Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Galgia zapaldu

Galgia zapaldu

orakulua 2005/04/17 04:05

Irratia Puntokom'ekuak barkatukozte, baina euren izena alperrik erabilliko dot, euskalespazixoko azken modiarekin sartzeko. Gazteleraz esaten dan legez, sin comerlo ni beberlo nere harrikaden apoyua eta abiapuntu modura erabilliko dittudaz.

Galdera bat egin detzat nere buruari, hamen Zaragozan (bai, hamen nago gaur be). "Irratia Puntokomeko porrama interesantiorrek zeaitxik etxuez ba arrosako zerbitzarixan ipintzen?" (Oharra: ez badakizue, Arrosa irrati txikixen arteko sare informatiko bat da). Neure buruari erantzun detzat: "ah noski, irrati klasikuaren herixotzia iragartzen jabizak hauek". Beraz (ondorioztatu dot, nik neuk bakar-bakarrik) hauei ez jakez interesatzen uhiñak. Interneten bittartez zabaltzen dabe, urbi et orbi, eta entzuliak hortik hartzia dauke, etxetik zuzenian.

Ondo (Juan Palomo orakuluak bere sermoia darrai). Baina ni pentsakor geratu naiz, paleolitikuan bizi izango banitza legez.

Zenbat liburu daukadaz apaletan irakorri barik. ¿Zer dala ta dot hobia emailak, blog jarixuak eta azken teknofiluen txutxumutxuak irakortzen hasi, liburu zaharrak baino? ¿Zergaitik?

¿Zeren kontura egin bihar dogu, gu komunikadore ahalguztidunak, sukaldian radixua entzutzen dabizen etxekoandren gainetik salto, mundu osora podkastingeatzeko? Internet hasi zanetik hona, badirudi gu aberatson mundua dala bakarrik: albistiak tximistiaren modura zabaltzen dira blogekin, norbera da periodista, informaziñua sozializatu da, eta independientia da... ¿ze albiste? ¿zeini zabaltzen da? ¿zeinen independentzixia?

Ilusiñua, edo hobeto esanda, euforixia ikusten dot gu, teknofiluon aldartian. Azken gadgeta, diseinu refiñauena, blogak, sagardoa eta txakoliña... eta haxe da munduaren isladarik onena.

Ez blogak, ez internet ¡ordenadoria bera! zer dan bez ez dakixe munduko biztanle gehixenak.

Teknofiluak orokorrian ez gara/dira mundu honetan bizi. Elite minoritarixua gara, mundura begira. Eta hackerrak, geekak... ez dabe ezta lehenenengo munduko kaleko jentiaren hizkuntzia erabiltzen. Munduaren dominaziñuan helburua ipiñitta, inguruko herrittarrak lihorrian geratzen dira, eten barik. Euskalespazixuan nabegatuta, ahaztu egitten gara jente askorek telebisiñua, radixua entzutzen dabela, eta arratsaldetan pasiua egittera juaten dala, hori baino sofistikaziño gehixagorik ez daukala. ¿Linux? Lau katurendako teknologixia.

Hauxe kaosa. Bai, gaurkua ez da argumentaziño logikua.

Azken urtietan pertsona batek egun baten zihar egitten dittuezen gauzak era esponentzial baten biderkatu dira. Aintziñan andra bat goizeko ordubixetan Ondarrun jagi, astuan arraina kargatu eta Eibarrera saltzera etorri, eta gero etxera illuntzerako bueltau egingo zeban. Orduak oinez ibiltzen, pentsatzeko denporia sobran, nekatzeko bebai, eta... besterik ez, egun osuan. Gaur egunian... bertigua emoten dau pentsatze hutsa be. Garunaren abixaria bildurgarrixa da, gero eta gauza gehixago buruan izateko kapazak gara.

Eta batzutan, garuna fundidu egiten da.

¿Nora arraixo goiaz, hain bizkor? "Atzian geratuko garala", ta... "Denporia aprobetxatzeko", ta... "progresuaren alde", ta..."lana bizkorrago egiteko", ta... ¡kaka!

Estatu Batuetan -adittu, ondo entzun- gero eta indartsuagua da mobimendu bat: "slow down" edo holako izenen bat dauka. Azkenian hori da: lasaixago bizi. Galgia zapaldu, eta bizitziaz gozatu, eta gauzak beste era batera egin. Adittu, ondo entzun, EEBBEtatik datozen azken modako gauzei begira zabizienok. Kopixatzeko zaliak bazarie, ez itxain azken tendentzixa hau be kopixatzeko.

Bizkorregi goiaz ta.

Ondo pasatu blogak, sagardaua eta txakolin artian. Ez dakit agertzerik izango ete doten, izatekotan azken orduan.

etiketak: irabiaketa, arrosa, irratia
Gari
Gari dio:
2005/04/17 11:57

Hori da Mafaldak esaten zuena: "Paren el mundo, que me bajo!"

Nik aldiz pentsatzen dot: "azkarrago, azkarrago!"

Aste honetan beste dozena bat blogarik egin dute ikastaroa Goienan. Gauzak aurrera doaz pixkanaka pixkanaka, baina horretarako beste batzuk karrotik tiratu behar dogu. Hori bai, kontu haundiz, inor ez dadin kanpoan gelditu, baina gure aldetik, aurrera!

Gero arte.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024