Msgn Router Viruela+KURRINKA 14+EBB
Fukatu zaigu routerra.
Erosi eta zortzi hilabetetara kras egin dau. Garantiak sei hilabete bakarrik irauten zituen nola ez (Timofonika Eskañolak badakizki gauzak ondo egiten).
Orain barrixa nahi badogu 250 bat Euro ordaindu behar ditxugu (to aizkorakadia kaskezurrian!!!)
Routerrik ez dakagunez, ez dekogu internetera konekziñorik.
Ez dakagunez internetera konekziñorik ezin gera Arrosa zerbitzarian sartu eta bertatik programak bajatu. Horrela Eibarren ezin dira Nafarrroa iparraldean egiten diren irratisaioak entzun (euren eskuara exotiko eta ulertzeko gatx xamarrakin). Edo Gasteiz Iruñea aldekoak (bai bai kolega, aluzina, baña han be geratzen dira bascuencez berba egiten dabenik....)
Horrek esan nahi dau baitxa Euskel Herriko beste toki batzutan ezingo dirala matrallako! irratiko programak entzun (hori da lasaitua batzuentzat...)
Esan nahi du baita ere ezin izan genuela 14. Korrikaren hasiera erretrasmitidu Arrosa barruan gaozen beste irrrati pilla batekin batera (irratsaio konjuntua)internet konexio falta dela medio.
Routerrik ez dakagunez, gure ordenagailuen arteko sarea ez dabil ezta.
Dirudienez sare hori routerran bidez gobernatzen zan eta oin ezin dogu gure programazioa behar bezala bete ezin baititugu programak errepikatu.
Norbait sarea kable bidez egiten badaki alponbra gorrixa jarrikotzau matrallako irratixan eta fabore handi bat egingo liguke.
Beste alde batetik ezin geratu komentau barik lehen Euskal Bloglarien Biltzarra.
Beraiek Blogs and Beers deitzen detze, beste batzuk Blog-a, Txakoliña,Sagardoa eta Jai-Alai izena jarri nahi detze.
matrallako!-k uste dau izenik aproposena Blogs,Beers & Joints izango zala.
Azkenaldian kritika garratzak entzun ostean blogekiko gure gusto estetikoaz, VI. asanbladan bilduta, matrallako!- erabaki dau Lehen EBB ra ezin dabela juan (tontakerixetaz aparte hautezkunde gaua matrallako irratixan, humorezko programa luzeenaren gaua izaten da, bi urtetan behin egiten dana edo...)
Dana dala, hemen dakazue I EBB ren informazio gehixao.
Badakizu parte hartzea, zerbait esatea edo birusak bialtzia nahi b(ad)ozu matrallako1"abildua"yahoo.es