1 Formula
Igandean   1 Formula  ren lasterketaren zatitxo bat ikusi nuen, eta ezagutzen ez nuen kirol zirraragarria deskubritu nuen. Orain ulertzen dut bere audientzia onak. 
 
  Schumacher  rek   Fisichela  ri 3 milesima atera zizkion itzuli batean.   Barrichelo  k 6.57 segundu behar izan zituen gurpilak aldatzeko, eta   Alonso  k berriz 6.37. Hura zen emozioa!! 
 
 Hau guztia gutxi balitz, ez nuen aurreratze bakar bat ere ikusi. 20 minutu telebistaren aurrean, eta denek posizio berean jarraitzen zuten. 
 Espektakulu parekaezina, inondik inora!! 
 
 6.059.000 lagunek ikusi zuten lasterketa   T5  n, %49,7a. 
 

Nik ez dut oraindik ikusi. Animatu beharko naiz hurrengoan... PD: Zer nolako ikuslegoa izango du uztailean Bilbon ospatuko den lasterketak? TVE'k emitituko du.