Lamaiko Operia, 8 atalian
Laster izango dozue uhiñetan Matrallakok, Lekeitxioko Arrakala Irratijakin batera, ekoitzi daben produktu barrixa: "Lamaiko Operia" / Die Dreigroschen Oper / The Threepenny Opera / L'Opera de Quat'sous / La Ópera de Tres Peniques modura ezagutu izan dana.
"Lamaiko operia" Mack Labañia / Mackie Messer / Mack the Knife / Mackie-Le-Surineur / Maki Navaja famatuan historixia da, Bertolt Brechtek idatzitta, Kurt Weillen musikiakin. Guk Eibarko euskerara itzuli dogu Serafin Basauri jaunan laguntziakin, eta zelan edo halan antzeztu dogu, modu didaktiko baten opera antxiñako baiña aktual hau publikora hurreratzeko.
Opera honen lehelengo kantuaren hainbeste bertsiño egin izan dira XX mendian zihar. Jazzpanen klariñetietan naiz rockzalien gittarra elektrikuetan entzun izan doguz bertso famatuak:
"Tiburoiak hagiñak daukaz;
eta arpegixan daroiazen moduan
hala dauka Mackie Messerrek labañia
poltsikuan ezkutauta.
Tiburoian oixak gorrixak dira
odola isurtzen daben bakotxian;
Mack-labañan eskunarruak, ostera,
krimenen ostian beti garbi..."
XX mende hasierako London glamourdun eta konfliktiboko kalietan bizi edo bizirauten dau Mack Labañak, eskeko, puta, gaizkille eta poliziako ustelen artian. 1918tik 1928ra Inglaterrak bizi izandako krisis giruan lanikeza, inflaziñua, eszeptizismua eta garraztasun romantikua usaintzen zan Sohoko kale zikiñetan.
Eibarko Matrallako eta Lekeitioko Arrakala irratixen artian, "Lamaiko Operako" 26 ekittaldixak 8 partetan prestau doguz, irratixan atalka emititzeko moduan. Atal bakotxak 20 minutu baiño pizkat gitxiago dakaz. Ekittaldi bakotxak hizlauzko azalpen bat daka hasieran, gero pertsonaien elkarrizketak euskeraz, eta azkenian operako kantu orijinala alemanez -1958xan Berlinen Wilhelm Brückner-Rüggeberg-ek zuzendutako grabaziñua erabilli dogu-. Bestalde, hainbeste artistak "Mack Labañan Baladian" gaiñian egindako bertsiñuak erabilli doguz loturak egitteko (Louis Armstrong, Tijuana in Blue, Ruben Blades, Oskorri, Liberace, Joe Pass...). Lehelengo atalan hasieran, prologo luzetxuagua dago "Lamaiko Operian" gorabeherak eta detalle historikuak azaltzen.
Uhiñetatik emitidu eta gero, gaiñera, Matrallakon entzuliak ekoizpen hau eskuratu ahal izango dabe. Modu txukunian prestatu eta CD-ietan salgai jarriko da prezio popularrian, herriko taberna enrollatuenetan eta Arrateko txoznan.