Artxiboa Urria 2009
Merezi duzue
Gure herriko langile talde bati iruzur egin diote. Eta hor daude, etorkizuna noiz iritsiko, iraganeko bete gabeko aginduei begira...
Gure herriko langile talde bati iruzur egin diote. Krisia iritsi baino lehenago itxi behar izan zituzten bere negozioak talde horretako batzuek, eta segi ahal izateko inbertsioak egin besteek. Etorkizun duinago baten aldeko apostu bakarra egiten utzi zieten, euren iritzirik entzun ere egin gabe, beste batzuen interesei bakarrik jaramon eginda. Eta hor daude, etorkizuna noiz iritsiko, iraganeko bete gabeko aginduei begira. Orainaldi hobea merezi duzue.
Iruzur egin dizuete merkatarioi, eta iruzur egin digutela sentitu dugu baita ere herritarrok. Zuei gauza bat agindu aurretik, beste bat agindu baitziguten guztioi. Eta hori lortzeko borroka zaila eta gogorra izan da azken urte t´erdian. Iragan aginduak berreskuratzeko esperantza inoiz baino biziago ikusten dugu orain. Espazio publikoa dugu, eta merezi dugu.
Eta zuek... zuek iruzur egin diguzuela sentitu dugu, merkatariok eta herritarrok. Engainatuak sentitu gara, baztertuak. Eta agian ez da horrela, agian Madrildik, Ingalaterrako edo Alemaniako diruarekin (batek daki) etorritako batek egin dizue iruzur. Baina, hala bada ere, galdera da... zuek zer merezi duzue?
...eta kitto! 2009/X/02. pdf (52.59 KB).
Mugak gainditzen
Titulu hori aukeratu du lagun batek (Atravesando fronteras), erakusteko nola amerikar batzuek euskaldun batzuk baino gehiago miresten duten espainiar kultura. Ez naiz sartuko bere planteamendua eztabaidatzera -pentsa dezala bakoitzak nahi duena-, baina bai nahi nuke apunte bera erabili euskal kulturara ekarriz.
Lagun batek bere blogean:
Es curioso ver cómo algunos norteamericanos aprecian nuestra cultura más que muchos españoles, como sucede con algunos ciudadanos de regiones como la CAV o Cataluña. Dejo imágenes de una clase de guitarra en una escuela de Estados Unidos.
Eta nik nirean:
Es curioso ver cómo algunos norteamericanos aprecian nuestra cultura más que muchos españoles, como sucede con algunos ciudadanos de lugares como el País Vasco. Dejo imágenes de una clase de danza vasca en Eibar, a la que asistieron estudiantes de danza de Caracter Dance Ensemble (Utah, EE.UU.).