Hemen zaude: Hasiera Blogak Matrallako Irratia Artxiboa 2008

Artxiboa 2008

San Andresetan bazkidetza kanpaina kalera aterako du MATRALLAKO irratiak

Egoera ekonomiko larriari aurre egin nahi dio, inoiz baino programazio osotuagoa duen une honetan

Bai we can!!!

 

 

MATRALLAKO irratiak Bai, we can

bazkide kanpaina martxan jarri du, irrati proiektuaren egoera ekonomiko larriari buelta eman ahal izateko.

 35 bazkide behar ditugu. Hilean 5 euroko kuota ordainduko dutenak badira, hobe!. Dena dela, 2 eta 10 euroko kuotako bazkidetzak edo bestelako ekarpenak ere onartuko ditugu.

Hileroko bazkide kuota hori honako kontu hauetakoren batean sartu daiteke:

KUTXA 2101 0035 13 0121412837    CAJA LABORALA 3035 0023 91 0230061080

Irratiaren ekonomia salbatzea lortuko dugulako jarri diogu Bai, we can izena kanpainari.

 

Eta orain hau irakurtzen ari zerala internetez, zergaitik ez sartu zure onlineko kutxan eta zure bazkide kuota helbideratu??

 

San Andres egunean, azoka den bitartean, Untzagan egongo gara eta bere laguntza eman nahi duenak han izango du bazkide bihurtzeko aukera edo zergaitik ez irratikide bihurtzeko.

Bide batez, MATRALLAKOri buruzko informazioa zabalduko dugu (hala nola, estreinatu berri dugun programazioaren ordutegia, Arrosa irrati sarea, nola lan egiten dugun...). Horrekin batera, gabon hauetan Eibarren modan jarriko den mahai jolasa ere salduko dugu: Kalamuako Partamentua

 

Entzuleei ahalegin txiki bat egin dezatela eskatu nahi diegu, bestela itxi egin beharko dugu eta. Inolako dirulaguntza eta publizitate sarrerarik gabeko irrati libre euskalduna egiten dihardugu Eibarren, azken sei urteotan. Diru sarrera bakarrak orain arteko bazkideek jarritakoak dira eta Arrateko txosnatik ateratakoak. Askotan lokalaren alokairuari eta teknologia berrien mantenimenduari eutsi ezinik ibiltzen gara.

 

Kanpaina martxan jartzeko euskara eta kultura munduko hainbat eibartarrengana jo dugu eta laguntzeko prestutasuna espero baino handiagoa izan da. Prentsa agerraldi honetan, MATRALLAKOren proiektuari babesa emateko, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Serafin Basauri, (euskaltzalea), Ziortza Ulazia (Basetxeko lehiakide ohia), Iñaki Amuategi (AEK) eta Nerea Ibarluzea (AEK) izan dira. Eskerrak eman nahi dizkiegu eurei, bertaratzeagatik.

 

Programazio sendo eta osotua

Entzuleei ere eskerrak eman nahi dizkiegu. Bestela proiektuak ez luke inolako zentzurik izango. Horrek motibatzen gaitu eta motibazio horrekin lortu dugu inoiz baino programazio sendoago eta osotuagoa une honetan.

 Izan ere, geuk ekoiztutako sei programez gain, beste irrati batzuetako hogeitabi saiok betetzen dute matrallakoren uhinak, Arrosa proiektuari esker. Hasieratik egin genuen proiektu euskaldun horren aldeko apustua eta emaitza bikainak ematen ari da. Era berean, geure programa bat GECH (Gora Euzcadi CHistulari) Euskal Herriko hainbat irratitan ematen dute astero. Azken batean, elkarlanerako eta saioak elkartrukatzeko bidea da Arrosa.

 

Geureez gain, honako proiektuotako saioekin osatzen dugu programazioa FMko 102.8an: Hala bedi (Gasteiz), Molotoff (Hernani), Info7, Elhuyar Fundazioa, Tas-Tas (Bilbo), Gure Irratia (Baiona), Oiartzun irratia, Irulegi irratia, Eguzki (Iruñea), EHNE, Arrakala (Lekeitio), Gaztesarea, Xorroxin (Bortziriak).
Matrallako Irratia 2008/11/25

BAI, WE CAN !!

matrallako irratiak bazkideak lortzeko bere kanpaña berria aurkezten du:

 

BAI, WE CAN !!

Gure helburua 35 bazkide lortzea da, hilabetero beraien kuota gure kontu Korrontera helbideratuko dutenak.

Kuotak 2, 5 edo 10€ izatea pentsatu dugu. Honako kontu hauetan egin daitezke diru sarrerak:

KUTXA 2101 0035 13 0121412837
CAJA LABORALA 3035 0023 91 0230061080

San Andres egunean (Azaroak 30) Eibarko Untzaga plazan aurkituko gaituzue, bazkideak egiten, lagunekin jarduanian, sorpresaren bat edo beste eta ondo pasatzen.

Egin zaitez bazkide!!!

BAI, WE CAN !!

Matrallako Irratia 2008/11/18

2008-09 ikasturteko programazio berria

PROGRAMAZIÑUA deritzon atalean daukazute aurtengo programazione barrya. Eta hauek dira nobedadiak...

Aupa entzuntzaile/irakurle jatorrak,

Bueltan gatoz barriro be. Programazio barrixa dakau eta hasi gara Arrosa sarearen bitartez beste irrati batzuetako programak emititzen.

Aurten betiko moduan musika programa asko ditugu eta nobedade barriak:

Sendabelarreri buruzko programa (Dilin-dalan, Oiartzun), EHNEkoen beste bat (Metazianbila, bai nekazariak ere esistitzen dira herri honetan).

Nola ez, (guretzat behintzat) Eskual Herri Exotikoko irratsaioak (zuen eskuara klasikoa landu dezazuten, edozein euskaltegik gomendatuko luken Goi Mailako EntzunPraktikak !!)

Ahaztu barik(gabe) Info7 ko orduroko buletinak (euskeraz) eta 13:00 eta 20:00 tako albistegi nagusiak.

Arten Eibarko matrallako irratixan (102.8 fman) entzungo diren irratiak hauek izango dira:

Molotoff: Hernaniko irratia.
Arrakala: Lekeitioko irratija.
Hbi: Hala Bedi Irratia, Gasteiz.
Xorroxin: Baztan, Zugarramurdi, Urdazubi ,
Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako
Eguzki: Iruñeako irratia.
Info7: Euskal Herriko irratia.
Gaztesarea: Gazte Irrati Nazional.
Irulegi: Baxe Nafarroako irratia.
Oiartzun: Oiartzungi irratia.
Gure Irratia: Lapurdiko irratia
TasTas: Bilboko irratia.

Eta hamen dakazue aste guztiko programazionea:

ASTELEHENA
08:00 Sound System(Molotoff)
09:00 Info7 // Metazianbila (EHNE)
10:00 Info7
11:00 Info7
12:00 Quark, Elhuyar (Pixtu estudioa)
13:00 Info7 Albistegia
14:00 Izarrak eta Ilargia(TasTas)
15:00
16:00
17:00 Info7 // Gure arbasoak (Irulegi)
18:00 Info7
19:00 Info7 // Gure Bazterrak (Gure Irratia)
20:00 Info7 Albistegia
21:00 GAUAREN HEGOAN

MARTITZENA (Asteartea)
08:00
09:00 Info7 // Dilin-dalan (Oiartzun)
10:00 Info7
11:00 Info7 // Ortzadarra (HBi)
12:00
13:00 GECH
14:00 Adi (Irulegi)
15:00
16:00
17:00 Info7 // Hontzadarra (Eguzki)
18:00 Info7
19:00 Info7
20:00 Info7 Albistegia
21:00 Celosamente Gordea (HBi)

EGUAZTENA (Asteazkena)
08:00
09:00 Info7
10:00 Info7 // Il treno(Eguzki)
11:00 Il treno(Eguzki)
12:00 Info7
13:00 Info7 Albistegia
14:00
15:00 Quark, Elhuyar (Pixtu estudioa)
16:00
17:00 Info7 // Metazianbila (EHNE)
18:00 Info7
19:00 Info7
20:00 Info7 Albistegia
21:00 Aittitta Raduga (Arrakala)
22:00 GAUREN HEGOAN (R)

EGUENA (Osteguna)
08:00
09:00 Info7
10:00 Info7 // Gure bazterrak (Gure Irratia)
11:00 Celosamente Gordea (HBi)
12:00 Info7
13:00 Info7 Albistegia
14:00 Ortzadarra (HBi)
15:00 Izarrak eta Ilargia
16:00
17:00 Info7 // Dilin-dalan (Oiartzun)
18:00 Info7
19:00 Info7
20:00 Info7 Albistegia
21:00 Sound System (Molotoff)

BARIXAKUA (Ostirala)
08:00
09:00 Info7 // Hontzadarra (Eguzki)
10:00 Info7
11:00 Irauli Uhinak (Gaztesarea)
12:00 Info7
13:00 Info7 Albistegia
14:00 Gure arbasoak (Irulegi)
15:00 GECH ®
16:00
17:00 Info7 // Adi(Irulegi)
18:00
19:00 Info7
20:00 Info7 Albistegia
21:00 3 kortxea (HBi)

ZAPATUA (Larunbata)
08:00
09:00
10:00 Asteko kronika (Info7)
11:00 Irauli Uhinak (Gaztesarea)
12:00
13:00 Argizirin Aitaldia (Xorroxin)
14:00 Bertxoko (HBi)
15:00 3 kortxea (Hbi)
16:00
17:00 Zaharrak Berri (HBi)
18:00
19:00 Aittitta Raduga (Arrakala)
20:00 Info7 Albistegia

DOMEKIA (Igandea)
08:00
09:00
10:00 Asteko kronika (Info7)
11:00 Il treno (Eguzki)
12:00 Il treno
13:00 Argizirin Aitaldia (Xorroxin)
14:00 Bertxoko (HBi)
15:00
16:00
17:00 Zaharrak Berri (HBi)

Matrallako Irratia 2008/10/07

Apokalipsia 13,18-matrallako jaia 05 (Maiatza),24

Esan bezala, Eibarko Tallarra Gaztechean Matrallako irratiak bere 6. urteurren jaia egingo du, Maiatzaren 24 ean gabeko 22:00tan.

Matrallako irratiak bere 6. urteurren jaia
Eibarko Tallarra Gaztechean  egingo du.
Gaueko 22:00etatik aurrera Josu Gil abeslari Eibartarra eta Norman taldeak arituko dira jotzen.

 Josu: Kantautore asuntua, politxo abesten du, musika agradabletzat definitua izan dena. Herriko neska (eta mutil) batzuek ere gustoko dute abeslari hau, bera bere musika bezain beste.

 Norman: Eibarko talde bat. Bere jende aurreko lehen agerraldia Norman talde bezala (lehenaotik pe talde askotan jotakuak). Gure jai honetan joko dute Urkiko jai populosoetan jo aurretik beroketa ariketa bezala. Rockanroll martsosua, mokorra ezin geldirik eukitzekoa. Talde honetako abeslaria Benny Moretti ikusteko mutilla  baitta, begi berde ederduna.

  Kontzertua 22:oo tan hasiko da. Lehenaotik pe anbientillua eongo da eta han eongo gara irratikideak zerbait hartzen.

 Sarrera: ja, ja, ja €.

 Afaritxo bat pe eingo da eta nahi dabenak eruan leike bere afarixa tuper baten eta nahi badau bestiokin batera jan (oso biblikua geratzen ari jata mezua). Nik nere haragi pastel berezia eramango dut.

 Bertan ikusiko garalakoan,

(((m))) matrallako irratixa 102.8 fm

Matrallako Irratia 2008/05/19

Apokalipsia 13,18

Atzo barixakua pentsatua zegoen bezala UrteurrenJai aurreko bilera egin zen. Hiru irratikide bakarrik agertu ginenez eta dauden data arazoak ikusita urteurren festa bertan behera uztea pentsatu genuen (aaatomapórkulo).

    Baña hara non gaur (Zapatua) arratsaldean Matrallakoko Polit Buró-ko lurrazpiko kideak telefono dei batzuk egiten aritu diren eta JAIA BAI EGITEA adostu den.(Nahiz eta MatrallacoXVIIII.Asanbladak arazo Teosofiko batzuk ikusi urteurren honen ospakizunean).
 
    Dirudienez Norman taldekoak gogo haundia dute lehen aldiz publikoan jotzeko (gitxienez beraietako bi irratikideak diren/izandakoak) eta gainera Matrallakoren festan. Horren aurrean gu ezin ezetz esan. Gainera azken orduan Josu Gil Eibartar kantautore ezagunak bere partehartzea baieztatu du urtebetetze party honetan. Esklusiban azaldu digunez gainera kanta berriak prestatzen ari da.

   Eta nahiz eta  gu bostok eta Norman taldekoak bakarrik egongo geran jaian, ba ospatuko doula pentsau dou. 6 urte urte asko dira ta... (gañera ointxe okurridu jata, oiñarte eindako bihar guztia ta gero ze esango zeban Aitor A.k aurten ez bagendun ospatuko...)
 

    I.O: Dakizuen moduan barixaku gabetan programa barri bat dakau ekonomiari buruzko Gauaren Hegoetan. Bertako esatarixak be etortzen badira zazpi bat izango garala uste dogu

Apokalipsia 13,18

18 Hemen jakinduria behar da: buruargi denak asma dezala piztiaren zenbakiaren esanahia, gizon baten zenbakia baita. Zenbakia seiehun eta hirurogeita seia (666) da.

Matrallako Irratia 2008/05/17

6 urte , sei!!!

Aurten Matrallako irratixak sei urte betetzen ditu.

Aurten Matrallako irratixak sei urte betetzen ditu.

Oraindikan jai egitaraua programatzeke dago, baña zihur aski herriko taldez osatutako kontzertu txiki bat egongo da Tallarra gaztetxean jai batekin urteurrena ospatzeko

Matrallako Irratia 2008/05/13

2008 ko programazioa

2008 ko IRRATSAIOAK

Ordua

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

LARUNBATA

IGANDEA

8:00

Info7

Info7

Info7

Info7

Info7

 

 

9:00

Info7

Info7

Info7

Info7

Info7

 

 

10:00

Info7

Info7

Info7

Info7

Info7

 

 

11:00

 

 

 

Celosamente Gordea

(HBi)

Irauli Uhinak (Gaztesarea)

Irauli Uhinak (Gaztesarea)

Gure arbasoak (Irulegi)

12:00

Quark, Elhuyar

(Pixtu estudioa)

 

 

Quark, Elhuyar

(Pixtu estudioa)

 

13:00

Info7 Albistegia

GECH

 

Info7 Albistegia

Info7 Albistegia

 Info7 Albistegia

Asteko kronika

Asteko kronika

14:00

 

 

ALDAPARETAKO BIZITZA (R)

 

Gure arbasoak (Irulegi)

Bertxoko (HBi)

Bertxoko (HBi

15:00

Izarrak eta Ilargia

 

 

Izarrak eta Ilargia

 

3 kortxea (HBi

 

16:00

Axamixa

Axamixa

Axamixa

Axamixa

Axamixa

 

 

17:00

Info7

Info7

Info7

Info7

 

Zaharrak Berri (HBi)

Zaharrak Berri (HBi)

18:00

Info7

Info7

Info7

Info7

INFERNUPE

19:00

Info7

Info7

Info7

Info7

Info7

Aittitta Raduga (Arrakala)

 

20:00

Info7 Albistegia

Info7 Albistegia

Info7 Albistegia

Info7 Albistegia

Info7 Albistegia

 

 

21:00

SEGISMUNDO

(21.30-22-30)

ALDAPARETAKO BIZITZA

Aittitta Raduga (Arrakala)

DABAI

(HILEAN BEHIN)

3 kortxea (HBi)

 

INFERNUPE

(R)

22:00

Celosamente Gordea

(HBi)

SEGISMUNDO

(R)

 

 

 

 

Matrallako Irratia 2008/01/09