Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Nere urtebetetzea

Nere urtebetetzea

Maite Rementeria 2005/06/06 09:44

Ezagutzen al dozu zorionak ematen daban mozkorra? Ez dago holako mozkorraldirik. Nik horrela pasa nuen atzoko eguna, mozkor mozkor eginda, bueno zapatuan hasi eta bi egunetako mozkorraldi luze-luze bat euki dot.

Atzo nere urtebetetze eguna izan zan. Zapatuan etxekoekin zelebratu naban eta atzo, berriz, lagunen txanda izan zan. Nik afari merienda bat antolatu neban iluntzerako nere etxian eta lagun batzuk konbidatu nituen. Batzutan gertatzen da, eta oraingoan "poder de combocatoria" txikia euki nabalakauan nengoen: batek bazkari familiarra zeukala, bestea mendira zijoala, harek ez dakit nora joan behar zuela baina beranduxeago agertuko zala, eta gutxi batzuk baino ez zidaten baietz esan. Egia esan, ni neu ere, beste kontu batzuetan buru-belarri ibili naiz aste honetan eta ganorazko ezer antolatzeko astiripe ibili naiz, beraz ez nintzen arritu nere gonbiteak hain arrakasta gutxi euki zabanian.

Goizean esnatu eta, eguraldi zoragarri hura lagun, Debako Kresala talaxoterapia hoteleko terrazan gosaltzera jun ginan. Kortaua, kroasana, itxasoa eta eguzkia. Gero Bixenekin bazkaltzeko geratuta nengoen eta Lastur inguruan zabaldu berri zuten jatetxe berri batera jungo ginala esan zidan. Jatetxea nun zegoen ez zekiela eta tabernan galdetuko genduala. Sartu eta hara nun agertzen jatazen 15 lagun Zorionak kantatzen. Jata!, negar edo barre edo... ez nekien zer egin. Gorputz haundixa dabak baina halako kabidu ezin bat sartu jatan! Eta egun osoa holan pasatu neban barruan kabitzen ez zitzaidan ez-dakit-zer-bat ezin ezkutatu, barre eta barre.

Goguan dakatela, atzokoa nere bizitzako egunik zorintsuena izan zala esatera atrebitzen naiz, bai horixe. Opari mordoa jaso nituen: telefono-deiak, mezu berezi bereziak, kantutxoak, lorak, internet bidezko opariak, musika, liburuak, erropak eta sopresaz han eta hemen agertu zitzaizkidan beste opari mordoa. Telefono berri bat ere oparitu zidaten eta orain e-gorrek egiten daban bezala, zuzenenan hemen posteatu ahal izango dot telefonotik, Erralek zelan egin laguntzen badia behintzat.

Eta gaur ajea dakat, bai horixe. Egun guztiak horrelakoak izatea nahi duenaren ajea. 23:45 sartu zitzaidan zorion-negargurak laga didan ajea. Desiatzen nago ekainaren 5a berriz ailegatzeko, bai horixe, baina Bixen!, zu lasai, atzo jasotako dosiak beste 35 urte gutxienez iraungo dia eta dizut urtero horrelakoak antolatzen ibiltzea eskatuko. Eskerrikasko, eskerrikasko eta eskerrikasko danori mila bider.

etiketak: beste kontu batzuk
Janire
Janire dio:
2005/06/06 23:34

ZORIXONAK MAITE!

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2005/06/06 20:26

Mila zorion zuri, Maite, eta urte askotarako, gainera. Jon Larrañagak ere atzoko egunez egin zituen urteak Milwaukeen, baina hark 24 egin ditu. Musu handi bat, eta gora bihotzak!

johnwhitechapel
johnwhitechapel dio:
2005/06/06 13:56

Zure aurpegia ikusteagatik denak merezi izan du...jajaja.

Ale txata, beste 26 eta 26... eta nik ikusi ditzala...

Muak

John.

newton
newton dio:
2005/06/06 13:50

Berandu nator? Beno hala ere, ZORIONAK! pozten naiz hain ongi pasatzeaz zure eguna ;)

e-gor
e-gor dio:
2005/06/06 13:11

Zorionak eta urte askotarako, Maite!

Miguel
Miguel dio:
2005/06/06 13:23

Zorionak Maite! :D

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: