Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Diseinua ez da artea

Diseinua ez da artea

Maite Rementeria 2005/05/09 18:50

art.jpg

New York-en atera naban argazki hau. Erakusketa amaituta zegoen eta ezin izan naban ikusi baina izenburuak atentzioa deitu zidan eta argazkia atera nion.

Diseinu ez da artea

Artea eta diseinuaren arteko desberditasun handiena erabilgarritasuna da. Artea ez dago zertan erabilgarria izan behar. Artea: originala eta berritzailea izan ohi da. Hartzailearekiko sorpresa sortzea da bere helburua. Eta inkognita edo misterio bat da arte lan horrek nola eragiten dion hartzaileari.

Diseinatzaileak, ordea, ez dugu zertan artistak izan beharrik, batzuk badiren arren. Eta gureak ez dira arte lanak.

Diseinuak erabilterrezak ez badira, diseinu txarrak dira. Bai webean, bai paperan eta bai edozein elementu diseinatzerakoan: kotxe bat, eraikuntza bat, kajero automatiko bat edo aspiradore bat.

Baina horrek ez du esan nahi estetika alde batera utzi behar denik. Erabilgarritasuna eta estetika ez daude zertan elkarren borrokan egon behar. Eta arte lanak egitetik urrun, diseinatzailearen lana diseinu erabilgarriak eta era berean erakargarriak eta estetikoki politak egitea da.

Zertara dotor rollo hau?

Ez jata batere gustatzen aurtengo San Ferminetako kartel irabazlea. Originala da. Eta erabilgarria ere izan leike, funtzesko datuak argi ikusten bait dira. Baina neri behintzat ez jata batere gustatzen. Zatarra da estetikoki.

SanFermin.jpg

etiketak: diseinua
Agruatxi
Agruatxi dio:
2005/05/12 21:42

Ados zurekin... eskerrak kartela hasierako bi ordutan besterik ez dugula ikusten.......bihotzezko betaurrekoak jantzi eta a romper la pana......

Ummmmmmmmmmm, lo dixo....gaur kontata 48 egun

oxi
oxi dio:
2005/05/11 11:49

irrifarre batek irten dit kartela ikusi/irakurri dudanean, sekulan ez naiz san ferminetan izan baina abestia olentzerorena dakidan bezalaxe dakit. Ideia oso sinplea iruditzen zait, bere helburua betetzen duena, atentzioa deitzen duena eta hainbeste kartelez inguratuta bizi geran garai hauetan berari buruz bi hitz egiteak ikusi gabe ez dela pasatzen esaten digu, beraz, ez du gutxi lortu irudirik ez daukan kartel batek.

zaloa
zaloa dio:
2005/05/11 13:39

Kartelak gai direla, hamen bidaltzen dot oso oso ona iruditzen jatan Michal Batory diseinatzailearen kartelen porfolioa . Benetan onak!

Etiam
Etiam dio:
2005/05/10 14:13

Kafe orduko elkarrizketaren ostian nere aurreko post-ari aklarazio bat egiteko biharra ikusi dot. Itxuraz ez da oso argi geratzen nere iritzia zein dan eta aklaratzia nahi nuke.

Bada posta zerrenda bat Cadius erabilgarritasunaren inguruan aritzen dena. Orain gutxiago, baina garai batian oso hurbiletik jarraitzen naban eta bertan sarri eztabaidatzen zeben erabilgarritasuna eta estetikaren inguruan. Nik argi daukat erabilgarritasuna estetikaren gainetik dagoela. Baina neri begietara erakargarri egiten zaizkidan gauzak gustatzen zaizkit. Kartel honen kasuan, ideia oso originala iruditu arren, ez zait (grafismoa) emaitza gustatu eta pena ematen dit zeren ideia horrekin grafismo erakargarriago lortu zitekeela iruditzen zait. Ez dakit tipografia edo zer dan zehazki baina azken emaitza ez zait gustatu!

Hala ere, seguru nago egilearen helburu nagusia ez zela kartel polit bat egitea, nolabait atentzioa deitzea nahi zaban eta uste dot lortu dabala, bere izan bait da irabazlea ez dakit zenbat kartelen artian.

Gibel bat formolean sartzen duen artistaren helburua ere antzerakoa izan leike. Ikuslearen arreta erakartzea. Neri ez jata estetikoki polita iruditzen baina irudiz inguratuta bizi geran garai hauetan, irudi bakar bati bi segundu gehiago dedikatzea lorpen arrakastatsu bat izan leike.

Gari
Gari dio:
2005/05/11 11:28

Ba neri izugarri gustatzen zait. Kartel bezala funtzionatzen duela uste dut, eta ez da 7tan irakurri beharrik, gehienez bigarrenerako ulertzen dela uste dut. Gorria da, San ferminetako gauza oso ezagun bat azlatzen da (kanta ditxosoa)eta horren gainean eraiki da kartela (eraiki edo...). Eta gehien gustatzen zaidana, herri hontan hainbatetan ikusi (eta beste askotan egin) dugun zerbait azaltzen duelako. Testu ofixzialen gainean idatzitako mezuak. Eta "a Panplona hemos de ir" jartzen zuen lekuan "iruñea" idatzita ikusteak neri kriston bidilla ematen dit, eta gehiago kartel ofizial batean. Aurtengo kartelean Iruñeak aurreko karteletan baino presentzia gehiago dauka. Eta ez da gutzi!!

asier
asier dio:
2005/05/10 10:21

Baina zeinek diño jaietako kartel bat diseinuaren irizpideak jarraituz egin behar dela? Nire ustez, askoz hurrago izan behar dute artetik.

Kontua da, beharbada, alderdi artistikotik begiratuta, kartela zatarra izan daitekeela. Baina erabilgarria? Kartel bat erabilgarria izan behar da?

Zeinek ez daki kartel hori Sanferminetakoa dela? eta sanferminak uztailan direla? Eta Iruñean direla?

Patxi
Patxi dio:
2005/05/10 12:18

Ni ados nago, estetikoki kartel hau ez dala oso erakargarri. Nik behintzat, ez nuke nere etxeko pasiloan ipiniko. Nik uste det inork ez lukeela ipiniko, San Ferminak pasa aurretik. Ondoren bai, oroimen gozagarri batzurekin lotuta. Baina aurretik ez.

Hala ere, kartelaren helburua dei egitea da, eta baditu kartel honek ezaugarri batzuk, nere iritzirako mundial bihurtzen dutenak: bata, kolorea. Urruti urrutitik ikusten da. Gorri fuerte fuertea. Bi: limoi hitza aipatuz gertatzen dana: esatearekin bakarrik ahoa urez betetzen zaizula. Abestiaren letrarekin ere berdin. Irakurtzeaz batera, kanturako gogoa jartzen zaizu, alaitu egiten zera. Eta hiru, orijinaltasuna. Pentsa ze gertu dagoen edozeinentzako artista izatea.

Maitek esaten duen bezela...

Me encanta!

ana m.
ana m. dio:
2005/05/09 23:07

eskerrak, bakarra nintzela uste nuen... ez, ez da egia, ezagutzen ditudan diseinatzaileek ere ez dute batere gustoko. zazpigarren irakurketara ulertzen da. eta jendeak ez du zergatik zazpigarren aldiz irakurri beharrik kartela. ez dezagun pertsonen denbora honela gutxietsi.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: