Isilik ETAren aurrean
Baina ez da politika. Gizatasun minimoa da. Lagun gutxi batzuk saiatzen dira justifikatzen, eta pentsatzen dut ea hori esango al zien bion lagunei, ni zinegotzi izanda hilko banindute. Oso gogorra da, baina harreman horiek beldurra ematen didate. Zinegotzi ohiak, kazetariak, enpresariak... inguruan denok daukagu, jakin ala ez, mehatxatu bat edo beste. Baina gu, badaezpada, isilik.
Tuentin ebento bat ireki nuen Egunkariaren alde. Lagun guztiak gonbidatu (141) eta 46k babesa eman diote. ETAren aurkako ebento batera gonbidatu naute, eta nik berriro ere 141 lagun horiek gonbidatu. 3k bakarrik eman diote babesa.
Ez da politika. Beldurra ote da? Mehatxatuak izateko beldurra, edo biolentzia justifikatu nahi dutenekin harremanak gordintzeko beldurra, agian. Nirekin inor haserretzen baldin bada ETAri EZ esaten diodalako, haserretzea dauka, ez diot horri beldurrik. Gizatasuna baino ez zait iruditzen, eta ez dago politika soilak justifikatzen duen isiltasunik.
Tuenti eta Facebook-en, Egunkaria libre!
Facebook sare sozialean Causes aplikazioa dago. Bertan, atsegin dituzun kausak jar ditzakezu. Adibidez: kanzerraren aurka, marihuanaren legalizazioaren alde... edo Egunkaria libre kausaren alde. Horretarako, aurretik Facebook kontua izan behar duzu.
Tuenti ere sare sozial bat da. Askoz ere sinpleagoa eskaintzen dituen zerbitzuei dagokionez, baina erdal-munduko gazte askoz gehiago dabiltza hor Facebook-en baino. Bertan ez dago hainbeste aukera, baina kausa beharrean ebento birtual bat sortu dut. Data Egunkariaren itxieraren X. Urteurrenekoa jarri dut, horrela ez zaigu laster kadukatuko.
Atxikimenduaz gain gauza askorik ez dugu lortuko, agian. Akaso, nobedaderen bat dagoenean bertan jarri, edo ez dakit... ala ez. Euskal Herritik kanpo dauzkagun lagunak hurbil ditzakegu Egunkariaren aurkako auzi honetara. Gure ingurukoen bitartez indarra lortu dezakegu. Ez dut uste soberan egongo denik.
Eguneraketa 2008/03/16
Orain Facebookeko kausa MySpace-tik ere babesteko aukera
.
Don´t save me
La cafetería de la Universidad
Rajoy eta Zapatero egunkariaz... ja!
Hemen entrebistak Rajoy eta Zapaterori. Espero bezela, ez dute nire galdera jarri. Desenkantoa dago, gainera:
propaganda haundia egin zuten baina gero oso galdera gutxi sartu
dituzte... hemen bigarren komentarioa.
Konsueloa: gazteleraz egindako galdera 9200 aldiz ikusia, euskaraz
egindakoa 6800. Euskal Herritik kanpo ere oihartzuna izan du, batez ere
Catalunyan. Bideoak zenbat botu izan ote ditu? TVEk momentuz ez du ezer esan.

