Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Lipdub lehiaketan botoak emateko azken egunak

Lipdub lehiaketan botoak emateko azken egunak

Lip Dub lehiaketa 2010/09/24 12:35
Eibarren antolatutako euskarazko lipdub lehiaketako finalistak datozen egunotan aukeratuko dira, Youtuben jasotako boto kopuruaren arabera. Botoak emateko aukera irailaren 27an astelehenez bukatuko da.

Boto gehien jasotzen dituzten 3 lanak izango dira finalista, eta 3 horietako bat izango da gero garaile. Irabazleak 5.000 euro lortuko ditu erosketa baleetan, Eibar Centro Comercial Abierto elkarteko kide diren negozioetan gastatu ahal izateko, eta beste 1.000 euro jasoko ditu eskudirutan. 6.000 euroko saria guztira. Horrez gain, partaide guztiak Eibarko ikasleak dituen talde onenak 1.000 euroko diru-saria jasoko du.

Datu batzuk:

  • 5 taldek hartu dute parte. Bi, ikasle-taldeak.
  • Lehiaketako bideoak 21.561 aldiz ikusi dituzte orain arte.
  • Guztira 843 botok hartu dute parte.

 

Sailkapen nagusia

1. Taldea: Udal Euskaltegia
Kantua: Katuek bezala (The Uski's)
Bisitak: 8760 bisita
Botoak: 493 boto
 
2. Taldea: Biraka Dantza Eskola
Kantua: Amets (Gari), "Zatoz nigana" 
Bisitak: 4217 bisita
Botoak: 110 boto
 
3. Taldea: Ahotsak.com
Kantua: Bihar (Zazpi Eskale) 
Bisitak: 2093 bisita
Botoak: 101 boto

Ikasleen sailkapena

1. Taldea: La Salleko ikasleak
Kantua: Bidea gara (Betagarri) 
Bisitak: 3910 bisita
Botoak: 89 boto
 
2. Taldea

Kantua: Naturarekin bat (Skalariak) 
Bisitak: 2581 bisita
Botoak: 50 boto

 

Euskaraz egin diren lehenengo Lip dub estiloko bideoklipak Eibarren egin dira, lehiaketa honi esker. Lehiaketa aintzindaria izan da, izan ere Euskal Herrian lipdub bakarra zegoen lehiaketa egin baino lehen, eta gaztelaniaz zen. Amerikako Estatu Batuetan modan jarri eta fenomenoa Europara iristen hasitakoan antolatu zuten lehiaketa Eibar.ORG elkarteak eta Eibarko Udaleko Euskara Sailak, Eibar Merkataritza Gune Irekia elkartearekin elkarlanean.

Elkarlan honen ondorioz, euskara eta euskal musika sustatzeaz gain, Eibarko merkataritza eta ostalaritza zein Eibarko herria ezagutzera emateko helburua ere badago. Horregatik bideoek bi betekizun nagusi zituzten: euskarazko kantu bat erabiltzea, batetik; eta Eibarko kaleetan grabatua izatea, bestetik.

Lanak ikusteko, Eibar.ORG webgune honetako Lipdub atalean, edo youtube.com/eibarorg -era zuzenean.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: