Apokalipsia 13,18
Baña hara non gaur (Zapatua) arratsaldean Matrallakoko Polit Buró-ko
lurrazpiko kideak telefono dei batzuk egiten aritu diren eta JAIA BAI
EGITEA adostu den.(Nahiz eta MatrallacoXVIIII.Asanbladak arazo
Teosofiko batzuk ikusi urteurren honen ospakizunean).
Dirudienez Norman taldekoak gogo haundia dute lehen aldiz publikoan
jotzeko (gitxienez beraietako bi irratikideak diren/izandakoak) eta
gainera Matrallakoren festan. Horren aurrean gu ezin ezetz esan.
Gainera azken orduan Josu Gil Eibartar kantautore ezagunak bere
partehartzea baieztatu du urtebetetze party honetan. Esklusiban azaldu
digunez gainera kanta berriak prestatzen ari da.
Eta nahiz eta gu bostok eta Norman
taldekoak bakarrik egongo geran jaian, ba ospatuko doula pentsau dou. 6
urte urte asko dira ta... (gañera ointxe okurridu jata, oiñarte eindako
bihar guztia ta gero ze esango zeban Aitor A.k aurten ez bagendun
ospatuko...)
I.O: Dakizuen moduan barixaku gabetan programa
barri bat dakau ekonomiari buruzko Gauaren Hegoetan. Bertako esatarixak
be etortzen badira zazpi bat izango garala uste dogu