Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Blogomanoa naiz

Blogomanoa naiz

Maite Rementeria 2005/05/17 18:53

Irakurtzeko beti izan naiz oso alperra. Pentsa zenbateraino, askotan kanpuan jatera nixenian eta karta oso luzea bada, nahiago dudala besteek aukeratzia irakurtzen hasi beharrean. Bueno, baina onartu beharra daukat, jaten ez naizela batere alperra eta dana gustatzen jatala. Sarritan larregi ta dana! (Uda dator eta ardurratuta nabil).

Baina blogak irakurtzen, berriz, ez naiz inoiz aspertzen, beti aurkitzen ditut gauza interesgarriak. Lehen erreza zan: euskeraz ezagutzen nituen apurrak, diseinuari buruzko bi edo hiru, erabilgarritasunari buruzkoa beste bi edo hiru, blog pertsonal pare bat eta listo. Baina orain? Orain hainbeste harpidetza dauzkat nere bloglinesen ezinezkoa zaidala danak irakurtzea, eta aukeratu beharra dago.

Hainbeste izanik zelan aukeratu? Gaiagatik benetan interesatzen zaizkidanak, nere lanbidearekin zerikusia dutenak, eta pertsonaletan motz idazten dutenak aukeratu behar izan ditut.

Horregatik saiatzen naiz ni neu ere motz idazten baina... Emakumea eta gainera txarlatana xamarra naiz, sentitzen dot.

Halere amaitu aurretik aste honetan nere bloglinesera harpidetu ditudan bi blog berri aipatu nahi ditut. Biak blog pertsonalen sakuan sartzen ditudanak eta hasieratik mordua engantxatu nautenak. Eta bai, badakit biak kriston post luzeak idazten dituzte, eta badakit zer idatzi dudan gorago, baina udaberria da eta aztoratu xamar nabil. Krotraesan garaiak!

Punto G. Ni neu idazten ari naizela dirudi. Me encanta!

La agenda de virginia. Luxuzko prostituta pija eta anonimo batek, atera berri duen liburua promozionatzeko idazten duen bloga. Umh! batzutan, nik ere, botatzen dut faltan anonimotasun apur bat, batez ere burura datozkidan zenbait gauza posteatzera ausartu ez eta delete egiten dudanian.

etiketak: beste kontu batzuk
Patxi
Patxi dio:
2005/05/19 01:24

Beti erabili zenezake... "lagun batek esan dit" formula.

Edo "Delete" tekla erauzi teklatutik.

Edo e-mail bat bidali neri kontatzeko gogoa eraman ezin dezunean.

Edo kontatzen hasi... Eta bukatu ez. jendeak buka dezan.

Luistxo
Luistxo dio:
2005/05/18 10:19

Bloglinesen 100 harpidetza izateak ez du esan nahi egunero 100 blog irakurtzea dakarrenik horrek. Bistazo batean, 100 harpidetza horiek ematen dizkidaten eguneroko 150 item gehienak begirada bakar batean deskartatzen ditut. Eta bakan batzuk irakurri, ez beti pertsona berdinenak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: