Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / eta zuk nola egiten duzu?

eta zuk nola egiten duzu?

telezaborra 2005/05/18 12:08

Bitxia izaten da, baina etxe bakoitzak telebista-kateak bere erara antolatzen ditu.

Lagun baten etxean zapping egiten hasten zarenean, liatuta ibiltzen zara kanalak aurkitzeko. ETB1 ikusteko botoia sakatzen duzu, baina Antena3 agertzen zaizu.

La Primera eta La 2ekin ez dago arazorik, baina hortik aurrera gauzak aldatzen dira...

Nik horrela daukat nire telebista.

1: La Primera
2: La 2
3: ETB1
4: ETB2
5: Telecinco
6: Antena 3
7: Canal +

Eta hortik aurrera gainontzeko kateak...








































































































etiketak: zaharrak
Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Diozu: Diozu:

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Eta honako hau nere neskalagunaren diala da. Kate autonomikoen kokagunea oso bitxia da eta... hemen ipintzea egokia dela iritzi diot: 1.- TVE. 2.- LA 2. 3.- ANTENA 3. 4.- ETB 2. 5.- TELECINCO. 6.- ETB 1. 7.- CANAL +. Eta gero Bilboko kateak eta Euskaltelekoak, sintonizaketa automatikoak jasotzen dituen ordenean.

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Jeje, ni bat nator. Antena3 ezin da 5ean jarri :D Iñigo, barkatu atrebentzia, baina, zenbat urte dituzu? La 2ena oso aspaldikoa da...

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Adina? Ruperren abestian dioen legez, "nik nahi baino urte gehio". Txikia nintzenean zuribeltzezko telebista mandobakoa geneukan, kate bakarraz (ez zen bigarrena -UHF alegia- ailegatzen). Egia da "La 2" aspaldikoa dela, baina hala ere nik gazteleraz "La Seguna (cadena)" eta euskaraz "bigarren katea" esaten dut. Zuek hizkuntza bietan "La 2" esaten al duzue? Niretzat ulergaitzagoa. Eta Antena3 5.ean? Aukera bat da, besterik ez. "Koherentea" izateko, Tele7, Barakaldoko telebista, 7.ean jarri beharko nuke (Canal+ daukadan lekuan), eta inoiz ikusten ez dudan kate bat izanda, ba 9 edo 10.ean daukat. iñigo m. 18/05/200518:53

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

eta zer gertatzen da ba Antena3 bosgarren katean jarrita? Ni horietakoa naiz: 1: La primera 2:La 2 3:ETB-1 4:ETB-2 5:Antena3 6:Tele5 7:Canal+ ...eta gainontzekoak. Imanol 18/05/200510:58

iigo m.
iigo m. dio:
2005/10/03 20:27

Nik ere Antena 3 5. katean jarria daukat, eta Telecinco 6.ean. Zoratzeko da, badakit. Nire lagunen etxeetan ETB1 atzerago daukate (erdaldunak izaki, futbola ikusteko bakarrik pizten dute. Nire aukera, beraz: 1: La primera 2: La segunda (ezinezkoa zait La Dos esatea, UHF deitzen segitzea ez legoke txarto) 3:ETB-1 4:ETB-2 5:Antena3 6:Tele5 7:Canal+

Michael Landon
Michael Landon dio:
2005/10/03 20:27

Aupa jende, Ba nik telebista kateak etorri ziren ordenean uste dut dauzkadala: 1. TVE-1 2. La 2. 3. ETB-1 4. ETB-2 5. Tele 5 y por el culo... 6. Antena 3: Juan, Periquito y Andres 7. Canal Pus Eta gero gainerakoak, oso gutxitan ikusten ditudanak... Bide batez, zorionik beroenak bloh gonen egileari. Chapeau!

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Nik honela ditut... Uste dut guztietatik aldrebeseenetarikoa dela. ;-) Ea ba: 1.- ETB 1. 2.- ETB 2. 3.- CANAL EUSKADI. 4.- TVE. 5.- LA 2. 6.- ANTENA 3. 7.- CANAL +. 8.- TELECINCO. 9.- ZTB. 10.- TELEDONOSTI. 11.- LOCALIA TV GIPUZKOA. 12.- EURONEWS. 13.- BBC WORLD. 14.- BLOOMBERG TV. 15.- CNBC EUROPE. 16.- TV 5. 17.- NATURA. 18.- EHS TV. 19.- EUSKALTEL PROMO. Telezaborra: Noizko Canal + berriari buruzko ikerketa erreportai bat? Niri heldu zaizkidan azken zurrumurruen arabera "CU4TRO" deituko da, edozein telebista pribaturen moduko programazio arrunta izango du, eta urtea bukatu baina lehen hasiko da emititzen.

Edorta
Edorta dio:
2005/10/03 20:27

Etxeko erroparako harmairua nola dugun antolatuta (kantzontzilo/kuleroak, kamisetak,alkondarak, txamarrak...) bezain garrantzitsua da planteatu duzun gaia. Nik horrela daukat : 1.- ETB1 2.- ETB2 3.- GoiTB 4.- TVE1 5.- TVE2 6.- Tele 5 7.- Antena 3 8.- Canal + Ezin kanal gehiago sartu Euskalatelek ez duelako bere kable zerbitzua gure herriraino zabaltzen. Azken hau oso gaizki iruditzen zait, telekomunikazio zerbitzuen unibertsaltasunaren alde nagoelako eta Euskaltelekoek diruari bakarrik begiratzen diotela ematen duelako, eta abar..baino hori beste baterako gaia potoloa da. Esango dut, amaitzeko, Telezaborra oso gustora irakurtzen dudala. Zorionak.

Ricardo
Ricardo dio:
2005/10/03 20:27

Nik Tamara Falcók bezala daukat ;-): 1: La Primera 2: La 2 3: ETB1 4: ETB2 5: Telecinco 6: Antena 3 7: Canal + Eta gainerakoak (Arabako hiruak)...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.