Jaime Otamendi
Atzokoaren harira...
Zenbat gustatzen zitzaidan Jaime Otamendi irratian eta zeinen gutxi telebistan.
Irrati-entzule amorratua naiz, goizetan gehien bat. Euskara ikasten hasi nintzenean, goizero Jaime rekin esnatzen nintzen. Hasieran militantziagatik entzuten nuen, baina militantzia bukatu zitzaidanean, Goizean Behin ekin jarraitu nuen.
Gogoan dut nola egiten zien errieta entzuleei zorion agurren tartean:
-Zorionak Juan Pedrori, gaur urteak ditu eta...
-Andrea, urteak ez, urtebetetzea esaten da.
Gero magazinetik albistegira pasatu zen. Punta-puntako esataria ez ezik, primerako kazetaria zela erakutsi zigun.
Beranduago ETB ko albistegien buruan jarri zuten, eta noizean behin saio bereziren bat aurkezten du, atzoko debatea esate baterako. Ez dadila inor haserretu, baina ez zait batere gustatzen. Deseroso dagoela nabaritzen zaio, besoak mugitzen ditu... ez nau konbenzitzen.
Hiru ordu luzez,
aspertzen gaituzte,
zatoz gurekin....
Goizean behin behin behin
bai Goizean Behin...
(nola zen abestia?)
niri ere ez zait batere gustatzen telebistan. atzeraka botatzen nau. Irratian ez dakit, ez baitut bere alderdi hori ezagutu.