Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Marrazki bizidunak ez dira haurrentzat bakarrik

Marrazki bizidunak ez dira haurrentzat bakarrik

telezaborra 2005/05/16 10:11

Atzoko Berria n, zera irakur zitekeen Mikel Elorzaren artikuluan: " ...ernegatzen nau ( ETB1 i buruz ari da), beste era batera: igande gauez, gauerdi aldera, haur-ordutegi nabarmenean, Dragoi Bola ematen du. Marrazki bizidunak."

Gangrena3 k ere gauerdi aldera ematen zuen South Park. Hentai delakoa ere marrazki bizidunak dira, baina ez haurrentzako.

Mikel Elorzak gauza bat du buruan, marrazkiak=haurrak. Baina hori ez da zuzena, inondik inora.

Zalantzarik ez dut unibertsitatean dabiltzan askok Dragoi Bola jarraitzen dute. Eta beraiek dira, langabetuak eta yonkiekin batera, telebista ordu txikietan ikusten dutenak.


etiketak: zaharrak
Kamehameha
Kamehameha dio:
2005/12/27 00:59

Ni dragoi bola atalak biltzen ari naiz eMule-ren bitartez. Gaur egun, 4 atal ditut. Txarrena atalak euskaraz aurkitzea oso zaila dela da. Horretaz gain, dragoi bola seriearen abestiak eskuratu berri ditut, eMule-ren bitartez.

Niri ez litzaidake axola atalak DVD-n erostea, baina horretarako, Iñakik dioen bezala ETB animatu behar da.

3ARRANO
3ARRANO dio:
2005/10/03 20:27

Bai, ni Dragoi Bola ikusten dutenetariko bat nauzu.

aitor
aitor dio:
2006/01/28 06:43

nik ere euskaraz dragoi bolako edozer erosiko nuke.Emuleren bitartez lehenengo 24 kapituloak eskuratu ditut baina oraindik beste asko falta dira...

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Neu ere bai!! Jeje!! Iñork ba al du kapitulurik mpeg grabaturik?? Kantuak izatea nahi ditut eta CDrik existitzen ez denik, modu bakarra bidian grabatu eta soiñua extraitzia da... Norbait kanturik bai??? Erantzun emailera mesedez!! Iñaki Iñaki 13/09/200511:22

zeta
zeta dio:
2005/10/03 20:27

Bai, nik ere ikusten dut. Eta oso gustora gainera! Hori bai, nik, txikitan, iluntzean ikusten nuen, bederatziak aldera. patxo

Inaki
Inaki dio:
2005/10/03 20:27

Ni ere Dragoi Bola-ren fan-etako bat naiz. Ikaragarri gustatzen zaizkit marrazki bizidun hauek, eta nahiz eta igande gaueko 12tan eman, nik ikusi egiten dut. Nik uste dut marrazki bizidun hauek exito handia izan dutela eta nire iritziz DVD-tan saldu beharko lukete, hori bai euskaraz eta ez catalan eta gaztelaniaz. Ea ETB animatzen den, zeba seguru exitua izango duela.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.