Ilea ikuskizun, Loiola auzoan hurrengo
Luistxo Fernandez
2007/07/27 07:56
Sanjuanetan ikusi nituen Antigua auzoko jaietan, Donostian. Ile-apaindegi harrigarria egiten dute kalean Sienta La Cabeza talde katalaneko bi apaintzaile eta disko-jartzaileak. Boluntario ausartenei ilea (edo larrua, burusoilen kasuan) modu harrigarrian apaintzen, kalean bertan, denen aurrean. Argazki sorta hau atera nuen hemen izan ziren azkeneko horretan. Benetan, jai batzuk animatzeko, paregabea iruditu zitzaidan.

Laster itzuliko dira berriro. Donostiako Loiola auzoan,18.00etatik 21.00etara uztailaren 30ean. Ikuskizun gomendagarria, eta lotsarik ez baduzu, burua dotoretzeko aukera paregabea.

Laster itzuliko dira berriro. Donostiako Loiola auzoan,18.00etatik 21.00etara uztailaren 30ean. Ikuskizun gomendagarria, eta lotsarik ez baduzu, burua dotoretzeko aukera paregabea.
Erantzunik ez
Islandia maite dugu oraindik
Luistxo Fernandez
2007/07/16 10:14
Aspaldi ez nintzela nazioarteko kontzertu batera joan... Baina gustatu zitzaidan Björk islandiarrarena joan den ostiral gauean, giro, toki eta konpainia onean Bilbon. Esperimental samarra da kantatzen, baina soinua goratzen denean, trip-hop erritmo gogorrekin, orduan ondo geratzen da, eta martxa du. Niri gustatu zitzaidan. Hori bai, reactable izeneko trastoa ikusi genuen, eta gezurrezkoa iruditu zitzaigun: ez zuen soinurik egiten. Eta, bestetik, euskaldunok nerbioso jarzen hasi ginen, behin eta berriro Gracias gracias gracias entzuten... Azken kantuaren aurretik, eskerrik asko bota zuen euskaraz azkenean (atzean norbaitekin kontsultatu ondoren), eta horrek arindu zuen gure egonezina: kantua bera Declare Independence izatea keinutzat hartu genuen (ez dakit zuzen ala oker). Dena den, amaitu zuenean, berriro Gracias bota zuen. Puf. Hala ere, Islandia maite dugu oraindik.
Mezu sekretua
Luistxo Fernandez
2007/07/02 11:24
Joan den astean, mezu pribatu sekretua bidali nion Joxe Aranzabali.
Joxe, sartu Facebook-en: http://www.facebook.com
Hau handia da, Unibertsitate munduan bereziki. Laster dator ona, eta ez badator, etor bedi behintzat Mondragon Unibertsitatera eta HUHEZIra.
Joxe, sartu Facebook-en: http://www.facebook.com
Hau handia da, Unibertsitate munduan bereziki. Laster dator ona, eta ez badator, etor bedi behintzat Mondragon Unibertsitatera eta HUHEZIra.
