Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Diseinua eta erabilgarritasuna

Diseinua eta erabilgarritasuna

Maite Rementeria 2004/12/22 21:01

Ezagutzen al dituzue Jaques Carelmanen objetu inposibleak? Carelmanek egunero erabiltzen diren gauzak hartu eta eraldatuz gauza erabiltezinak bihurtzen ditu. Carelmanena, artelana da.

Ikusi al duzue Kutxak atera daban egutegia?

Sormena Gipuzkoan du izenburua. Nere lankideak oso harro daude Eibarren egindako bi diseinu agertzen direlako. Bata, 1936an J.Olave eta J.Ostolazak diseinatutako grapadora eta bestea, David Olañetak 1932an diseinatutako sakakortxoa.

Ez nekien sakakortxoetan erregea den hori Eibarren diseinatua zegoela, harro egoteko modukua da bai. Beste hilabete batzutan Chillida, Balenciaga, La cuchara de San Telmo eta abar... agertzen dira.

Baina zelan diseinatu dute egutegi beltz bat? Ke horror! Nun apuntatuko dut noiz tokatzen zaidan eskailera, medikuak, urtebetetzeak, hilerokoa, ...

Purrustaka hasi naizenean bateronbatek zilarrezko boligrafoak esistitzen direla esan dit baina hori da, hain zuzen ere, diseinatzaile askok egiten duten akatsa. Erabilgarritasuna estetikaren mesedetan saldu. Erabiltzaileak ez du zertan esfortsurik egin behar guk diseinatutako zerbait erabili ahal izateko, beste norbaitek hobeto diseinatu duen hura aukeratuko du eta kitto. kasu honetan Laboraleko kalendarixua.

Diseinuak erabilgarriak izan behar dira, bestela diseinu txarrak dira. Eta diseinuari buruzko egutegi hau oso oso txarra da.

Diseinu polit eta erabilgarrien eztabaida honetan oso famosoa da Philippe Stark-en esprimidoria.

Diseinu eskoletan diseinu on eta objetu erabilgarri gisa azpimarratzen omen da. Nik sukaldean barik salako apalean ipiniko nuke lehenago, baina itxuraz ondo ateratzen du naranjen zukua.

Halere neri Stark-en diseinuetan beste hau gustatzen jata. Ez dut erlojurik erabiltzen baina hau gustora eramango nuke. Entzun, Olentzero?

etiketak:
bea
bea dio:
2004/12/23 12:55

Guztiz ados zurekin Maite. Askotan diseinatzailioi estetikiak itxutu egitxen gaitxu eta erabiltzailiaren ikuspegixa bigarren planu batera lagatzen dogu. Kasu hontan demaseko hanka sartzea izan danaren iritzi berberakua naiz ni ere.

Patxi
Patxi dio:
2004/12/23 13:21

Jaques Carelmanen objetuak neretzako, beste zerbaiten adibide dira: Gehienok, gehiago edo gutxiago, beti edo batzuetan behintzat, gure burua objetu inposible ikusten degu. Erabiltezina, baldarra, itsusia... Konturatu gabe, batzuren begietarako behintzat, ederrak gerala, artelana beste batzuentzat. Akonplejatuok, gogoan har dezagun adibide polit hau.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: