Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Ya es verano en Telezaborra

Ya es verano en Telezaborra

telezaborra 2005/03/07 05:01

Urtero bezala, El Corte Ingléskoak hasi bere betiko publizitate kanpainarekin. Ohikoa.

Baina Martxoarekin batera, beste gauza batzuk ere hasi dira: Udako abestiak.

David Civera k orain 2 aste aukeztu zigun bere disko berria . Oraindik ez duzuela abestia entzun? Nik ere ez, baina lasai... udan nazkatu arte entzungo dugu. Eta baita dantzatu ere, izan ere Civera k bere abestiak dantza kriminalekin laguntzeko ohitura baitauka.

Eta bestetik, Las Supremas de Móstoles . Eurovisión era joateko TVE k antolatu duen lehiaketan 2. postua lortu dute. Ez dira Kiev era joango, baina zalantzarik gabe haiek izan dira aurtengo Eurovison eko irabazleak.

Ez dakit zergatik, baina niri 3 tipa txunga hauek Los Centellas ekartzen didate gogora.

Udan saiatuko dira dirua irabazten, gure neuronak zigortzen dituzten bitartean. Datorren urtean saiatuko dira beste zerbait ateratzen, inork ez die kasurik egingo eta betiko desagertuko dira gure oroimenaren putzu beltzean.

etiketak: zaharrak
invitado
invitado dio:
2005/10/03 20:27

Bai bai, bero honekin udan gaudela dirudi, baina... udako oporrak hartu dituzu? Benga, zure artikulu berrien zai gaudela! (Oporrak hartzea erabaki baduzu, bikain, baina bestela ez ahaztu hemen gaudenik)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.