Blogomanoa naiz
Irakurtzeko beti izan naiz oso alperra. Pentsa zenbateraino, askotan kanpuan jatera nixenian eta karta oso luzea bada, nahiago dudala besteek aukeratzia irakurtzen hasi beharrean. Bueno, baina onartu beharra daukat, jaten ez naizela batere alperra eta dana gustatzen jatala. Sarritan larregi ta dana! (Uda dator eta ardurratuta nabil).
Baina blogak irakurtzen, berriz, ez naiz inoiz aspertzen, beti aurkitzen ditut gauza interesgarriak. Lehen erreza zan: euskeraz ezagutzen nituen apurrak, diseinuari buruzko bi edo hiru, erabilgarritasunari buruzkoa beste bi edo hiru, blog pertsonal pare bat eta listo. Baina orain? Orain hainbeste harpidetza dauzkat nere bloglinesen ezinezkoa zaidala danak irakurtzea, eta aukeratu beharra dago.
Hainbeste izanik zelan aukeratu? Gaiagatik benetan interesatzen zaizkidanak, nere lanbidearekin zerikusia dutenak, eta pertsonaletan motz idazten dutenak aukeratu behar izan ditut.
Horregatik saiatzen naiz ni neu ere motz idazten baina... Emakumea eta gainera txarlatana xamarra naiz, sentitzen dot.
Halere amaitu aurretik aste honetan nere bloglinesera harpidetu ditudan bi blog berri aipatu nahi ditut. Biak blog pertsonalen sakuan sartzen ditudanak eta hasieratik mordua engantxatu nautenak. Eta bai, badakit biak kriston post luzeak idazten dituzte, eta badakit zer idatzi dudan gorago, baina udaberria da eta aztoratu xamar nabil. Krotraesan garaiak!
Punto G. Ni neu idazten ari naizela dirudi. Me encanta!
La agenda de virginia. Luxuzko prostituta pija eta anonimo batek, atera berri duen liburua promozionatzeko idazten duen bloga. Umh! batzutan, nik ere, botatzen dut faltan anonimotasun apur bat, batez ere burura datozkidan zenbait gauza posteatzera ausartu ez eta delete egiten dudanian.
Diseinua ez da artea

New York-en atera naban argazki hau. Erakusketa amaituta zegoen eta ezin izan naban ikusi baina izenburuak atentzioa deitu zidan eta argazkia atera nion.
Diseinu ez da artea
Artea eta diseinuaren arteko desberditasun handiena erabilgarritasuna da. Artea ez dago zertan erabilgarria izan behar. Artea: originala eta berritzailea izan ohi da. Hartzailearekiko sorpresa sortzea da bere helburua. Eta inkognita edo misterio bat da arte lan horrek nola eragiten dion hartzaileari.
Diseinatzaileak, ordea, ez dugu zertan artistak izan beharrik, batzuk badiren arren. Eta gureak ez dira arte lanak.
Diseinuak erabilterrezak ez badira, diseinu txarrak dira. Bai webean, bai paperan eta bai edozein elementu diseinatzerakoan: kotxe bat, eraikuntza bat, kajero automatiko bat edo aspiradore bat.
Baina horrek ez du esan nahi estetika alde batera utzi behar denik. Erabilgarritasuna eta estetika ez daude zertan elkarren borrokan egon behar. Eta arte lanak egitetik urrun, diseinatzailearen lana diseinu erabilgarriak eta era berean erakargarriak eta estetikoki politak egitea da.
Zertara dotor rollo hau?
Ez jata batere gustatzen aurtengo San Ferminetako kartel irabazlea. Originala da. Eta erabilgarria ere izan leike, funtzesko datuak argi ikusten bait dira. Baina neri behintzat ez jata batere gustatzen. Zatarra da estetikoki.

Bihotz gosetien klubeko fans
Pozik nago. Harro nago. CodeSyntaxen lanean hasi nintzanetik papererako lan gutxi egiten dot baina lagun batek eskatuta liburu baten azala diseinatu dut eta pozik geratu naiz emaitzarekin. Bai horixe!
Bihotz gosetien kluba. Xabierrek izenburua esan bezain pronto etorri jatan ideia burura: elkarri muxu ematen dioten bi bihotz.
Hona hemen Xabier Mendigurenen liburuari egin dioten ilustrazioa eta beste link honetan honen mesede baztertu genduan beste bertsio bat.

Luze idatzi ahal izango naban Xabierren birtuteetaz baina ez dut holakorik egingo. Laguna dot eta erderaz esaten dan bezala "se me vería el plumero". Abenduan etxian ospatu genduan party literarioan egon zan Xabier eta hemen azpian ordurako ekarri zaban testua pegatu dot.
Jakinmina daukat hain goxo idazten daban tipo batek zer esan diezagukeen bihotzetaz, eta maitasunaz, eta goseaz, eta... Eta hori gutxi balitz, Bruce Springsteen-en "Everybody's a hungry heart" abestia aipatu dau lehengo orrialdian.
Umh! Liburu honek itxura oso oso ona dauka. Nik oraindik ez dot irakurri, baina dagoeneko leku pribilegiatua dauka nere ohe onduan eta dudarik ez daukat ni ere laster naizela "Bihotz gosetien klubeko" fans.
Abestia:
Samuel Barberren "Adagio para cuerdas".
Testua:
Lagun ezezagunen aurrean poema bat errezitatzen
Ekintza artifizial bat da berez
Boza loditu egiten dugu, keinua seriotu, gorpuzkera tentetu
Baina azpian gurari natural bat dago
Ezezagun horiek ezagun bihurtzea
Lagun hitzak beste adiera bat hartzea
Lagun ezezagunen aurrean poema bat errezitatzen
Abstraktuak dira hitzak ere
Irrealak kasik Barber-en adagioaren gainean
Baina nik berotasun bat eman nahi nieke
Entzule bakoitzaren belarrira zuzen joatea
Barreneraino iristea
Lagun ezezagunen aurrean poema bat errezitatzen
Anaitasun unibertsal baten irudia izan liteke
Atomoen fusioa, partikulen bategitea
Baina nik ez dut besarkada kosmiko batean urtu nahi
Entzule bat bilatzen du nire ahotsak
Esku bat nire bihotzak
Lagun ezezagunen aurrean poema bat errezitatzen
Oraintxe amaituko dut poema
Eta utziko diot errezitatzeari
Baina berriro esertzen naizenean
Ez dakit ezezagunak ezagunxeago izango diren
Lagun hitzak, norbaitentzat, bere esanahi betea hartuko duen.
X.M.E.
Beasain, 2004-12-11
