Agur Linux
Juan dan hiru bat urtian ibilli nauk Linuxen atzetik, makil puntiaren atzeko zanahorixiaren atzetik doian manduaren moruan. Amore emango dot, behingoz. Alperrik dok. Microsoften magalera itzuliko nauk lotsatuta, belarrixak zimel, ilun, uzkur ta herabe. Bill Gatesen bular adeitsutik edoskiko juat barriro, etxetik iges egindako gaztetxo txoriburu damutua.
Gaur egun, Linux eta software libriori elite batzuendako baino ez dok. Hau irakorri ezkeriok hasarratu egingo jatazak Leioako gaztetxekuak, edo Lekitxoko Linux erabiltzaile taldekuak, etabar... baina hala sentitzen juat nik. “Elitia??? Iñoiz baino eskuragarrixago dago barren, duan da ta. Oso erreza dok: Shella zabaldu eta /mnt komandua tekleatu eta hauxe eta bestia eta partiziño bat egin disko duruan eta gero hau aplikaziñu hau instalatu, eta gero ez dakit zelako sekuentzixia bla bla bla...”. Txinua neretako. Ikusten nabillena zera da, Linuxa norbere ordenadorian instalatzeko jakitturixa maillia nahikua altua izan bihar duala, kaleko jentia daukaguna baino sendo altuagua bai behintzat. Eta nere modura, “a nivel usuario”ko nibela daukagun millaka lagunok... galdu egitten garala lehenengo bidekurutzian. Bill Gates maitakorraren produktuekin aldiz, edozein artaburuk idatzi leike testu bat, gorde eta inprimidu. Hain operazio sinplietan geratu nauk ataskatuta ni, behin eta barriro, Linuxen. Eta ez produktuaren akatsarengaittik, baizik eta bere erabilpenaren sekretuak ez ezagutziarengaittik.
2002ko Ilbeltzian izango zuan ordenadore portatilla erosi nebanian. Hasiera-hasieratik, eibarrespazixuan nerekin zebizen lagunen komentarixuekin berotuta, izan najuan Linux zera horrekin funtzionatzeko gogua. Garik lagundu jeztan, bere lantokixan, eta EAEko Jaurlaritzak duan banatutako Mandrake punto eztakitzer bersiñua jarri jeztan. Disko gogorra erdibittu egin genduan, erdixa Güindos eta erdixa Linux, ikasten juan ahala Microchofen produktuak gero eta gitxiago erabilli eta azkenik bakarrik Linuxekin funtzionatzeko asmoz.
Nik orduan ordenadoria idatzi eta inprimatzeko erabiltzen neban, baitta pazientien fitxak kudeatzeko, edo laneko kalkuluak egitteko. Mikrosoften Word, Access eta Excel beraz. Baitta posta elektronikua be, noski. Beste munduko ezebez. Holako gauzak egitteko moduko aplikaziñuak instalatzeko eskatu najetzan Gariri, eta berak pijo-pijo nere gurarixak asetu jittuan.
Hala juan nintzuan, poz pozik, etxera, eta orduan hasi ziran arazuak. Arazotxuak esan bihar: dokumentua idatzi baina gorde ezin; diskete bat sartu eta irakorri ez; ezin topatu gauzak nun dagozen artxibatuta; modema ezin dabela sarera konektatu... txikikerixak danak, baina asko. Barriro egin bihar izan najittuan biaje batzu Garirengana eta gauza batzu konpondu zestazen baina, bere esanetan, falta ziran gauzak ez jekixan zelan egin.
Desarmatuta geratu nintzuan: ¡Gari, gure gurua! Berak ez ba jakik ¿zeinek????
Nere portatillaren garunen Linux hemisferixua lozorruan geratu zuan ba, singladurako hurrengo portuaren zain.
Hau Leioako Udondo gaztetxeko “Metabolik” hacker laborategia izan zan. Ezin juat gogoratu zelan, baina halako baten Linux ikastaro bat egin bihar zebela jakin najuan. ¡Ah bai! Ba dakit zelan enteratu nintzan. Izperringian ciberjaialdi baten barri jakin najuan, Udondon izango zana, eta hainbeste gaixen artian, software libria eta halako gauzei buruz jardungo juela. Ni, nere gogo guztiekin batera, hara abixatu nintzan. Lagun batekin (Angel Bidaurrazaga) geratu nintzan bertan, baina ni berandu heldu eta nere laguna juanda zeguanez, han murgildu nintzan Blade Runner estiloko ciberjaialdi horretan. Laster topatu neban ezagunik (Juan Etxenike) eta jente barrixa ezagutu najuan laster (Osoitz Elkorobarrutia, JA del Moral). Orain dala urte batzu... ¡jasaus jasaus! haxe cuelguea izango nebana... baina urtiekin gero eta aurpegi gogorragua daukatenez, ba “from lost to the river” eta hantxe geratu nintzan, hangar illun eta izatez hotz horretan, daaaannnna ordenadore portatillez beteta, jipi itxurazko jentia pantalla baltza letra zurixez betetakuaren aurrian, entsaladia plastikozko plater baten... hori imajenori daukat bizixen... zenbat ordu eruango zittuan txurrero harek pantalliaren aurrian, logaritmuak eta komanduak eten barik pasatzen... Gaztetxe estetikaz adornatutako gaztetxe bero hartan, musika gaztetxerua, jentia uholdeka... Etorri ziran bebai Leioako “La Avanzada” etorbidera salidia, farola batetik argixa pintxatu eta wireless materixalarekin horma baten “Tron” pelikulia ikustia, botilletatik eranda 40 bat pertsona jai giruan, ia poliziakuak etortzen ziran bijilatuta... buf, ni nintzan olagarrua oso gustora garaje horretan.
Esan bihar juat berandu heldu nintzanez, Linuxari buruzko hitzaldixa galdu nebala. Baina orduantxe enteratu nintzan kurtsillo bat egin bihar zebala Guillek (¿?) beraz hantxe apuntatu nintzan di-da. Eta jaixarekin aurrera segidu, eta ciberhizkuntza ulertezinez mintzatzen zan jente sinpatikuaren artian ibilli, eta besua iraltsuz inmobilizatuta zeukan neska antiglobi eder hari begira ta begira eta ezer saiatu ez... en fin, ondo, betiko martxan.
Artian Eibarren bizi nintzan, eta benetako lio bat zan astelehen illuntzetako klasietara juatia. Ondarruko kontsultatik urten, autobusez Bilbora, Leioara metroz, 19.30ak aldean klasia hartu eta gabeko 22.00etan Deustura joan nere lagun Ernesto Sanchezen etxera, bere silloian lo egin eta goizeko 6.00etan autobusera, Markinako kontsultan 9.00etan egoteko. Baina ni prest najenguan, Linux ikastiarren.
Klase horretan, ciberjaixan besain galduta najenbillen, gitxi gora behera. Ikasle gehixenak ni baino askoz be gehixago jekixen, eta beraz beheko maillakuendako ezer gitxi jeguan. Gainera, Guillek borondate onenarekin emoten zittuan esplikaziñuekin (ondo antolatuta, eta euskeraz gainera) Linux sistema eragilliaren tripak aztertzen genduzen, eta... nik ez najuan hori nahi. Nik Windowseko ordenadore bat erabiltzen ikastea besain azalpen errezak nahi najittuan. Neri Linuxa zelan funtzionatzen daben ez zestan ardura; ni zelan erabiltzen zan nahi najuan jakin bakarrik.
Hala pasatu ziran aste asko, udako sasoia heldu zan arte. Gauza oso ona izan zuan: ondo antolatuta, serixua, duan, euskeraz.... Ikaskidiekin be oso ondo, eta han ezagutu najittuan Ainhoa Facal eta Ibon Igartua (diasporako forokideak) eta Mitxel Sarasketa (eibartarra), pertsonalki ezagutzen ez nittuanak. Baina nere maillako erabiltzaille batendako, handik etara neban probetxua hutsaren hurrengua izan zuan. Mandrake alboratu eta Knoppix aerodinamiko batez joan nintzan etxera, hori bai. Itxura desberdina, baina arazo bardinak. Ibonek, nitaz kupidaz jota, nere Winmodem errebelde horrendako moduko driver bat topatu jeztan, eta diskette baten isolatu najuan, altxor baten modura, baina gero ezin izan neban instalatu. Barriro lozorrora...
Kalbarixo honen hurrengo pausua Ondarroan bertan; informatika denda bateko enplegatu bat topatu najuan, Ibai, Linuxez asko zekixana. Harek lortu zeban nere modema behingoz instalatzia, eta azkenian korreo elektronikua eta nabegadoria martxan neukazen. Testu prozesaketan eta ordenadoriaren erabilpen arazo txikixengaittik be hainbeste bidar juan nintzan, galdetu netzan, ahal nebana nik egin, ezin nebana berari laga ordenadoria eta gero fakturia ordaindu... ¡hori zan nik nahi nebana! Izan be, denda gehixenetan “¿Trabajais con Linux?” galdetzian aurpegixa desekajatu egitten jake. Asistentzia tekniko profesionalez umezurtz gagoz.
Baina... etorri zuan honen bueltia be. Denda honetako morroi hau, esandako moduan, enplegatua dok. Eta berak Linux lanak oso pozik egitten zestazen arren, bere jefiak ez juan begi onez ikusten hainbeste denpora kentzen zetzan gauza arraro hori, eta hau konponketetarako oztopua zan, eta nik portatilla bizkor bihar neban (nere lan instrumento garrantzitsua zan) eta ezin netzan astebete laga ia hueco bat noiz topatzen zeban eta...
Postre moduan, gabonetan portatillaren LSD pantaila horretan kolpetxo batek eraginda, neguko izar adartsu psikodeliko haundixa agertu zan, eta akabo. Nere portatilla ez da onezkero portatilla, eta etxian geratu da. Eta nik ez daukat kotxerik, eta ezin ordenadoriakin atzera eta aurrera ibilli. Eta amore ematea erabaki dot, eta agur Linux.
Gure Bill, zeruetan zarana... ...barkatu gure zorrak.
Hai’l a hai’l Bill.
Ona zure penen kronika, Oier!! Barkatuko didazu atrebentzia, ezpaikara ezagutzen... ez dakizu zenbat parre egin dudan zure lerroak irakurtzen, parre gaiaren gainean, klaro, ez zure lepotik! Zure arazoa nik dudan berbera da ta berba batean laburtu daiteke: TEKNOTORPE. Horixe zara zu ta horixe naiz ni be; nik ere portatil bat daukat eta azken urtebetean oso gutxi erabiltzen dut nonbaiten instalatua dudan virus batek demaseko buruhausteak eragiten dizkidalako. Esan bezala hau teknotorpetasunaren ondorioa da eta ez da nahastu behar teknofobiarekin. Enfin, segi holako gauzak idazten, astelehena gozatu didazu!