Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Esto es basura

Esto es basura

telezaborra 2005/01/31 10:28

Gaur irakurri dut albistea , Esto es vida , Juan Ramón Lucas en programa kendu egingo dute.

Tipo hau Tele5 tik atera zenetik porrotak eta porrotak besterik ez ditu lortu. Hala ere, ez da aurkezle txarra, bere dohainak erakutsi zizkigun Estudio de Actores mitikoan (kar kar kar).

Saioaren etorkizuna asmatzea erreza zen oso. Telebistako saio aspergarrien Top 5 ean bere lekutxoa dauka Esto es Vida k.

Hori da programa bati gerta dakiokeen gauzarik txarrena, aspergarria izatea.

Baina historia guztia berez tristea bada, gogorragoa da hurrengoa: audientzia daturik onena Maria Isabel (antes muerta que sencilla ) programara eraman zutenean lortu dute.

Dirudienez bere ordez arratsaldeko lehiaketa tipiko horietako bat jarriko digute.

etiketak: zaharrak
Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Ez dut uste programa honen inguruan inoiz entzun dudanik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.