Euskal Blogosferaren inguruko bideoa, 10. urteurrenerako
Hala da, bai. Aste honetan bertan bete ditu blog-komunitate honek 10 urte (uztailaren 17a da urtebetetze egun ofiziala). Urriaren 18an egingo dugun ospakizunaren berri ere eman genuen orain dela gutxi.
Txiri-txiri, urteurreneko jaia antolatzen hasi gara. Besteak beste, euskal blogarien testigantza jaso nahi genuen. Eta horretan dihardute egunotan Ane Urkiola eta Maialen Odriozola EibarOrg-ko kide eta kazetariek.
Kamera eskuetan hartu, eta zenbait euskal blogariren iritzi eta gogoetak jasotzen ari dira. EibarOrg-ren inguruko galderak, euskal blogosfera nola aldatu den 10 urteotan, gaur egungo panoramaren inguruko iritzia...
Guzti honen emaitza urrian ezagutu ahalko duzue!
Txerra Rodriguez, @garaigoikoa
Oier Gorosabel, @txikillana
Bea Salaberri, @beatxo