ARROSA txirlegaz
Azkenean lortu dou Arrosako zerbitzariarekin konektatzea eta bertatik irratsaio bat deskargatzea.
Matrallako irratixak gaur eguerdiko 12 etan emitidu dau programa hori goizeko eta arratsaldeko argindar etenen artean. (Gure Sai-ek ez dabe ezertarako balio eta argixa juaten dan bakoitzian emititzerai uzten diogu).
"11-M Nafarroan" edo holako zeozer zan izenburua, politikoen gizurrak, erahildakoak, Prisa eta CIA ren arteko erlazioa, badakizue eta hori dana "La pelota entu aska" tonotxoarekin, Miquel Laboaren musika fondoan, polizi sirenak...montaje politxa.
Arrosaren inbentuan bateron batek interesik badaka azalduko dot beste egunen baten. Gutxi gora behera: irrati ezberdin batzuk programa batzuk egiten ditugula eta serbitzari baten lagatzen douzela. Gero besteen programak hartzen ditugu gure irratietan jartzeko.
Irrikitan gaoz ea Iparraldeko irratiren batek noiz egiten daben programaren bat matrallakon jartzeko, badakizue gauza exotikoen bila beti...
irulegi irratiko karpetan bila hasten bazarie, 12 bat elkarrizketa topatuko dozue, atso agureei eginda: kontrabandistak, zurginak, basarritarrak, abadeak... ongi dosifikatu! Eta on egin!
PD: Arrakala irratiko karpetan programak ikusi arren, EZ DESKARGATU. Prest dagozenean abisatuko detzuegu.