Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam Artxiboa 2004 Abendua

Artxiboa Abendua 2004

Diseinua eta erabilgarritasuna

Ezagutzen al dituzue Jaques Carelmanen objetu inposibleak? Carelmanek egunero erabiltzen diren gauzak hartu eta eraldatuz gauza erabiltezinak bihurtzen ditu. Carelmanena, artelana da.

Ikusi al duzue Kutxak atera daban egutegia?

Sormena Gipuzkoan du izenburua. Nere lankideak oso harro daude Eibarren egindako bi diseinu agertzen direlako. Bata, 1936an J.Olave eta J.Ostolazak diseinatutako grapadora eta bestea, David Olañetak 1932an diseinatutako sakakortxoa.

Ez nekien sakakortxoetan erregea den hori Eibarren diseinatua zegoela, harro egoteko modukua da bai. Beste hilabete batzutan Chillida, Balenciaga, La cuchara de San Telmo eta abar... agertzen dira.

Baina zelan diseinatu dute egutegi beltz bat? Ke horror! Nun apuntatuko dut noiz tokatzen zaidan eskailera, medikuak, urtebetetzeak, hilerokoa, ...

Purrustaka hasi naizenean bateronbatek zilarrezko boligrafoak esistitzen direla esan dit baina hori da, hain zuzen ere, diseinatzaile askok egiten duten akatsa. Erabilgarritasuna estetikaren mesedetan saldu. Erabiltzaileak ez du zertan esfortsurik egin behar guk diseinatutako zerbait erabili ahal izateko, beste norbaitek hobeto diseinatu duen hura aukeratuko du eta kitto. kasu honetan Laboraleko kalendarixua.

Diseinuak erabilgarriak izan behar dira, bestela diseinu txarrak dira. Eta diseinuari buruzko egutegi hau oso oso txarra da.

Diseinu polit eta erabilgarrien eztabaida honetan oso famosoa da Philippe Stark-en esprimidoria.

Diseinu eskoletan diseinu on eta objetu erabilgarri gisa azpimarratzen omen da. Nik sukaldean barik salako apalean ipiniko nuke lehenago, baina itxuraz ondo ateratzen du naranjen zukua.

Halere neri Stark-en diseinuetan beste hau gustatzen jata. Ez dut erlojurik erabiltzen baina hau gustora eramango nuke. Entzun, Olentzero?

etiam 2004/12/22

Marrupatik

Kañoiak, udazkena deituriko post hartan sartu nituen argazkiak botatzen zituen pareta zurira. Atrilaren ondora hurbildu eta nik eman nion hasiera Party-literarioaren bigarren zatiari. Bai, atrila eta guzti ipini gendun testuak irakurtzera jaikitzeko. Gero gehienak bere lekutik exerita irakurri zuten arren, han jun nintzan ni, nerbiosa nerbiosa lehenengo testua irakurtzera. Hala ere, papera atrilian kolokatuta eukitziak gauza bat du ona, ez zaizula eskuaren dardarra antzematen.

Amaiak Afrikatik bialdutako testuarekin eman nion hasiera. Marrupa Mozambique Iparraldean dago eta Amaia urtebeterako jun zan ONG batekin proiektu bat burutzera. Benetako gustoa ematen dau handik bialtzen dizkigun gauzak irakurtzea. Behin Afrikak ze kolore zeukan geldetu nion eta honela erantzun zidan:

"Gure herriko koloreak ikaragarriak dira, uda hasieran gaude, garai sikoaren bukaera. Laister datoz euriak eta egunero igotzen du gradutxoren batek. Kolore guztiak daude gure basoetan, batzuk siku siku daude euria noiz hasiko zain osto berriak botatzeko. Beste batzuk berriz, azkartxoenak bota dituzte bere ostotxo berde berri-berriak. Ostorik galdetzen ez dutenak gorri gorri daude. Akazia batzuk more-more loratu dira eta beste batzuei atzo loretxo txuri-gorriak irten zitzaizkien. Etxe ondoan itsasoa baino zabalagoa den baso zabal bat dago herri azpikaldean eta nik ezagutzen ez nituen kolore tono asko ezagutu ditut bertan. Pantone liburu berria eta zabala dago Afrikan eta arratsaldero baso sail horren atzetik eskutatzen da eguzkia."

Hemen azpian Amaiak aukeratutako abestia eta testua.

Abestia:
Lau teilatu
Itoiz

Testua:

Marrupatik

Hementxe nan ni, nire amonak esaten zuen:

  • Zer moduz amona?
  • Hementxe, etorri egin nintzen behin eta ordutik hementxe!

Ez dakit zer moduz zaudeten, baina espero eta nahi nuke zoriontasunaren gailurra zeharkatu eta ilargiaren bidean egotea, saturnora iristeko prest!! Bizia motza, latza eta maiz tentela izaten da, baina noiz behinka txoriek abesten dute inguruan, izarrek argitu egiten gaituzte eta haizeak besarkatu eta orduan da zure momentua, orduan da tristurak alde batera utzi eta dantzatzeko, alaitzeko, jolasteko, dastatzeko zure unetxoa, ze eguzkia egunero esnatzen den bezala gauero lokartzen da.

Mila muxu eta besarkada eta kontatuko didazue, ez izan presarik, orain bizi!!

Amaia Gabilondo
Marrupa herritik
(Mozanbique)

etiam 2004/12/22

Zorionak Iratxe!

Atzo "snob" zer zan argitzen ibili ginan lantokian. Luistxok pertsonak izen abizenik gabe aipatzea oso snob zala esan zaban. Eta horren inguruko komentario bat laga digu hor azpian. Gaur, berriz egitera noa.

Espero ez naban, eta ilusio oso handia egin zidan karta bat jaso neban atzo. Gaur goizian, portaletik atera naizenian, lurrean zegoen paper batek oso modu misterioso eta estrategikoan nere izenaren lehenengo hizkia marrazten zabala iruditu jata. Kotxean sartu, irratia piztu eta Bjork-en "Violently happy" kantua hasi da.

Osagai mordua egun berezi bat datorrela iragartzeko. Baina gaur ez da nere eguna, neria zapatukoa izan zan. Gaur Iratxeren urtebetetze eguna da. Nere egun perfektu hau zuretzat Iratxe, Zorionak!!!

Euria? Eguerdirako atertuko omen da!

etiam 2004/12/21

Party literarioa krutzelaegienean

Umetan eskursiñua zakagun egunetan jaikitzen nintzan ilusio eta nerbio berberaz esnatu nintzan zapatu goizian apenas lorik egin gabe. Falta zitzaizkidan gauza batzuk erostera atera eta bien bitartean Itsaso, etxian geratu zan etxeari astindu bat ematen. Mas maja!!! Egia esan mordo bat lagundu die lagunak dena prestatzen. Bixen, Edu, Iratxe, Itsaso, Imanol eta Maite gabe ezin izango naban hau dana antolatu. A!! Eta eskerrak baita Gariri, berak lagundu bait zidan musika internetetik jeisten eta portatila eta kañoia prestatzen.

Errekauekin bueltatu eta han hasi nintzan batera eta bestera dena batera egin nahian eta ezer egin barik. 15 juntatu ginan azkenian: Itsaso, Bixen, Xabier, Iratxe, Imanol, Maite, Agurtzane, Joseluis, Lutxi, Mikel, Lorea, Aitor, Iam, Edu, eta ni. Gero atsaldian Maite eta Agur Miren ere etorri ziren irakurketara.

Salan mahai luze luze bat ipini gendun eta ondo baino hobeto kabitu ginan danak. Aurretik txakaz betetako piper gorriak, gazta urdina eta intxaurrekin betetako endibiak, eta urdaiazpikoa eta solomoa jan genituen. Eta bigarren plater moduan, ostegunian egin nituen haragizko 4 lasaña. Hiru baino ez ziren jan. Ummm! Asko gustatzen jata lasaña eta laugarren hori kongeladoretik ateratzen dotenian, zapatua etorriko jata burura, badakit, eta doblia disfrutatuko dot hura jaten.

Bazkal ostian dena jaso eta lurrean jarri ginen kojin batzuen gainian. Portatilean neuzkan internetetik jetsita bakoitzak aukeraturako abestiak eta, bafleak eta kañoia eraman nituen testuak irakurtzen genituen bitartian irudi batzuk proiektatzeko.

Lehenengoa nik irakurri naban. Amaiak Afrikatik bialdutako testua. Nerbiosa nenguan eta pare bat aldiz trabatu nintzan. Gero txandan txandan bakoitzak berea irakurri zaban eta baita etorri ezin zirenen testuak ere.

Sorpresa handiena Maite eta Imanolena izan zan. Performance bat egin zuten. Testua irakurtzeaz gain disfrazatu egin ziren. Toke berezi bat eman zioten. Ia ia atera zitzaizkidan malkuak. Bueno ez, ia ia barik, atera jatazen baina disimulo handiz eskuakin zikatu nitxuan.

Eta bukatzeko etorri ezin zan Maialenek bidali zidan testua eta abestia. Berak abestutako poesia bat zan. "Sweet love". Irudi eta guzti. Eta kañoiaren bidez zoragarri ikusi genduan. Aho zabalik geratu ziran danak bere ahotsarekin eta baita irudiekin ere. Bukaera ezin hobea izan zan arraatsalde benetan zoragarri batentzako.

Gero gauean jun beharra zutenak etxera joan ziren. Beste batzuk etxeko salan jarraitu zuten musika entzuten eta zerbezak edaten eta talde handi bat Bergarako JAMera jun ginan Lokillo ikustera. Mordo bat disfrutatu neban hemen ere.

etiam 2004/12/19

Zoroa, kabrona, snob, eta ñoña deitu didate zapatuko ebentoa dela eta

Gaur bota dot baina mezu hau ostegunian idatzitakoa da. Duda neukan guzti hau kontatu edo ez, baina hain izan polita ezin dotela aguantatu kontatu barik.

Zoroa. Zoratuta nagoela esan dit amak 30 pertsona inbitatzeagatik. Eta nun bazkaldu behar duzue? Baduzu aulkirik? Eta zer ipini behar dozu?.

Ama, azkenian, 17 baino ez gera izango eta mahaia ezin badot ipini lurrean jarrita bazkalduko degu, horrela aulki bila ibili beharrik ez daukat. Eta bazkaltzeko? Ba ez dakit pikatzeko zeozer aurretik eta gero pasta ipiniko dot eta postria flan-bizkotxoa. Erraz erraz egingo dot eta Iratxek paperezko platerrak ekarriko dizkidanez fregaurik ere ez degu eukiko.

Kabrona. Kabrona baina tonu kariñosoan esan zidan Eduk bazkarira etorri nahi bazaban derrigorrez testu bat, berak edo beste norbaitek idatzia, eta abesti bat ekarri behar zabala esan nionian. Edu, oraindik ere, dudan dago etorri edo ez. Nik uste lotsa ematen diola bestien aurrian irakurtzeak.

Snob. Nere etxearen urteurrena zetorrela eta party literario bat antolatzia nahi nabala komentatu nienian lankideei, Enekok zera esan zidan: "Ui, que snob!". Egia esan ez dakit oso ondo zer den snob izatea baina beste lagun batek oso Neoyorkinoa iruditzen zitzaiola esan zidan. Baina seguramente pijoa esatea nahiko zaban.

Ñoña. Hau nik esan diot Etiami egun horretarako aukeratu daban testu arrosagatik.

Nik zera bakarrik dakit: gaur goizeko 5:30etan esnatu nautela nerbioek eta ezin izan dudala berriz lo hartu. Testuak maketatu, abestiak CD batera pasatu, menua erabaki, etxean hautsak kendu, ...

Datozen astietan zapatu honetan irakurriko diren testuak ekarriko dizkizuet eta baita party-literario honen kronika ere.

etiam 2004/12/19

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Toñito Lolo jr., 2008/02/02
zain zaitzatela Elena, 2008/02/01
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika