Hemen zaude: Hasiera Blogak Matrallako Irratia Artxiboa 2007

Artxiboa 2007

A ze blog polita

Matrallako irratixa be hasi da toki berri eta lujoso honetara jauzak ekartzen. Dana hankazgora dakau, baña laster atonduko dou gure txoko hau. Eta adi! laister bait dator gure programazione berriaaaaa, por zierto orduero daukazue albitegi buletinak, matrallako irratixan, 102.8 fm an....

kitty.jpg

Matrallako Irratia 2007/12/24

URTEROKO BATZAR OROKORRA

Aupa!

Mezu hau bidaltzen dizuegu Matrallako Irratiak egiten duen urteroko bilera irekiaren berri emateko.

Datorren ostirala Urriak 26 an izango da, arratsaldeko 20:00 etan, "Legarreko Lokaletan", Eibarko Musika Taldeek entsaiatzen duten tokian, Arrate bide 17 bis.

Bilera hau parte hartu nahi duten guztientzat irekia dago, Anima zaitez !!!!

matrallako irratixa 102.8 fm

(((m)))

http://www.eibar.org/blogak/matrallako

Matrallako Irratia 2007/10/21

Lamaiko Operia, 8 atalian

Laster izango dozue uhiñetan Matrallakok, Lekeitxioko Arrakala Irratijakin batera, ekoitzi daben produktu barrixa: "Lamaiko Operia" / Die Dreigroschen Oper / The Threepenny Opera / L'Opera de Quat'sous / La Ópera de Tres Peniques modura ezagutu izan dana.

"Lamaiko operia" Mack Labañia / Mackie Messer / Mack the Knife / Mackie-Le-Surineur / Maki Navaja famatuan historixia da, Bertolt Brechtek idatzitta, Kurt Weillen musikiakin. Guk Eibarko euskerara itzuli dogu Serafin Basauri jaunan laguntziakin, eta zelan edo halan antzeztu dogu, modu didaktiko baten opera antxiñako baiña aktual hau publikora hurreratzeko.

Opera honen lehelengo kantuaren hainbeste bertsiño egin izan dira XX mendian zihar. Jazzpanen klariñetietan naiz rockzalien gittarra elektrikuetan entzun izan doguz bertso famatuak:

"Tiburoiak hagiñak daukaz;

eta arpegixan daroiazen moduan

hala dauka Mackie Messerrek labañia

poltsikuan ezkutauta.

Tiburoian oixak gorrixak dira

odola isurtzen daben bakotxian;

Mack-labañan eskunarruak, ostera,

krimenen ostian beti garbi..."

XX mende hasierako London glamourdun eta konfliktiboko kalietan bizi edo bizirauten dau Mack Labañak, eskeko, puta, gaizkille eta poliziako ustelen artian. 1918tik 1928ra Inglaterrak bizi izandako krisis giruan lanikeza, inflaziñua, eszeptizismua eta garraztasun romantikua usaintzen zan Sohoko kale zikiñetan.

Eibarko Matrallako eta Lekeitioko Arrakala irratixen artian, "Lamaiko Operako" 26 ekittaldixak 8 partetan prestau doguz, irratixan atalka emititzeko moduan. Atal bakotxak 20 minutu baiño pizkat gitxiago dakaz. Ekittaldi bakotxak hizlauzko azalpen bat daka hasieran, gero pertsonaien elkarrizketak euskeraz, eta azkenian operako kantu orijinala alemanez -1958xan Berlinen Wilhelm Brückner-Rüggeberg-ek zuzendutako grabaziñua erabilli dogu-. Bestalde, hainbeste artistak "Mack Labañan Baladian" gaiñian egindako bertsiñuak erabilli doguz loturak egitteko (Louis Armstrong, Tijuana in Blue, Ruben Blades, Oskorri, Liberace, Joe Pass...). Lehelengo atalan hasieran, prologo luzetxuagua dago "Lamaiko Operian" gorabeherak eta detalle historikuak azaltzen.

Uhiñetatik emitidu eta gero, gaiñera, Matrallakon entzuliak ekoizpen hau eskuratu ahal izango dabe. Modu txukunian prestatu eta CD-ietan salgai jarriko da prezio popularrian, herriko taberna enrollatuenetan eta Arrateko txoznan.

txiko 2007/06/09

5 more years!!

Matrallako irratixak 5 urte bete bihar ditxu. Ospatzeko jaixa prestatu dogu zapatuan, hillak 12, Tallarra gaztetxian. Arratsaldeko 9retan hasiko da ta talde biren kontzertua eukiko dogu: Insohmnio eta Kukka. Gaba luze osuan zihar musika jartzalliak egongo dira. Baitxa zozketaren bat... Mundu guztia dago gonbidatuta!!!!

Matrallako Irratia 2007/05/07

MATRALLAKO JAIXA, 5 URTE UHINETAN

Datorren zapatuan, maiatzaren 12an, Matrallako Irratixak bere 5. urtea ospatzeko jaia antolatu du Eibarko Tallarra Gaztetxean. Gaueko bederatzietatik aurrera DJ-ak, KUKKA eta INSOHMNIO taldeen kontzertua, zozketak,... eta gau osoan zehar parranda latza!! Ikusi arte

Matrallako Irratia 2007/05/04

Eta Kittora azkena, Info7z

Eta koitora bialdutako prentsa oharra. Ia publikatzen deskuen, ostixeeeeeeeeeeee!!! Aurreko astetik Matrallakok Info7 interneten bidezko irratixak ekoizten daben informatibua aireratzen hasi da. Egunero, eguardiko ordubatetan 20 minutu inguruko euskerazko albistegixa izango dogu. Albistiak Euskal Herri mallakuak dira ta nazioartekuak be jorratzen ditxu.

Matrallako Irratia 2007/04/09

Info7 ren albistegiak

Eibarko matrallako irratixak egunero Info7 irratiarekin bat egingo du eguardiko 13:00etan albistegia emateko.

(((m))) 102.8fm Adi seinaleari!!!

Matrallako Irratia 2007/04/05

GECH Iruñeko Eguzki Irratian

Zorionekoak iruinsemealabok!

Larunbatero 16.30-tik aurrera eta martitzenero 22.00etan matrallakoko stars sytemak eman duen kreazionerik loriatsuenaz gozatu ahal izango dute Eguzki Irratiko entxuntxaileak, Gora Euzcadi Chistulari saioaz hain zuzen ere. Goza ezazue, bizia laburra baita. (Gure apezpikuak dixit)

Matrallako Irratia 2007/03/16

Ugalak hartzen programia aurrera!

"Otsallan 28tik aurrera, eguaztenero arratsaldeko 9retan, programa barri bati ekingo detsagu Matrallakon (102.8 FM). Izena Ugalak hartzen da. Geobiologiaz arituko da. Errezago ulertzeko, gure inguruak, batez be etxebizitzak, gure osasunian dakan eragiñaz eta bizitza osasungarrixaua izateko moduetaz. Gañera entzuliek parte hartzeko aukeria eukiko dabe, beren kontsultak zein iradokizunak jasotzeko."

Matrallako Irratia 2007/02/28

Kontrakua jaixa zapatuan!!!

KONTRAKUA JAIXA ZAPATU HONTAN TALLARRA GAZTETXIAN Matrallako irratiko Kontrakua saioak jaia antolatu dau zapatu hontarako. Jaia gabeko 22:00etan hasiko da kontzertu HARDCORE-PUNK batekin. Bertan Donostialdeko EZIN IZAN harcore talde mitikuak, Zarautzeko TXIXAPARRAZTA talde indartsuak eta Alonsotegiko J.A.N. taldiak arituko dira. Kontzertuan zihar sorpresarenbat ere izango da. Kontzertu ostian disko jartzailiak egongo dira musikia jartzen, mozorroak eta ihauteri girua. Gogoratzia KONTRAKUA saioa ostegunero emititzen dala 14:00etatik 15:00etara eta errepikapenak ostegunian 21:00etatik 22:00etara, ostiralian 16:00etatik 17:00etara eta igandian 18:30etatik 19:30etara.

Matrallako Irratia 2007/02/13