarzabal. (...) Tomás Alberdi adquirió este molino el 26 de marzo de 1900, con su antepara (depósito para almacenar el agua) construida a base de piedra sillar y de una forma trapezoidal, que abarcaba una superficie de 70 m2. Su cauce constaba de 873 metros desde la antepara hasta la presa denominada de Iraegi. Esta presa, que pertenecía al mismo molino, tenía una longitud de 29 metros y su mayor altura era de 2,38 metros.” LIZARRALDE, Koldo. 2012. Ingenios hidraúlicos en Eibar. Molinos, ferrerías, barrenas, ruedas y centrales eléctricas. Ego Ibarra 39. Ed. Eibarko Udala. p.47.

Ederra izango litzake Eibar zaharran maketa bat egittia. Abiapuntu ona (eta gaur egungo 3D inpresorekin egitteko modukua) zera izan biharko litzake, nere ustez: mapa topografiko mutu bat (etxerik barik), haren gaiñian plastilinazko edo dana dalako eraikiñak ipiñi eta kentzen ibilli ahal izateko.

etiketak: eibar, zaharreologia
Serafin
Serafin dio:
2016/07/04 21:25
Sekulako lana egin dok Oier. Zorionak!
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2016/07/05 00:11
Eskerrikasko Serafin! Oso interesgarrixa izan da. Errorerik edo zuzenketarik egin nahi izan ezkeriok, ni pozik!
asier
asier dio:
2016/07/06 10:30
Lehenengo eta behin, zorionak eta eskerrik asko, Oier! Hik esaten duan moduan, Birjiñapia leku "ezkutua" da gaur egungo eibartarrontzat, gerra ostian guztiz aldatu dan ingurua dalako, eta ez dagolako inguru horren ganorazko argazkirik. Uste juat hire artikuluak sekulako argixa emoten detsala askok dakagun hutsune horri.

Nere aldetik, iruzkin edo eranskin txiki batzuk, artikulua borobiltze aldera:

- Birjiñapetik zihar, Star fabrika ondotik Ardantzara zoian zubi txikixa, sasoi luze batian, behintzat, itxitta egoten zan. Pribaua zan (ez zan pasabide publikua). Zubitxo horretatik Ardantzako ortuetara pasatzen zan, Indianokua jauregiko terrenuak. Ortuen albuan kale-basarri txiki bat zeguan, eta hantxe bizi zan Indianokuan lur eta ortuak zaintzen zittuan famelixia. Ardantzara Dos de Mayo kaletik igotzen zan.
- Star fabrikiari inork ez zetsan gerra aurrian Star deitzen, "Txantoian fabrikia" baizik. 1910-1936 inguru horretan Boni "Txantoia" zan uezaba (Bonifacio Etxeberria), "Txantoi Zaharran" semia (tallarra sortu zebana) eta Julian Etxeberrian (Armerixa Eskolako 1. zuzendarixa) anaia.
- Birjiñapiak ez zekan tunel bakarra. Artikuluan aittatzen dan hasierako luze hori zan haundixena eta benetako "Birjiñapia", baina atzerago beste tuneltxo (edo zubipe modoko) zeozer be bazeguan, elixian azpikaldian, Txantoian fabrikian kontra (1903ko planuan agertzen da). Handik pasau biharra zeguan Arraindi kalera eta Ariatzara (erreka ingurura) heltzeko. Hantxe egon ziran Eibarko baño publikuak XX mende hasieran, gerran erre arte. Haraxe juaten ziran Eibarko bihargin mordua astebururo, aste osoko biharran neke eta ugarrak kentzera. Eibarko lekurik ospel eta hotzena be bazan (erreka baztarrian eta añube hutsa), eta neguan izotz-kandelaz beteta egoten zan elixosteko pasabide eta inguru hori.
- Tanborreneko dendako andria Monica deitzen zan (gerra ostian, behintzat). 1950ko hamarkada hasieran zabalik zeguan oindiokan dendia (ez dakik noiz arte).
- Idigorasen dendia txiki samarra zan hasieran (mueble eta alfonbra denda arrunt samarra), baina 1960 inguruan asko hazi zan eta etxerako ixa danetik saltzen zeben. Etxia bota zebenian (1970 bueltan), parera pasau zeben negoziua (semiak hartu zeban arduria).
- Kalbetoi kalian jatorrizko izena Untzaga kalia zan; 1915 inguruan ipini zetsen Fermin Calbetón izena. 1903ko plano horretan garbi ikusten da hori. Untzaga plazia be sasoi horretakua da (1900 ingurukua).
- Artikuluan aittazen dan "Medikuan etxian", Ciriaco Agirre mediko ezaguna bizi izan zan. "Don Ciriacon etxia" deitzen zetsen orduko eibartarrak.
- Kalbetoi kaleko bigarren etxian (Plaza Barrittik hasitta, eskumatara, 1903ko planuan eskilaratxo bat marraztuta dakana), Larramendineko farmazia zaharra egon zan gerra ostian (ez dakit lehenago). Gaur egun, Las Heras - Larramendi deitzen da, eta gitxi gora-behera leku beretsuan dago, eraikin barrixan.
- Artikuluan aittatzen da Tanborreneko kunborako ura Untzagatik zetorrela Kalbetoi kalian zihar (Untzagatik begira, ezkerreko aldetik), eta zelan ubidia edo andaparia bistan egon zan XIX. mendera amaierara arte. Gerora be (gerra osteko lehenengo urtietan seguru, eta auskalo noiz arte), Kalbetoi kaleko espaloiko harlosen azpixan ikusten zan ura pasatzen. Ur hori erabiltzen zeben Kalbetoi kaleko aroztegi, tallartxo eta abarrak euren makinak martxan ipintzeko. Esango neuke erreten hori oindiokan be hortxe egongo dala, osorik ez bada, bai gitxienez tente gelditzen diran etxien parian (Txistu tabernia zanan horretan).
asier
asier dio:
2016/09/28 11:06
Aurreko erantzunian aittatzen najuan "Txantoi Zaharra". Egoibarra webgunian argitaratu juek beran biografixa laburra: http://egoibarra.eus/[…]/jose-cruz-etxeberria-leturiondo. Arma fabrikian sortzaile, Boni, Julian eta Polonian aitta, Eibarko alkate XIX mende amaieran.
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2016/09/28 14:07
Eskerrikasko info osagarrixangaittik Asier! Aurreko erantzun luzia be irakorri barik nekan (Arrateko Amari mezu automatikua bialtzia ahaztu jakon kontizu).
Mikel Jauregi
Mikel Jauregi dio:
2019/10/28 09:06
Lan bikaina Oier! Oso baliagarrixa.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024