1937ko Loraillan 6xa.
370506: Bilboko ebakuaziñua.
- Errepublikazaliak Bilboko biztanliak itxasotik ebakuatzen hasi. Ekaiñan 15erarte nazionalidade desbardiñetako merkante asko (bereziki Habana transatlantikua eta Goizeko Izarra yatia) ibilliko dira hontan. Ciscar destruktoria eta Bizkaya eta Gipuzkoa bouak ur internazionaletararte eskoltatzen dittuez, eta handik aurrera britainiar (batzutan frantziar) flotiak lagunduta. 29.400 pertsona Frantziara, 1.745 ume Errusiara.
1937ko Loraillan 1a.
370501 tagged map by user - Tagzania
370501: errepublikazaliak eraso eta Bermeo errekuperatu.
- Errepublikazaliak Bermeo eraso: Ciscar, Gipuzkoa eta Bizkaya itxasontzi errepublikazaliak bonbardeatu eta gero tropak herrixa eraso eta errekuperatzen dabe. Golpista batalloi ixa oso bat (Flechas Negras italiarrak) preso hartzen dabe.

