Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Militarren ipurdixa bistarazi

Militarren ipurdixa bistarazi

txiko 2006/02/11 22:30

Euskal blogosferako superstarrak gai interesgarrixa etara dau bere kulpittuan.

Eta melankolikoki arma fabrikak Tagzanian markatzia proposatzen dau.

Gauza bat epaitzia da: armak egittia ondo edo txarto dagoan. "Nik ez ba dot lan egitten hor, beste batek egingo jok". "¿Ba dakizu zenbat familixa bizi diran hortatik Euskalherrixan?" (eibartarra naiz ni). Atxeki razonabliak dira. Baiña epaitzia, gatxa.

Gauza bat epaitzia da, bai: ni ez nauk hortan sartuko.

Baiña beste gauza bat JAKITZIA da. ¿Zergaittik ez jakin zer eta nun egitten dan? Fabrika honetan gatilluak, beste horretan espoletak eta han karkasak egitten dirala, gero trafikante legal edo ilegalei saltzeko? ¿Zein dago horren kontra? Bai, fabrika horretako langilliak pakian bizi nahi dau, berak ez detzalakuan iñori kalte egitten. Nik ezin detzat esan ez hor biharrik egitteko. Baiña errealidadiari aurre egitteko, bai eskatu neikixo. Konsekuentzia pizkat edo.

Gai honek antz haundixa daka okelia jatiakin. "Neri xerrak, eta jamoia gustatzen jataz, baiña ezin dot txarrixan begixak ikusi, penia emoten dezta eta". Eta haren orruak entzun, zer esanik bez.

Ni okelazalia naiz, eta kontsekuente izaten saiatzen naiz. Ba dagoz okelazale batzu lehenago egingo litzakezenak begetariano, euren eskuekin animali bat akabatu baiño. "Ezingo neuke, peniangaittik". Kontsekuentzixiangaittik, eta errespetuangaittik, hori ezin da hala izan. Zuk okeliori jan deizun, animali bat hil egin da, eta errekonozimendu bat merezi dau. Errespetua. JAKIN egin bihar dogu xerra hori txahal politt eta xamur batena zala lehen, eta eskerrak emon bihar detzaguz. Sadismoz ez; errespetuz. Hori pentsatzian gosia kentzen bajaku, fallo bat dago.

Armen asuntuakin bardin: bihargin horrek, bere familixiak, bere auzokuak jakin egin bihar dabe zertan dabillen bihargiñori. Eta horren konsziente izanda, biharrian jarraitzen badau, nere errespetu osua izango dau. Ez ba dau nahi jakin... Patxitraperok eta hainbeste talde antimilitaristak proposatutako gogoz kontrako propaganda hori merezi dabe. Jakiñan gaiñian egoteko.

Indar Armatuen miserixak (fabrikak, basiak, kartzelak, saltzailliak, erosliak...) Tagzanian markatzera gonbidatzen zaittuet, militar epigrafian.

etiketak: irabiaketa
Jozulin
Jozulin dio:
2006/02/12 23:36

Ba, Galdakaon Explosivos Rio Tinto dekoguz, atara kontuak. Mendi bat barrutik zulatuta, tunelez beteta. Diñoe gaur egun ez dala lehengoa bina... oraindiño ikusten dodaz trailer erraldoiak bertatik urtetan gurdazibilen konboiak eskoltauta.

Patxi
Patxi dio:
2006/02/12 02:06

Aaaaaupa Oier:

Zer deitu didazu? ;-)

Malenkonia baino, etsipena da nerea.

Nere ezagun batek kontatu zidan, nola filme horretatik irtetzean, “las tortugas también vuelan” , bera eta emaztea, taberna batean eseri, eta orduerdiko negar saioa egin omen zuten, mutu biak.

Jun dan egunean eman zuten telebistan. Pusketa bat ikusi nuen. Ez nuen adorerik izan osorik ikusteko. Baldin ikusi banu, igual umorea itzaltzen zitzaidan urtebeterako, edo gehiagorako.

Nere lagun horrek bonbak egiten zituela kontatu zidanean ere jota geratu nintzen. Santa Lutzi auzoan! Hor behiak imajinatzen nituen, inola ere ez bonbak.

Mezua idazten ari nintzala Eibarrez gogoratu nintzen bai.

Beharrak eramaten gaitu nahi ez ditugun asko egitera. Epaitzea, oso ondo diozu, kontu gatxa da. Baina, egia ere bada, nere ustetan, Pakeaz oso errez hitzegiten dala gure gizartean. Oso errez epaitzen dala hurkoa, ostrukaren moduan zenbait gairen aurrean burua izkutatzen dan bitartean.

Nik jakin egin nahi det. Zer naizen jakin. Zer egin dezakedan gauzak hobetzeko. Nekez hobetu dezaket ezer, ezagutzen ez badet.

Ezkio-Itsasoko tailer horren berri zehatzagoa izaten dedanean ipiniko det bai zerrendan, “militar” etiketan. Egokia iruditzen zait.

Aupa Oier!

( Okelaren asuntoan pentsamentua irakurri didazu ) _

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024