Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Cadius-en coctela Donostian

Cadius-en coctela Donostian

Maite Rementeria 2005/06/03 13:32

Atzo Donostian izan nintzan. Cadius posta zerrendatik coctel bat antolatu zuten Ezeiza Hoteleko terrazan erabilgaritasunari buruz berba egin, eta lehen aldia zelarik, batez ere inguru hauetan gai hauetaz kezkatzen geran profesionalak elkar ezagutzeko.

Egia esan jende gehiago espero naban. 7 lagun juntatu ginan eta hiru Codesyntaxekoak ginan. Zaloa, Gari eta ni. Besteak, Miguel, Aitor, Irene eta Christian. Hala ere, bi ordu inguru eman genituen bakoitzak esperientziak eta iritziak kontatzen. Gustora egon ginan. Hemen Miguelek flickerren ipini dituen argazki batzuk. Ea noiz erosten doten nere kamara ditxosoa behingoz. Azkenengo beste honi bota nion begia. En fin!!

Coctelera hurbildu aurretik "Peine de los vientos" ingurura jun ginan zerbait hartzera. Aspaldi itxasoa begiratu barik, zoragarria zegoen. Umh! Zelan gustatzen jatan itxas usaina! Branka izeneko taberna batean sartu eta hara ze sorpresa, jazz kontzertu bat zegoen terrazan. "Brankaldia" zeritzon programa baten barruan zan. Jun biharra geneukan eta ez dakit kontzertua orduan zan edo gauerako probatzen ari ziren baina kriston pena eman zigun alde egin beharrak. Tokia primerakoa, itxasora begira, eta taldeak ere itxura oso oso ona zeukan. Gainera, bateria jolea neri hainbeste gustatzen jatan Hasier Oleaga zan, Garikin jotzen dabana. Han zeuan, bateria jotzeaz gain beso eta buruarekin egiten duen dantza berezi horretan murgilduta, ahoa aurpegitik atera behar zitzaiola, barre eta barre.

Miguel, euskera praktikatzen! :D
Miguel, euskera praktikatzen! :D dio:
2005/06/03 20:48

Branka taberna oso ongi dago, normalean jende pila bat egoten da, horregatik ez nuen proposatu han geilditzea... baina oso leku polita da! :)

Coctela berriro errepikatzeko gogoz nabil! :)

Goio Telletxea
Goio Telletxea dio:
2005/06/03 21:26

Joer,...azkenean ni eta lankide bat joatekotan egon ginen arren, niri pereza pixkat eman zidan azkenean eta nekea zela eta ez nintzen joan. Ea hurrengo batean ahal dudan jende interesgarria zeundeten eta.

k.a.
k.a. dio:
2005/06/03 21:52

Hasier Oleaga eta konpainiako kontzertua ostegunero ikusteko aukera dago, zortzi eta erdietan edo, beraz, atzo galdu bazenuen agian beste egun batean zorte handiago izango duzu! Hala bedi.

Patxi
Patxi dio:
2005/06/04 04:06

"Peine de los vientos" baino, haize orrazia, Maite! Oso toki berezia. Itsasoa eta haizea maitale bihurtzen diren tokia, sorgintzen zaituen tokia.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: