Pintada politiko sozialak
Aspaldixan ez najittuan topatu blogian jartzeko moduko pintadarik, eta hara nun gaur bi grafiti eder harrapatu dittudazen, bakoitza bere estilo berezixarekin.
Lehenengo hau Munittibarreko plazan dago. Sinplia, zuzena, koloretsua, orijinala, demoledoria.
Bigarren hau aspaldi ikusi dittudazenen artian fresku eta sinpatikuena. Ikusten dok: ez da oso elaboratua, baina barre asko egitten dabil Lekeitxioko jentia herriko horma dan-danetan agertu dalako. Jose Mª Cazalis alkatiaren karikatura bat da -karikatura ona gainera- eta Lekittoko Gaztiak taldiak egindako azken kanpainia da.
Urtebete pasatu da herriko gazte talde batek zaharren egoitza haundixaren dependentzixa abandonatu bat (Mandasketxia) okupatu zebanetik. Okupaziño hau kanpaina luziago baten bukaeria izan zuan: etxebizitza faltia salatzen zebana. Izan be, Lekeitxion nahikua dramatikua dok gaztien egoeria. Herriko etxebizitzen erdixa inguru hutsik egoten dok urte osuan, eta udan be ez dok betetzen. Piso asko inmobilizatuta dagoz beraz, eta ez dira merkatura etaratzen, ez saldu ez alokatzeko. Egitten dirazen piso barrixak be, salneurri astronomikuak jaukezek, eta hala eta guzti be ti-ta batian saltzen dittuk, Bilbo aldeko jente diruduna pagatzeko prest dagoalako. Halan, bertako gazte jentia gurasuen etxian bizi biharra jaukak, eta inoiz beretako etxia gura badau, herrittik alde egin biharra jaukak. Pizkaka-pizkaka, noski, Lekeitxio herri fantasma bat bihurtzen dihardu opor tenporadatik aparte: etxe guztiak itxitta eta biztanle guztiak zaharrak. Egoera hau inmorala da, batez be etxebizitza asko (milla ta piku, esaten da) urte osuan hutsik egoten diranian. Eta turnoko Udal agintarixak (orain Cazalis-PNV, baina baitta lehen Aretxabaleta-Batasuna, eta lehenagoko beste illara luzia...) ez dittuk kapazak egoeriari bueltia emoteko, eta inertzixa hutsez dantzatzen juek eraikuntza industrixak jotako txistu-doiñua.
LG taldiak beraz, aspaldittik datorren arazo bati heldu jetsan orain dala urte ta piku, eta arrazoiz gainera. Biharbada ez dok talderik aproposena planifikaziño urbanistikuari buruzko azterketa sakona egitteko, edota ikuspegi inpartziala emoteko, baina kasu honetan ez detza ardura. Kezka erreal bat dago, arazo erreal baten gainian, eta LG'ren kanpaina hao premiña erreala horren isladia dok. Erabaki politikuen bittartez inmobilizatutako etxebizitza horiek merkatura etara bihar dittuk, eta zillegi eresten jetzat honen alde gogor burrukatziari, ekintza zuzenaren bittartez.
Bukatzeko, esango deuat pasa dan urtian okupaziñua martxan jarri zanian, Zaharren Egoitzako zuzendarixak oso jokaera zikiña izan zebala. Gaztiekin negoziaketa zuri bat eruan ostian, gabe baten zipaiuak eta bulldozerrak ekarri, eta Mandasketxia eraitsi juan. Atxekixa edadetuendako eguneko zentro bat egin bihar zebela izan zan. Guzur ezaguna: esan ekipamendu sozialak egin bihar dirazela, herrittarrak okupatzailliak ez babesteko, eta behin desalojua gauzatu eta gero... "si te he visto no me acuerdo".