CQC eta Fuentes madarikatua
Ostiralean ikusi nuen CQC . Ez nau konbentzitu. Lehenik eta behin, Fuentes da saioaren aurkezle nagusia. Hasiera txarra. Baina Fuentes ek ez omen du nahikoa hain aurkezle txarra izanda, eta programa guztian zehar Wyoming imitatzen aritzen da.
Bush , Aznar eta Esperanza Aguirre ren aurkako betiko txisteak. Oso arruntak dira horrelako broma txarrak gaur egungo telebistan. CQC k aukera zuen putzu horretan ez sartzeko.... baina hanka barru-barruraino sartu du.
Enlatatutako barreak. Oso oker ez banago, Fuentes eta bere lagunen "graziekin" entzuten diren barreak enlatatuta daude. Ez dira benetakoak.
Pablo Carbonell desagertu da. Bera eta Wyoming ziren CQC ren onena. Zalantzarik ez dago jende gehienak bi hauek ikusi nahi zituela.
Ordutegia ere txarra da. Igande gaua ez zait CQC ikusteko ordutegirik onena iruditzen. Wyoming en CQC a ere hasieran ostiral gauetan zen, baina igande bazkalostera aldatu zutenean hasi zen arrakasta
lortzen.
Beraz, bukatzeko: ez da ahazteko moduko programa, baina ez du inondik inora CQC zaharraren xarma gorde. Ostiral gauean, nahiago dut Antena3 eko Hommo Zaping .
Otsaileko mezuak, hemen .
Dexente zaila igande bazkalostera pasatzea saioa; saia zaitez Telecincori 1 formula kentzen...