Kulturaleko antzokiko erretratuak
Urtiak dira Arrate Kultur Elkarteko lokal haundixena itxitta daguala: 350 lagunentzako tokixa zekan antzokixa. Obra batzuk egitten dihardue oiñ, baiña antzokixan zati haundixenak hor jarraittuko dau, geldi, zain.
Arrate Kultur Elkartea 1952. urtian jaixo zan, eta 25 urtian zihar Eibarko kultur mugimenduaren ardatz izan zan, Eibarko herrixari ekimen asko eskeiñiz: hitzaldixak, kontzertu musikalak, antzerkixak, erakusketak, zineforum, biblioteka zerbitzua, kirol minoritarixuak, ikastaruak, Euskal Jaixei laguntzia, eta abar.
1980. urtetik aurrera beherakada bat izan zeban eta harrezkero itxitta dago antzokixa.
Jabetza pribatua daka Antzokixak, baiña bokaziño publikodun erakunde batena da: Arrate Kultur Elkartea. Barriro ireki ahal izateko inbersiño gogor bati aurrei ein bihar izango jakon.
aretoa