Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / EibarOrg blog-komunitateak 10 urte beteko ditu. Zatoz gurekin ospatzera!

EibarOrg blog-komunitateak 10 urte beteko ditu. Zatoz gurekin ospatzera!

Asier Sarasua 2014/07/02 15:05
EibarOrg-ko blog-komunitatea 2004ko uztailean sortu genuen. Euskal Herrian sortutako lehenengo blogari taldea izan zen. Dagoeneko 10 urte beteko ditugu blogintzan, eta urteurrena ospatzeko asmoa dugu. Urriaren 11an egingo den jaialdira gonbidatuta zaude! EGUNERAKETA: ospakizuna urriaren 18an izango da.

XXI. mende hasieran, blogak oraindik ezezagun ziren garai hartan, Euskal Herriko lehenengo blog-komunitatea sortu genuen EibarOrg-ko kideok. 2004ko uztailean izan zen. Ikastaro txiki bat eman, eta 8-10 blogari hasi ginen lehenengo urratsak ematen sarean. Harrezkero beste hainbat batu zaizkigu komunitatera, 30 blogeko komunitate sendoa sortu arte, horietako asko erreferentziazkoak euskal blogosferan.

Hortaz, aurtengo uztailean (egun gutxi barru), 10. urteurrena beteko dugu. Nolabait esateko, euskal blogosferak ere 10 urte beteko dituela esan dezakegu (utziguzue eibartarroi harrokeria txiki hori XD). Uste dugu nahikoa arrazoi dela urtebetetze-jai bat antolatzeko. Eta zu ere, euskal internauta, blogari edota txiolari, gonbidatuta zaude, jakina!

Datozen asteotan emango dugu jaialdiaren inguruko informazio zehatzagoa, baina zeozer aurreratzen hasi gaitezke.

Ekitaldia urriaren 18an ospatuko dugu (larunbata), Eibarko Arma Museoan. Ekitaldi zabala izango da eta euskal internauta guztiak zaudete gonbidatuta.

Ekitaldi xume baina polita egin nahi dugu. Hiruzpalau hitzaldi labur, pare bat laburpen-bideo (EibarOrg-ren historiaz, eta Euskal Blogosferaz oro har), eta blog-irakurketa musikatu batzuk ere bai. Jan-edana ere izango duzue, bai.

Datozen asteotan joango gara detaile gehiago ematen, baina oraingoz jakizu garrantzitsuena: 10 urte bete ditugu, eta zuekin guztiokin ospatu nahi dugu! Apuntatu zuen agendetan: urriaren 18an, zatoz Eibarrera!

 

Informazio gehigarria:



Argazkiak: 2004ko uztailaren 17an emandako ikastaroa. Eibarnauta eta blogariak erremintaren inguruko (in)formazioa jasotzen. Argazki gehiago Flickr-en.

Txu
Txu dio:
2014/08/26 08:50
Zorionak! Egitaraua prest dago? Noiz jakinaraziko duzue? eta nola da izena ematearena? eskerrik asko
EibarOrg
EibarOrg dio:
2014/08/26 08:54
Eskerrik asko Txu.
Egitaraua eta xehetasun guztiak datozen egunotan adieraziko ditugu, iraileko lehenengo astean. Bitartean, apuntatu agendan: urriaren 18!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: