Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Eibar, origenes y evolucion

Eibar, origenes y evolucion

orakulua 2007/06/26 23:33

Bai liburu bikaiña. Zenbat gauza ikasi doten berakin. Kapituloz kapitulo, nere garuneko esponjia txupatzen-txupatzen erabilli dot (ia aprobetxatzen doten), eta antxiñako Eibarko mapak ondo-onduan erabilli dittudaz, gerran galdu ziran kale zaharretan gora eta behera ibiltzeko, Birjiñapetik Amarrenengua eta Ulsagako errota inguruan kale laberintiko medieval illunak zihar. Asko gozatu dot, eta Erdi Aruan bertan bueltaka ikusi dot nere burua, Elgetako portala pasau eta Usubilgo etxetik, eta Txirixo eta Elgeta kalien arteko karkabatik, eta... Hiru kaletako herri txiki-txikittik jaitsi eta Barrenkaleko zubittik Ibarrako errebalera pasau, eta... Kontadoriak kontadorekua eregi zeban sasoian ta... Egurrezko etxe zaharretan txarrixak libre ibiltzen ziranian ta... Buelta eta buelta, benetako goguak nekazen ezagutu ez doten Eibar horretan ibiltzeko. Eskerrikasko liburu honen idazle Javier Elorza Maiztegi... plaentxiarrari.

Dokumentaziño zahar askon azterketian ondorixua da, liburua. Liburu amaieran dokumentuak euren transkribapenak agertzen dira. Jakiña, astun-astunak; gehixenak dokumentu legalak dira (ezkontza kontratuak, pleituak...) eta gaiñera gaztelera zaharrian. Baiña eurak irakortzeko astixa hartu ezkeriok (nik ez dot egin, idazliak bai) dato marjinal pillua agertzen dira, hain zuzen be antxiñako eibartarren eguneroko bizimoduan hainbeste eta hainbeste eta hainbeste detalle erakusten deskuenak. Hori erabilli dau Elorzak, gaika sailkatu eta modu oso didaktiko batian liburu bikain hau osatzeko.

oier g
oier g dio:
2007/06/28 00:34

Atrilla ez, baiña ixa-ixa. Biharrera eruan dot, eta hango mahai haundi baten euki dot hillabetian. Paziente eta pazientien arteko bittartietan juan naiz txatalka irakortzen.

Dana dala, gero ez da hainbesterako: kontuan hartu ixa liburu erdixa dokumentu mediebalen transkribapen orijinalak dirala (nik bat edo bi baiño ez dittudaz irakorri, bestela bakarrik Elorzan komentarixuak) eta indize triple bat dagola (onomastikua, toponimikua eta ezdakitzelakua) orri asko be hartzen dittuana.

leire
leire dio:
2007/06/27 18:00

Liburu mardula benetan! Nik irakortzeko dakat, baiña bildurrez nago. Betetik trenian irakortzen dodalako, beraz liburu horrekin ezin. Eta bestetik, ohian be irakortzen dodalako, eta horrekin ittotzeko bildurra dakat, hain da haundixa!

Zuk atrilla erabilli dozu, edo zelan egin dozu?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024