Hemen zaude: Hasiera Blogak Joana Albret Oinarriak
Dokumentu Akzioak

Oinarriak

Sinatzaileok Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia sortzea erabakitzen dugu. Hauexek dira Mintegiaren oinarriak:

Helburua: Euskararen erabilera normaltzea Euskal Herriko biblioteka eta dokumentazio zentroetan, maila guztietan baina bereziki katalogazioari dagokionez.

Eginkizunak: Hauexek izango dira Mintegiaren eginkizun nagusiak:

  • Euskal Herriko bibliotekari eta dokumentalisten bilgune eta gogoetarako plataforma izan.
  • Euskararen egoera eta arazoei buruz informazioa jaso, aztertu, arazo nagusiak
  • Bereziki katalogazioari buruzko arazo teknikoak aztertu eta soluzioak proposatu eta landu.
  • Herri aginteekin harremanak izan, elkarlaguntza jator baten bitartez arazoak ezagutarazi eta proposamenak bideratzeko.
  • Gizarte mailan biblioteka eta dokumentazio zentruen ezagutza bultzatu, bereziki euskararekin lotutako arazoei dagokienez.

Partaideak: Edozein bibliotekari edo dokumentalista, euskarak biblioteka eta dokumentazio zentruetan duen arazoekin interesatua dagoena.

Bilerak: Mintegia hilean behin bilduko da, hilaren lehen ostegunean hain zuzen ere, Donostiako HABE Liburutegian.

Donostia, 1997ko Urriaren 2a