Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Matrallako Irratia

Msgn Router Viruela+KURRINKA 14+EBB

arroita 2005/03/12 12:54

Fukatu zaigu routerra.

Erosi eta zortzi hilabetetara kras egin dau. Garantiak sei hilabete bakarrik irauten zituen nola ez (Timofonika Eskañolak badakizki gauzak ondo egiten).

Orain barrixa nahi badogu 250 bat Euro ordaindu behar ditxugu (to aizkorakadia kaskezurrian!!!)

Routerrik ez dakagunez, ez dekogu internetera konekziñorik.

Ez dakagunez internetera konekziñorik ezin gera Arrosa zerbitzarian sartu eta bertatik programak bajatu. Horrela Eibarren ezin dira Nafarrroa iparraldean egiten diren irratisaioak entzun (euren eskuara exotiko eta ulertzeko gatx xamarrakin). Edo Gasteiz Iruñea aldekoak (bai bai kolega, aluzina, baña han be geratzen dira bascuencez berba egiten dabenik....)

Horrek esan nahi dau baitxa Euskel Herriko beste toki batzutan ezingo dirala matrallako! irratiko programak entzun (hori da lasaitua batzuentzat...)

Esan nahi du baita ere ezin izan genuela 14. Korrikaren hasiera erretrasmitidu Arrosa barruan gaozen beste irrrati pilla batekin batera (irratsaio konjuntua)internet konexio falta dela medio.

Routerrik ez dakagunez, gure ordenagailuen arteko sarea ez dabil ezta.

Dirudienez sare hori routerran bidez gobernatzen zan eta oin ezin dogu gure programazioa behar bezala bete ezin baititugu programak errepikatu.

Norbait sarea kable bidez egiten badaki alponbra gorrixa jarrikotzau matrallako irratixan eta fabore handi bat egingo liguke.

Beste alde batetik ezin geratu komentau barik lehen Euskal Bloglarien Biltzarra.

Beraiek Blogs and Beers deitzen detze, beste batzuk Blog-a, Txakoliña,Sagardoa eta Jai-Alai izena jarri nahi detze.

matrallako!-k uste dau izenik aproposena Blogs,Beers & Joints izango zala.

Azkenaldian kritika garratzak entzun ostean blogekiko gure gusto estetikoaz, VI. asanbladan bilduta, matrallako!- erabaki dau Lehen EBB ra ezin dabela juan (tontakerixetaz aparte hautezkunde gaua matrallako irratixan, humorezko programa luzeenaren gaua izaten da, bi urtetan behin egiten dana edo...)

Dana dala, hemen dakazue I EBB ren informazio gehixao.

Badakizu parte hartzea, zerbait esatea edo birusak bialtzia nahi b(ad)ozu matrallako1"abildua"yahoo.es

ARROSA txirlegaz

arroita 2005/01/26 23:12

Azkenean lortu dou Arrosako zerbitzariarekin konektatzea eta bertatik irratsaio bat deskargatzea.

Matrallako irratixak gaur eguerdiko 12 etan emitidu dau programa hori goizeko eta arratsaldeko argindar etenen artean. (Gure Sai-ek ez dabe ezertarako balio eta argixa juaten dan bakoitzian emititzerai uzten diogu).

"11-M Nafarroan" edo holako zeozer zan izenburua, politikoen gizurrak, erahildakoak, Prisa eta CIA ren arteko erlazioa, badakizue eta hori dana "La pelota entu aska" tonotxoarekin, Miquel Laboaren musika fondoan, polizi sirenak...montaje politxa.

Arrosaren inbentuan bateron batek interesik badaka azalduko dot beste egunen baten. Gutxi gora behera: irrati ezberdin batzuk programa batzuk egiten ditugula eta serbitzari baten lagatzen douzela. Gero besteen programak hartzen ditugu gure irratietan jartzeko.

Irrikitan gaoz ea Iparraldeko irratiren batek noiz egiten daben programaren bat matrallakon jartzeko, badakizue gauza exotikoen bila beti...

Troya garaitu dugu, gora Patroklo !!!

arroita 2005/01/24 20:09

Azkenean lortu dugu Troyarra gure irratitxik bidaltzea.

Hasieran Elena izeneko neska hidrauliko batekin (first quality infaltable doll) tentatzen ahalegindu giñan.

Lehiotik bota gendun neska puzgarria, baña grieguak ez zeban nahi izan atzetik juaterik. Ez gendun onduegi ulertzen zer gertatzen zan.

Beranduago Linuxero hacker batek komentau zezkun mutil hidrauliko bat erabiltzeko neska bat beharrean, eta hala egin genuen.

Patroklo izeneko bat lortun gendun ( mutil puxka!)eta dirudienez hori bai gustau jakola ze ikusi bezain bizkor haren atzetik juan da ezpata eskuan !!

(eskerrikasko asko asko Inzierto eta Bizkay Aldeko Jakeatzaillieri.

Gora Troya

arroita 2005/01/18 16:09

Agertu jaku tipo bat minigona batekin eta buruan kaskoa zeramala.

Susto ederra, baña hamaikagarrenez han Elenarik ez zeuala esan ostian aldegin dau...hori pentsatu gendun.

Orain ondenagailuaren tripetan begiratzen badozu diko gogorretik egurrezko zaldi bat ataratzen dala ikusi leike...

Emisiño automatikuak eitxeko programa ere izorratu dau...

Leire, Ainiaiz, Beltxi, Irati, Onintza, holakuak bai baña Elenarik ez daola jope!

Baña ez dau juaterik nahi, sikiera grekera klasikoan programarik eingo balu...

El entzutzaile enmascarado

txiko 2005/01/13 18:20

Ejem, barkatu intomisiñua, baina... ¿zergaittik etzutzen dira bakarrik "kale barroka"ko kuñak? Beste pillo bat dagoz, oso polittak gainera, eta pena bat da alperrik egotia. Radixua entzutzen gagoz baina ez dakigu "Kiss-my-ass FM" edo zer ete gagozen entzutzen.

Enneeee... hau idazten nagoela, espainiako hymnua entzun dot! Oi ene bihotz abertzalea!

ORDENAGAILUAK IZORRATUTA

arroita 2005/01/11 08:44

Diruienez azkenean gure ordenagailuak izorratu egin dira.

Sarea ez dabil eta Raduga (emititzeko programa) zintzilikatuta geratzen da.

Birus-ak topatu ditugu baina ez dugu lortu hau lanean jartzea.

May Day May Day May Day !!!!!!!!

HABEMUS PARRILLIE

arroita 2005/01/01 22:41

Azkenean dirudienez lortu dou parrilla bat finkatzea. Urtea hastearekin batera, je je. Betiko moduan talde batzuk karteletik erori dira (denbora falta...) eta beste berri batzuk etorri ere.

Musika edukinak ere asko méjorau dabez, batzuk musika bloke bezala agertzen dira parrillan beña beste batzuk ez, egunian zihar aldatzen doiaz.

Gure parrilla berrixa ikustia nahi badozu zapaldu Kalashnikov jaunaren sudurra ( zapaldu, zanpatu, klikatu ????))