Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Elkartea / Blog komunitatea

Blog komunitatea

Eibarnauta bakoitzak dauka eskubidea hemen blog bat edukitzekoa. 

Kontseilu editoriala

Kontseilu editorial bat dago. Bloga duten Eibar.org-eko elkarteko beterano batzuen artean osatzen da. Bere egitekoak hauek dira.

  • jendeak eskatutako blogak irekitzeko orduan, horretarako baimena eman.
  • martxan dauden blogak gainbegiratu.

Irizpide hauetan oinarrituko da Kontseilu Editoriala lan horietarako: Martxan dauden blogak ikuskatzeko (a-e puntuak), eta blog-ak irekitzeko orduan (1-4 puntuak).

Martxan dauden blogak ikuskatzeko

  • a. Inoren blog-en edukietan ezer problematikorik agertzen bada, dela blog-gileak gehitutakoa, dela erantzunetan anonimoek utz ditzaketeneak, horren inguruan pentsatu eta erabakiak hartuko ditu kontseilu editorialak.
  • b. Kontrol editorialaren lehen helburua da blog-gileari arazoak ebitatzea. Erantzun anonimoek bere jarduna oztopa dezake, adibidez. Edozer esatera edo legearekin bat ez datozen edukiak kargatzen ausartzen bada, lege-arazoak izan ditzake blog-gileak nahigabean...
  • c. Blog-gile jakin batek izan dezakeen arazoak eibar.org elkarte osoari, webgune osoari, eta beste blog-gileei ere eragin diezaieke, eta hortaz, denon adierazpen askatasuna bermatzeko neurri bat ere bada kontrol editoriala.
  • d. Kontseilu editorialak erabakitzen duena Eibar.org-ek aplikatu egingo du.
  • e. Blog-gileak baldintza hauek onartzen ditu, Eibar.org-eko blog komunitatean blog bat ireki aurretik.

Blog-a irekitzeko orduan

Blog-a irekitzeko Eibar.org webguneko blog-komunitatean, zera egin behar da:

  1. Eibar.org-eko bazkide izan behar du blog-gileak.
  2. Konpromezua hartu beharko du blog-ean euskaraz ere idatziko duela. Ez derrigor blog elebakar euskalduna, baina ez bederen erdara hutsez.
  3. Kontseilu editorialaren egitekoak zein diren ezagutu ondoren, haren funtzioa eta bere erabakiak onartu beharko ditu.
  4. Pertsona bat, blog-a sortzeko helburu soilarekin hurbiltzen bada Eibar.org elkartera, Kontseilu editorialak baloratu egin beharko ditu honakoak:
    (4.1) Pertsona horrek ZERBAIT esateko duelako izan dadila, eta ez blog probak egiteko. Blog probak egiteko, badaude doan blogak sortzen uzten dizuten zerbitzuak, eta haien baliabideak gastatzea hobe, Eibar.org-enak horretan xahutzea baino. Adibidez, euskaraz, Blogak.com
    (4.2) Eibartarrak zerrendan parte hartzen duen pertsona bada, Eibar.org-eko bazkide izan ez arren. Kasu horretan, Kontseilu editorialak izango du notizia pertsona horrek baduela zer esanik, zerrendan parte hartuz esaten dituenak, adibidez, eta hortaz, blog-a eskaera onartzearen aldeko motiboa izan daiteke.
    (4.3) Beste inon blog euskaldun bat duen pertsona bada (hau da, ZERBAIT estaeko baduela frogatua egongo da), eskaera onartzearen aldeko motiboa izan daiteke.

Eskaeraren bat badaukazu blog bat sortzeko edo Kontseilu honekin kontaktatzeko, idatziguzu.