uda aurreratzen da
Potrotaraino nago tipo honen albisteekin. Albiste zentzugabeak gero eta zentzugabeagoak dira, lehen ur-motoen istripuak izan, gero txakur hiltzaileak, beranduago emakumeen aurkako indarkeria....
Gauza jakina da honelako berriak behar dituztela munduko telediarioak bete ahal izateko. Urrutiko unibertsitateek eginiko ikerketa arraroak bukatu zaizkie eta pianojole amnesikoarena sartu digute.
Baina albiste honek ez hankarik ez bururik ez du. Eta gainera aspergarria da.
Irratian entzun dut publizitate kanpaina bat dela. Ederra ziria!