Orakulua bere bakardadean
Blog horretan idazten hasi naizenez gero askoz be gehixago idazten juat. Eta orain benetan orakulu baten modura sentitzen nauk, bai: baina desertuko txakurrei oihuka. Gauzia dok, blogian idazten dotena neure buruari zuzenduta jagoala eta, beraz, ez juat erantzunik espero. Bai, ba jakixat trackbackak eta ostixa hoiek jaguazela (oin arte Getxotik Mitxelek eta Argentinatik Josemarik erabilli juena) baina ez dok hain pertsonala, "buzon de sugerencias" modukua dok, nik pulpittutik sermoia esan, eta entzuletxuak euren ahots ahula ixa ezin entzunarazi... ez dok alkarrizketia. Batzutan idatzittakua "eibartarrak" banaketa zerrendara bidaltzen juat, baina ez beti. Eta bestien blogetara begira, antzera gertatzen duala ikusten juat. Zera emoten jeztak: eztabaidan aritzetik (zerrendan) bakoitza bere "speaker's corner" horretan gotortu eta bere taulagainian bakarrik aritzera pasatzen gabizela. Hau parakaidistiaren espirituarekin diñot, noski; joera mundiala (1º mundukua noski) horixe ba dok, hau da, jentia kalian alkarrekin ibiltzetik bakoitzaren etxian bakarrik egotera pasatzen diharduala, ba nik ez juat tendentzixiori geratuko noski. Oi Antiguako Ama, oporretan zerana, zer pentsatzen dona honi buruz? Que a mi ni me va ni me viene, pero por comentarlo...
Hitza erabiltzeak hanka sartzeko aukera onartzea suposatzen du, eta euskaldunak segurola xamarrak somatzen ditut, azkenaldi honetan. Entzule bat behintzat badezu; eztabaidak bereziki maite dituen bat.