Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam

Bost abesti

Maite Rementeria 2005/06/10 08:47

Teknosexuak konbidatuta Meme musikal deitzen dan horietako batean partehartzera nixe. Bost abesti aukeratu behar ditut eta gero, beste bost blogista berdina egitera konbidatu.

Ez da erreza neretzat 5 aukeratzia eta hemendik bi egunetara seguru beste 5 aukeratuko nituzkeela baina hor gaur aukeratu ditudanak.

  • Violenty happy. Bjork. Nere preferida dalako eta kantu hau seguramente sekula nere bizitzan gehien entzun dudan abestia izan arren, behin eta berriz entzuteaz sekula aspertzen ez naizelako.
  • Cannoball. Breeders-ena. Talde honetan bajoak presentzia berezi bat du eta neri bajoa gustatzen jata. Dagoeneko badakit nere bajoarekin joten eta gainera Malapen pasatako ordu luze eta zoragarri haiek dakarzkit gogora.
  • Ruper. Ruperren edozein abesti aukeratuko nuke ze bere estiloa da gustatzen zaidana. Baina Berandu gabiltza kantua aukeratuko dut. Eguneroko bizitza... Momentu on mordo bat dakarzkidalako gogora. Esaterako, Bilboko parrandetatik bueltan, Ruper ipini eta han etortzen ginan Txino eta biok diharka batian kantuan logureari batere aukerarik eman gabe. Gero Elgoibarrera kontzertua ematera etorri zan batean, eskatu egin genion publikotik eta akordatuko ez zenaren beldur zala aitortu zuen arren, kantatu egin zigun. Ze ilusio egin zidan!
  • Bruce Sprinsteen. Musikarekiko zaletasuna aitarengatik jaso nabala uste dot. Baina musika gustoetan eta batez ere gaztea zarenean zure anai zaharragoek entzuten dutenak eragin handia izaten du. Anaia zaharrenaren gogokoena da Bruce. Eta berak eraman ninduen, 15 urte baino ez nituela, nere lehenengo makrokontzertua ikustera Madridera. Bruce Sprinnsten and the Street Bands. Gogoan dakat Clarence Clemons-ek atera zaban raso rosazko traje disdiratsu hura, bai horixe. Eta zelan esaten nion nik Ion anaiari: “guazen, guazen aurrerago”. Ordutik beste behin ikusi dut Bruce zuzenean eta benetan merezi duen espektakuloa da. Horrelako zuzenekoak gustatzen zaizkit neri, 2 ordu eman eman eta eman. Kantua? Zuzenean ez diot inoiz entzun baina Fire aukeratzen dot. Hain da sensuala! Ummmmh! Ni ere sutan jartzen nau kantu hau entzuteak.
  • Eta bukatzeko Txuma. Txuma Murugarrenen eta Proposamena abestia. Gustoko eta ganorazko ezer topatzen topatzen ez naban garai baten atera zaban disko hau eta kantu honek hasera haseratik seduzitu ninduen. Ordutik bere disko guztiak erosi ditut. Gainera asko gustatzen jata kantuko bota altu eta gona beltzdun neska ni naizela imaginatzea.

Eta besterik ez. Orain harria botatzea tokatzen jata.

  • Jhon WhiteChappel. Baietz Bowie?
  • Asier Sarasua. Ruperren bat?
  • Erralek seguru Cold Playren kanturen bat aukeratuko dabala.
  • Patxi Traperok? , uf! ez dakit, honek seguru asmatuko dabala zerbait berezia egiten, igual aukeratuko du podcasting-en bat, disko dedikatuetako abestiren bat, edo... auskalo!
  • Placida Yeye-k ez dakit zer aukeratuko daban baina bere lanbideetako bat musika ipintzea ere badela kontutan izanik, e-mule! prest!

Nere urtebetetzea

Maite Rementeria 2005/06/06 09:44

Ezagutzen al dozu zorionak ematen daban mozkorra? Ez dago holako mozkorraldirik. Nik horrela pasa nuen atzoko eguna, mozkor mozkor eginda, bueno zapatuan hasi eta bi egunetako mozkorraldi luze-luze bat euki dot.

Atzo nere urtebetetze eguna izan zan. Zapatuan etxekoekin zelebratu naban eta atzo, berriz, lagunen txanda izan zan. Nik afari merienda bat antolatu neban iluntzerako nere etxian eta lagun batzuk konbidatu nituen. Batzutan gertatzen da, eta oraingoan "poder de combocatoria" txikia euki nabalakauan nengoen: batek bazkari familiarra zeukala, bestea mendira zijoala, harek ez dakit nora joan behar zuela baina beranduxeago agertuko zala, eta gutxi batzuk baino ez zidaten baietz esan. Egia esan, ni neu ere, beste kontu batzuetan buru-belarri ibili naiz aste honetan eta ganorazko ezer antolatzeko astiripe ibili naiz, beraz ez nintzen arritu nere gonbiteak hain arrakasta gutxi euki zabanian.

Goizean esnatu eta, eguraldi zoragarri hura lagun, Debako Kresala talaxoterapia hoteleko terrazan gosaltzera jun ginan. Kortaua, kroasana, itxasoa eta eguzkia. Gero Bixenekin bazkaltzeko geratuta nengoen eta Lastur inguruan zabaldu berri zuten jatetxe berri batera jungo ginala esan zidan. Jatetxea nun zegoen ez zekiela eta tabernan galdetuko genduala. Sartu eta hara nun agertzen jatazen 15 lagun Zorionak kantatzen. Jata!, negar edo barre edo... ez nekien zer egin. Gorputz haundixa dabak baina halako kabidu ezin bat sartu jatan! Eta egun osoa holan pasatu neban barruan kabitzen ez zitzaidan ez-dakit-zer-bat ezin ezkutatu, barre eta barre.

Goguan dakatela, atzokoa nere bizitzako egunik zorintsuena izan zala esatera atrebitzen naiz, bai horixe. Opari mordoa jaso nituen: telefono-deiak, mezu berezi bereziak, kantutxoak, lorak, internet bidezko opariak, musika, liburuak, erropak eta sopresaz han eta hemen agertu zitzaizkidan beste opari mordoa. Telefono berri bat ere oparitu zidaten eta orain e-gorrek egiten daban bezala, zuzenenan hemen posteatu ahal izango dot telefonotik, Erralek zelan egin laguntzen badia behintzat.

Eta gaur ajea dakat, bai horixe. Egun guztiak horrelakoak izatea nahi duenaren ajea. 23:45 sartu zitzaidan zorion-negargurak laga didan ajea. Desiatzen nago ekainaren 5a berriz ailegatzeko, bai horixe, baina Bixen!, zu lasai, atzo jasotako dosiak beste 35 urte gutxienez iraungo dia eta dizut urtero horrelakoak antolatzen ibiltzea eskatuko. Eskerrikasko, eskerrikasko eta eskerrikasko danori mila bider.

Cadius-en coctela Donostian

Maite Rementeria 2005/06/03 13:32

Atzo Donostian izan nintzan. Cadius posta zerrendatik coctel bat antolatu zuten Ezeiza Hoteleko terrazan erabilgaritasunari buruz berba egin, eta lehen aldia zelarik, batez ere inguru hauetan gai hauetaz kezkatzen geran profesionalak elkar ezagutzeko.

Egia esan jende gehiago espero naban. 7 lagun juntatu ginan eta hiru Codesyntaxekoak ginan. Zaloa, Gari eta ni. Besteak, Miguel, Aitor, Irene eta Christian. Hala ere, bi ordu inguru eman genituen bakoitzak esperientziak eta iritziak kontatzen. Gustora egon ginan. Hemen Miguelek flickerren ipini dituen argazki batzuk. Ea noiz erosten doten nere kamara ditxosoa behingoz. Azkenengo beste honi bota nion begia. En fin!!

Coctelera hurbildu aurretik "Peine de los vientos" ingurura jun ginan zerbait hartzera. Aspaldi itxasoa begiratu barik, zoragarria zegoen. Umh! Zelan gustatzen jatan itxas usaina! Branka izeneko taberna batean sartu eta hara ze sorpresa, jazz kontzertu bat zegoen terrazan. "Brankaldia" zeritzon programa baten barruan zan. Jun biharra geneukan eta ez dakit kontzertua orduan zan edo gauerako probatzen ari ziren baina kriston pena eman zigun alde egin beharrak. Tokia primerakoa, itxasora begira, eta taldeak ere itxura oso oso ona zeukan. Gainera, bateria jolea neri hainbeste gustatzen jatan Hasier Oleaga zan, Garikin jotzen dabana. Han zeuan, bateria jotzeaz gain beso eta buruarekin egiten duen dantza berezi horretan murgilduta, ahoa aurpegitik atera behar zitzaiola, barre eta barre.