Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret

Berriro zentsura euskal liburutegietan

albret 2010/11/25 21:38
Xabier Makazagak idatzitako “el manual del torturador español” liburua sutara kondenatu dute. XXI. mendean inkisizioa bizirik dirau.

Oraindik Nafarroko liburutegietan jasotako zentsura gogoan daukagunean, tamalez berriro euskal liburutegietan zentsura jasan beharko dugu. Afera larria da. Espainiako hedabideen bitartez kanpaina inkisitorial berri bat sortu da. El Mundo, La Razon egunkariak Txalapartak argitaratutako liburu baten aurka azaldu dira. Xabier Makazagak idatzitako “el manual del torturador español” liburua sutara kondenatu dute. Egunkari hauen arabera 30 liburutegik dauzkate aipatutako liburu hau. Ziur nago Nafarroako liburutegietan ez zaiela aztertzea bururatu. Horrelakoak dira.

Legebiltzarreko PP taldeko Carmelo Urquijo  udal liburutegietatik kentzea eskatu du; halaber Basauriko PSEren Loly de Juan  alkateak udal liburutegietatik kentzea agindu du. Inkisizioa ailegatu zaigu berriro nahiz eta XXI. mendean bizi. Espero dugu argitaletxeak, liburuzainak, egileak eraso honen kontra erne izatea eta ahalik eta azkarren behar duen erantzuna gauzatzea.

Bitxia da, justu hau dena gertatu da Txalaparta argitaletxeak Alemaniako Nazik sutara bota zituzten liburuak  eta garai hartako politika zentsuratzeko  “Fahrenheit 451” izenburuko liburuaren euskarazko itzulpena kaleratzea erabaki duen unean.  Propaganda dohain irtengo zaio.

Nafarroan liburutegien eta liburuzainen kontrako erasoari erantzun kolektiboa eta komuna eman zioten. Liburuzainek administrazioari hortzak erakutsi zioten. ASNABI, Nafarroako Liburuzainen Elkarteak lehenengo unetik kargu hartu zuen eta leku guztietan aurre egin zuten, baita Legebiltzarrean ere.

Ea alde honetakoak ere antzerako zerbait lortzen dugun, eta herritarren eskubideak eta askatasuna garaile irtetzen den!  Joana Albreten Bibliotekonomia Mintegiaren elkartasun osoa daukazue.

Gerardo Luzuriaga

Hona hemen Nafarrok adierazi zuten manifestua:

Pellokeria adierazpen honen izenburuan ezta? Horrela izanen litzateke Nafarroako gizartean eta Nafarroako Liburutegi Publikoetan bertan erraten dena gaur egun zalantzan ez balego. Liburuzainok kezkatuta gaude. Baita herritarrak ere, jakina. Alarma piztu da 2009ko otsailaren aldean, Barañaingo Liburutegi Publikotik bertzeen artean ziren bi egunkari desagertu direlarik (eta ez ospa egin dutelako). Zergatia arras sinplea da: herritar batek -zinegotzia- ez zituen gustukoak, eta desagerraraztea erabaki du. Eta bertze herritar batek ere -Liburutegi Zerbitzuen zuzendariak-, zergatik ez dakigula, horrela erabaki du. Zenbait aste geroago, alarma piztu da berriz Iruñeko Liburutegi Publikoetan.

Alarmen zeregina arreta jasotzea da, eta gaixotasuna gero eta gehiago zabaltzea nahi ez badugu, kasu egin behar diegu. Beharbada, horrela auzia min kultural eta moral arin batean bakarrik geratuko da. Beharbada, zaintza egoki batekin, dena bere onera itzuliko da.

Ezinbestekoak diren zainketen artean, liburutegi publikoen ezaugarrien hausnarketa egitea dago. Hori da, hain zuzen ere, orain egingo duguna: herritar batzuen gustukoak ez badira ere, liburutegiak ez dira horrelakoak. Liburutegiek ez dute baztertzen. Liburutegi publikoak oso ehun berezi batez eginak dira, salerosgai ez den ehun batez eginak. Ehun hori ez da ideologikoa, handitu daiteke neurririk gabe, eta ez da sekula ehun zentsuratzaile izanen. Bere iragazkortasunean eta bere mugagabetasunean datza bere handitasuna.

Liburu berri bat, aldizkari berri bat, egunkari berri bat, eskuz izkiriatutako pentsamolde berri bat kaleratzen den momentu berean, liburutegia zentimetro batzuk zabalago egiten da, heldu berriari lekutxo bat egiteko asmoz. Hala, sortu den guztiak eta sortzeko dagoenak badu bere tokia liburutegi publikoan. Horrela har dezake arnasa, horrela alderatu daiteke, horrela munduaren eskura jartzen da. Eta horrela ez bada, liburutegi publikoa gaixotu egiten da, eta duen sendagai bakarra honako hau da: berregin berezkoa duen soineko elastiko hori, berregin barnean infinitua jaso dezakeen ehuna, sekula hautsi behar ez zena.

Liburutegi publikoa kulturaren oinarrizko ardatzen artean dago. Eta kultura, zibilizazioa, zera baino ez da: erabat herritarra den liburuzain batek urkiaren azalari buruzko liburu bat maileguan eman dezan bere irribarre hoberenarekin. Azalez azal (eta ez azala azalaren kontra) elkarrekin bizi daitezen fisika kuantikoaz mintzatzen den liburua eta erlatibitatearen teoria irmoki defendatzen duena. Paperean irakur daitezkeen liburuak eta Interneten irakurtzekoak egon daitezen. Liburutegiko atarian topo egin eta elkarri agurtu diezaioten Salieriren disko bat daramanak eta Mozarten disko bila doanak. Gauza, pertsona eta ideia guztiak liburutegi publikoan lekua izatea da kultura.

Mila aldiz erran izan dugu «bada liburu bat irakurle bakoitzarentzat», eta honela adierazten genuen gure ametsik preziatuena: denak izan gaitezen liburu baten maitaleak, ondoren bertze mila libururen amoranteak bilakatzeko. Zer gertatzen da irakurle batentzat ez bada bere liburua? Eta okerrago, zer gertatzen da liburua egonik eskuetatik kentzen badiogu? Liburu bat, aldizkari bat, egunkari bat edo zentzuz idatzitako paper bat ez bada ongi etorria liburutegi publikoetan, ez tronpatu: horrek esan nahi du irakurle bat, eta agian bertze bat, eta bertze bat, eta bertze hori ere -zuk bezainbeste eskubide dituen hori- ez direla ongi etorriak liburutegi publikoetara. Ez. Ez tronpatu: segun eta nor hurbiltzen den «Sarrera debekatuta» erranen zuen txartel bat zabalduko bagenu bezalaxe da. Lehen eta bigarren mailako irakurle txartelak egingo bagenitu bezala izango litzateke, segun eta nori, kolore batekoa edo bertzekoa emateko. Liburuaren Egunean txartel handi batean «Irakur ezazu, baina ez irakur denetarik» idatziko bagenu bezala izango litzateke. Egunkari baten irakurleari gustukoa eta irakurri nahi duena eman beharrean, niri gustatzen zaidan egunkaria emango bagenio bezala da. Azpimarratua joan behar dena liburutegi publikoan azpimarratu beharrean «publikoa» komatxoen artean jartzea da.

Idazki hau sinatzen dugunak idazki hau idazteko momentua heldu izanak tristuraz betetzen gaitu.

Ezer berririk ez.

albret 2010/11/21 13:35
Herritartasun Kontratuari buruzko kultura sektorearen profesional batzuen iritziak.

Kezka eta kexa zurrunbiloa

Irune Berro.

Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuaren zirriborroa duela aste bi aurkeztu zien Eusko Jaurlaritzak sektoreko eragileei. Interneten ere zabaldu zuen, hartarako propio sorturiko gunean. Atal bi dauzka: marko teorikoa eta marko operatiboa. Aurrenekoan, filosofia jaso dute, ildo nagusiak. Bigarrenean, neurri eta proposamen zehatzak bildu dituzte, sektoreka antolatuta.

Atzo amaitu zen sektore horietako profesionalen ekarpenak jasotzeko epea. Nolanahi ere, azken dokumentua idazteko ardura Kulturaren Euskal Kontseilu berriak izango du. Urte amaieran osatzeko asmoa dute, Eusko Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak izendatutako kulturaren eremuko ordezkariekin.

Eragile ugarik parte hartu dute Jaurlaritzak irekitako eztabaidan. Euskal Editoreen Elkarteak Euskadiko Editoreen Elkartearekin batera hausnartu du Jaurlaritzak aurkezturiko zirriborroaren inguruan. Eta Jorge Gimenez Euskal Editoreen Elkarteko lehendakariak azaldu duenez, Juan Jose Ibarretxeren Jaurlaritzak landuriko «Kulturaren Euskal Plana eta Kulturen aldeko Herritartasun Kontratua ez dira parekoak, ideologiari dagokionez. Euskarazko eta gaztelaniazko kulturak pareko jartzeko joera garbi bat antzematen da Herritartasun Kontratuan, eta horrek kezka handia sortzen digu».

Gimenezen iritziz, «ez da zuzena esatea euskarazko eta gaztelaniazko kulturek dagozkien esparruak beteko dituztela. Euskarazko kultura sustatu egin behar da, sorkuntzari zein kontsumoari dagokionez».

Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko Gerardo Luzuriagaren hitzetan, «argi dago gaztelaniazko erreinuaren mende bizi garela. Hortaz, plangintza orekatu bat egin nahi bada, behar-beharrezkoa da bereziki euskara sustatzeko konpromisoa hartzea arlo guztietan».

Antzera pentsatzen du Dantzan.com atariko arduradun Oier Araolazak. «Kontratuak ez du kontuan hartzen hemen badela kultura bat, hemen bertan sortu eta garatu dena eta beste kulturekiko menpekotasun egoera batean dagoena. Ez da behar bezala azpimarratzen globalizazioak homogeneizatzeko indar izugarria duela».

Egoera horretan, «kultura batzuek babes eta sustatze premia larriagoak» dituztela uste du Araolazak, «eta horietako bat lurralde eta gizarte honetako kultura izanik, horixe eta ez beste bat babestea eta bultzatzea izan beharko luke euskal administrazioaren lehentasuna».

EITBren inplikazioa

Antzerkizale elkarteko lehendakari Josu Camarak badu beste kezka bat: «Marko teoriko horretan ez dago batere ondo definitua kultura zer den». Camararen ustez, «aurreko planean gertatzen zena gertatzen da hemen ere: industriari erreparatzen diote kulturari bainoago. Herritarrak kultur kontsumitzaile bezala agertzen ditu, ez kultura hartzaile bezala. Ez da aztertzen herritarren eta kulturaren arteko harremanaren beharrezkotasuna».

Ordea, Gimenezentzat egokia da industria sustatzearen inguruko premia jasotzea. Areago, era horretako dokumentu batean «argiago» jaso beharko litzatekeela dio. «Guztiz garrantzitsua da estilo honetako dokumentu batean jasotzea kultur industrien ustiapen ekonomikoa babestuko, bultzatuko eta sendotuko dela. Eta hori ez dago kontrajarria norbanakoaren kultur partaidetzarekin. Alegia, herri, komunitate edota nazio baten kulturgintzaren plan batean oso garbi islatu behar dira plano guztiak: indibiduala eta industriala».

Jabetza intelektuala «defendatzea» ere ezinbestekoa dela uste du Gimenezek. «Hori ez bada garbi adierazten lehendabiziko unetik, geroko garapen teoriko-praktikoetan zaila izango da zein bide hartzen den kontrolatzea».

Euskal Herriko Diskoetxeen Elkarteko lehendakariak, Juan Rekartek, ez dio hartzen «kaleko usainik» Jaurlaritzak idatziriko Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuko marko teorikoari. «Zentzu praktiko handirik ez» duten «gogoeta akademikoak» iruditzen zaizkio, batik bat.

Oro har, proposamen zehatzak sumatzen ditu faltan Rekartek. «Neurri asko aipatzen dira, eta batzuk oso interesgarriak dira; adibidez, kultur bonoak». Dioenez, «ona da zenbait aktibitate bultzatzea, hala nola irakurzaletasuna, antzerki emanaldiak, kontzertuak... Baina gauden egoeran ildo orokor eta abstraktuetan baino gehiago, laguntza zehatzetan jarri beharko genuke arreta».

Rekarteren ustez, EITBren bitartez, Jaurlaritzak bultzada nabarmena eman beharko lioke kulturari, «irrati eta telebistan, hemengo musika eta ikus-entzunezko produktuak zabalduz».

Ibaia Ekoizpen enpresen elkarteko presidente Joxe Portelak ere uste du EITBren parte-hartzea «ezinbestekoa» dela ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko. «Kulturaren Euskal Planean ez zen ageri EITB, eta hemen ere ez. Gure herriko ikus-entzunezko enpresarik garrantzitsuena da, eta aparte uzten dute».

Ulertezina iruditzen zaio, kontuan hartuta Jaurlaritzak kudeatzen duela EITB, «Kultura Sailak, zehazkiago». «Kulturaren sektore guztientzat garrantzitsua bada, zer esanik ez ikus-entzunezko sektorearentzat», dio Portelak.

Sektore bakoitzari dagokionez, Jaurlaritzak eginiko diagnostikoa eta ondotik proposaturiko neurrien gainean galdetuta, Gimenezek dio Kulturaren Euskal Planarekiko «aldaketa handirik ez» dutela sumatu. «Formulazio batzuk berridatzi egin dira, edo ñabardura batzuk aldatu. Oraingoz ez digute arazorik sortu».

Irakurzaletasuna sustatzeko plan baten beharra aipatzen du Herritartasun Kontratuak, eta horrekin batera, kultur balioen transmisioaz arduratzen diren hezitzaileak trebatzeko plan bat ere abiaraztea proposatuko dute editoreek, Gimenezek jakinarazi duenez.

Halaber, euskarazko sorkuntza «elitearen mailara eramatea» garrantzitsua dela sinetsita daude editoreak. «Eta horretarako beharrezkoa da EHUren inplikazioa». Gimenezek argitu duenez, ez dira planteatzen ari euskarazko kulturgintzaren elitizazioa; «euskarazko kulturgintzak puntako adierazpenak ere behar dituela esaten ari gara, alegia, oso goi mailako lanketak eta ekoizpenak behar dituela. Jakina, ez du hori bakarrik behar, ezta nagusiki hori ere. Baina hori ere behar du».

Biblioteken eremuan aditua da Luzuriaga, eta oso kritiko azaldu da Jaurlaritzaren Herritartasun Kontratuarekin: «Izen postmoderno eta kutsu ustez unibertsalaren atzean, liburutegien inguruko betiko politika kontinuista bat baino ez dago».

Luzuriagak gogorarazi du legearen arabera iazko maiatzaren 19a baino lehen Euskadiko Liburutegiak sortua eta arautua egon beharko lukeela, «baina beste legegintzaldi bat joango zaigu hausnarrean», kexu da. «35 urte daramatzagu pentsatzen». Horrenbestez, hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia badela dio. «Eremu honetan dena dago asmatua, Katalunian eta beste herrialde batzuetan aspaldian martxan jarri zuten eredua geurera egokitzea besterik ez dugu».

Portelarentzat ere horixe falta da, «azterlanetatik ekintzetara pasatzea». «Azterlanak ondo daude, baina urteak daramatzagu horri bueltak ematen, eta ikerketek ez dute askorako balio aurrez zehazturiko helburuak lortzeko neurririk hartzen ez bada gero».

Ikus-entzunezko lanak diruz laguntzeko sistema bat abiaraztea jasotzen du kontratuak, «baina hori duela hiruzpalau urte onartu genuen. Abiaraztea da falta dena. Aurrekontu bat onartzea eta kudeatzeko beharrezkoa den lan taldea sortzea».

Asmoen ordez, baliabideak

Araolazaren aburuz, «proposaturiko neurriak asmo onekoak izan daitezke, baina dantza gaur eta hemen bazterreko jarduera da erakundeentzat, eta ez du lehentasunezko babes eta sustatze politikarik jasotzen». Dioenez, «dantza bultzatzeko gogoak ez dira neurtzen ekintza proposamen zerrenda baten bidez, baizik eta horretarako jartzen diren baliabideetan, eta horretan nabarmena da, lehen bezala orain ere, ez dagoela borondate handirik».

Camarari ez zaio iruditzen Herritartasun Kontratuak antzerkiari «onura berezirik» ekarriko dionik. «Kontsumorako produktu gisa ulertzen dute, eta logika horren barruan, ustez kontsumitzaileek eskatzen dituztenak baino ez dira salmentarako produktuak. Euskara oztopo bat da hor. Balio bezala planteatu beharrean, oztopo bihurtzen dute, arazo. Euskal kultura mundura zabaltzeaz hitz egiten dutenean esaten dute ez dela soilik euskaraz eginiko kultura hedatu behar, eta ez soilik euskal gaiei erreferentzia egiten diena. Erreparo bat antzematen da hor, gure kulturaz lotsatuko balira bezala».

Horrenbestez, Camara nahiko ezkorra da: «Gaur egun euskarazko antzerkiak dauzkan arazoei eutsi egiten die Herritartasun Kontratuak, horiek gainditzeko aterabideak proposatu beharrean».

Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.