Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Irakurketa txarra

Irakurketa txarra

telezaborra 2005/01/27 05:20

Elmundo.es webgunean albistea irakur daiteke. Atzo Buenafuentek Sardari irabazi zion. Eta egia da.

Baina Javier Pérez de Albénizek irakurketa txarra egiten du. Atzo, Buenafuente k Sardá ri irabazi zion, baina zergatik? Aquí no hay quien viva telesailak Los Serrano baino audientzia altuagoa lortu zuelako.

Hori askotan gertatzen den fenomenoa, aurreko programak audientza ona badauka, hurrengo programak datu onak lortuko ditu.

Gaurkoa egun aproposa izango da tendetziak jarraitzen duen ala ez ikusteko.





etiketak: zaharrak
Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

Baina "arrastre" efektu hori ez da matematika hutsa. Antena3, esate baterako, askotan saiatu da teknika horrekin zenbait saio "berpizten", baina ez du lortu. Deigarria da benetan Cronicas Marcianas-ek duen audientzia maila ikusita, hau gertatzea. Horrek esan nahi du Buenafuente Sardáren aurkari erreala bihurtu dela.

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Ez dakit.... gustatuko litzaidake hori gertatzea, baina uste dut Sardak irabazten jarraituko duela... Atzokoa gauza puntual bat izan zen... Ea konfunditzen naizen eta gaur berriro Buenafuentek irabazten duen. Hala ere gaur Cronicas-en hasiera ikusiko dut, jakin nahi baitut Sardak audientzei buruz hitz egingo duen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.