Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret

Digitalizazioa

Gerardo Luzuriaga 2007/02/25 01:05

Karlos Lizasoro liburuzainak Diario Vasco egunkarian liburuaren geroa beltza dela adierazi zuen. Googlek liburutegi erraldoia sarean jarri nahi du… Baina ez daki liburuaren inportantzia ez dagoela formatoan, edukian baizik… liburu guztiaren eskura ipiniko ditu… baina, egun munduan, 800 milioi analfabeto dago, eta horiek ez daukate ezerekin konexiorik, ezpad miseria, gosea eta heriotzarekin…

Joxe Aranzabalek bere blogean, Faroan, honako hau gehitu zuen: kritika bera egin ziezaioketen orain bostehun urte inguru Gutenbergi… bere lana teknikoa zen huts-hutsean… hala ere, moldiztegiak sekulako iraultza ekarri zuen… seguru baten batek idatziko zuela orduan ere “liburuaren geroa beltza” zela… nik ere maite ditut liburuak… baina ez nau kezkatzen teknologiak zenbateraino aldatuko duen liburua, zeren une jakin batean irakurtzeko aukeratzen badugu beste euskarri bat, izango da liburua baino hobea delako.

Garik Interneten nabilenetik, inoiz baino gehiago irakurri eta idazten duela, irakurtzeko moduak aldatu dela, testuak aldatu direla, baina asko irakurtzen duela komentatzen du. Iñikok dio: Google enpresa pribatu gisa ez da berarentzat egitura hoberena liburutegi unibertsala egiteko.

Karrikasek liburuaren etorkizuna beltza dela… liburua etorkizuneko museoen parte izango dela… ekimena oso ona da eta funtsezkoa Tokyon daogen liburu bat kontsultatu ahal izatea benetako onura izan daiteke… arazoa hori googelek kudeatzea da… berak ematen dituen emaitzak dira egi bakarra eta hortik kanpo gelditzen dena ez da existitzen… edo gure liburutegi digitala egiten dugu edo euskarazko liburuak ez dira existituko interneten.

Ricardok dio: Ez dut uste euskal liburutegi digitala geuk egin behar dugunik… Euskal Herrian dagoen beste edozein liburutegi handik Google-ekin hitzarmen bat egin beharko lukete... besterik da Euskal Herriko liburutegiei interesatzen zaien ala ez, eta, nire ustez, bai izan liteke oso interesgarria. Gaur egun ditugun liburutegi digital saioak oso gaizki antolatuta daude….

Diesenek dio: liburu digital bat irakurtzea koñazo bat da. Pare bat orriko pdf-a irakurtzea bale, baina... Etorkizunean paper digitala asmatzen dutenean berriro hitz egingo dugu, baina momentuz… literatur-zaletasunari, liburuei buruzko eztabaidagune espezializatuak, kritikak, foroak, dendak... Hori da punturik onena dudarik gabe, ez lana bera, lanaren inguruan bizi den guztia baizik… literatur-lana bera. Askotan entzun dut internet idazlearentzat sekulako aukera dela, argitaletxeei bizkarra eman eta norberak nahi duen moduan argitaratzeko aukera ematen diolako. Nik ez dut horretan sinisten. Batetik, literatur-lana idazleak berak ez duelako bakarrik egiten.

Berrotzak dio: Ez da hainbesterako… literaturari dagokionez liburu digitalak irakurtezinak dira, baita belaunaldi gazteentzat ere… digitalizazioa aurrera doa… digitalizazioaren ezaugarriei buruz gogoeta egin beharko genuke… modernidadearen izenean agiri publikoak enpresa pribatuen eskuetan uzten ari baikara… erakunde ofizialak eta pribatuak digitalizazioaren planifikazioa egin beharko bailitzateke...

KuGa (II)

Gerardo Luzuriaga 2007/02/23 19:58

Duela hilabete batzuk, Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunea sortzear zegoela, Kultura Garaikideko Nazioarteko Guneko siglen izena (KuGa) izendatzea proposatu nuen.

Garaiak aldatu dira, egun euskarak duela denbora gutxi baino presentzia, prestigio eta balio handiago dauka, baina Euskal Herrian zeinek erabiltzen du: (HAEE, EHAA, ALHAO) Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, inork gutxik.

Euskaraz hitz egin arren (IVAP, BOPV, BOTHA) siglak erabiltzen ditugu. Ezbairik gabe dena da ohitura, bada berdin ahozka daiteke EHAA edo BOPV, baina...

Espero dut (KuGa) arrakasta edukitzea, edo hobeto adierazita euskarazko siglak, direla direnak, euskaraz hitzegitean sigla horiek erabiltzea eta ez gaztelaniazkoak.

Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.