Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne

Demokrazia eta independentzia, arrautza eta oiloa

Josu Mendicute 2011/05/02 17:10
Beti pentsatu izan dut demokrazia dela independentziarako bidea. Iritziz aldatzen ari naiz: ez ote den aldrebes, independentzia dela demokraziarako bidea.

Zer izan zen lehenago, oiloa edo arrautza? Beti pentsatu izan dut demokraziaren bidetik etorri behar zela independentzia. Bide demokratikoetatik egin behar genuela gure herria askatzeko bidea. Baina Espainiar demokrazian sinistea gero eta zailagoa dago.

Abertzale naizenez, demokrata naiz. Demokrazia lortzea ezinezkoa ikusten dut Espainian. Espainiarekin jai daukagu. Goazen hemendik, ez dago beste erremediorik.

Sortu dezagun euskal Estatu demokratikoa. Espainiar sentitzen direnentzat ere lekua izango duena. Eskaini diezaiegun Euskal Herrian bizi diren espainolei, Espainian bizi garen euskaldunoi eskaini ez diguten demokrazia.

Askatasuna da bidea.

 

Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.