Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kultuko lokala miatu du Goardia Zibilak
Dokumentu Akzioak

Kultuko lokala miatu du Goardia Zibilak

Josu Mendicute 2010/09/17

Goardia Zibilak Arrate Kultur Elkartearen lokala miatu du bart. Bost orduko miaketaren ondoren hainbat kaxa eta ordenagailu bat eraman dituzte.

Arratsaldeko 8ak inguruan sartu da Goardia Zibila Arrate Kultur Elkartearen lokalean. Ordutik, eta ia goizaldeko ordu biak arte, trafikoa itxi dute Julian Etxeberria kaletik, eta guztiz itxi dute Zuloagatarren kalea. Goardia Zibilaren eta Ertzaintzaren hainbat patruila izan dira Kultu parean 5 ordu luzez.

 

Arrate Kultur Elkartea map



Grande Marlaska epailearen aginduz abiatutako polizia operazioaren ondorio dirudi Kultun egindak omiaketea, asteartean atxilotuetako Aniaiz Ariznabarreta eibartarra kultur elkartearen arduraduna baita. Ariznabarreta inkomunikazio egoeran dago asteartean atxilotu dutenetik, salatu dutenez. Egoera salatzeko mobilizazioak deitu dituzte.

Ezin argazkirik atera

Albiste hau sinatzen duenari ez diote argazkirik ateratzen utzi poliziaren kordela kendu duten arte. Nortasun agiria eta "kazetari akreditazioa" eskatu diote eta, horiek gabe, ezingo zuela argazkirik atera kordela kentzen zuten arte.

Miaketa egiten ari zireneko bi argazki twitterren: bat eta bi. Miaketa bukatu duteko argazkiak, eta Kultuko bulegoa nola utzi duten, hemen argazki sorta:

Prentsak dio Herriko taberna dela

Albistea berehala atera dute ...eta kitto!n, eta EFE prentsa agentziaren teletipoa atera duenez, estatu mailako zenbait komunikabidetan ere azaldu da albistea. Teletipoaren arabera Eibarko Herriko Taberna da Goardia Zibilak miatu duena, eta hori esan dute hainbat tokitan:

Prentsak hala badio ere, Arrate Kultur Elkartea ez da Eibarko Herriko Taberna. Eibarren 1958?tik lanean diharduen elkarte kulturala da Arrate Kultu, herrian aski ezaguna eta iritzi desberdineko jendez osatua. Arrate Kultur Elkarteak hitzarmena dauka Eibarko Udalarekin zenbait ekintza aurrera burutzeko, eta alderdi sozialistako hainbat zinegotzik ere hartu izan dute parte Kultutik antolatutako ekimenetan.

Mobilizazioak

Gaur, ostirala

  • 12etan Untzagan
  • 19.30etan Untzagan


Larunbatean

  • 17.30etan Donostian. Autobusa Ego Gainetik 16.00etan.

 

(albistea osatzen...)

Aniaiz Ariznabarretak torturak salatu ditu

irakurle — 2010/09/20 13:26
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ohar hau ( http://bit.ly/9c7xpX ) sareratu du:

Aniaizen aurkako torturak ere bidaian hasi dira. Bi Guardia Zibilen artean jarri dute, esposatuta izan dute eta irain ugari jaso du. Bidaian biluztu egin dute gerritik gora eta bularrak ukitu dizkiote, irain sexistak jasan dituelarik.

Lehen egunean hasi dira bere aurkako tortura sesio gogorrak. Gorputza manta batekin bildu diote, goma espumarekin ondoren. Eserita eduki dute, Guardia Zibil bat gainean duela eta bost inguruan inguruan irainka eta mehatxuka dituela.

Poltsa egin diote behin eta berriz eta galdeketa saio luzeak izan ditu. Poltsa askotan estutu diote. Galdeketa saioak eta antzeko torturak egunero izan ditu, azken eguna arte. Antifaz batekin eduki dute, kolpe ugari jaso ditu, baita mehatxu eta presioak ere.

Ariketa fisikoak egitera behartu dute. Galdeketetan biluztu egin dute, bularrak ukitu dizkiote eta bitartean poltsa jarri diote buruan.
Azken eguna arte luzatu dira torturak, azken egunean bereziki gogorrak izan direlarik.

Goitik behera biluztu dute, bularrak ukitu dizkiote eta alua ere ukitu diote Guardia
Zibilek. Mediku forentseari eta epaileari salatu dizkio jasandako torturak.

TORTURARIK EZ!!!

MAITANE — 2010/09/20 17:42
TORTURARIK EZ!!!!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Kultuko lokala miatu du Goardia Zibilak

Ertzain bat, Kultu parean

Erlazionatutako elementuak