Eurovision
OT ren gainbeherarekin ez gara konturatu, baina hemen dugu Eurovision berriro ere. Larunbatean ospatuko da, Kieven.
Egia esan, lehiaketa bera ez da oso entretenigarria.
Ezagutzen ez dituzun 26 abesti jarraian entzutea, ba al da hori baino gauza astunagorik? Abesti pare bat ikustea ondo egon daiteke, Letonia eta Maltako abeslarien janzkera ikusteko... baina hortik aurrera dibertsioa dator.
Abestiak bukatzen direnean gustatzen zaidana hasten da:
* "Guayomini katge pua, United Kindom four points" entzutea gustatzen zait.
* Txiprek Greziari 10 puntu nola ematen dizkion ikustea gustatzen zait.
* Sailkapena ikustea , herrialdeek gora eta behera egiten ikustea gustatzen zait.
* Taldeak mahaietan eserita ikustea gustatzen zait, eta botoak jasotzean nola pozten diren ikustea.
Alegia, Eurovision eta futbolarekin gauza bera gertatzen zait. Futbolak aspertzen nau, partiduak ez ditut ikusten, baina astelehenero sailkapena begiratzen dut.
Ni Eurovisión pairatu zuenetako bat naiz. Neska pittin bat "eurofan" da eta... (bere etxean 2 telebista dituzte, eta biak Eurovision ematen!). Nik honakoak azpimarratuko nituzke: 1.- Moldaviako abestia: amona bat atera zen bere herriko janzkera tipikoarekin "Manolo el del bombo-ren" moduko danbor bat jotzen (abestiak "Amonak danborra jotzen du" izena zuen). 2.- TVE-ko aurkezleak nonbait ikusleen maila intelektuala zalantzan ipintzen zuen, eta Moldavia zer zen eta non aurkitzen zen azaldu zuen. 3.- Abestiak, orokorrean, ez zuten pena merezi. Bitxia da horrela ere janzkerra arrarodun abeslariak ikusi edo ukranikar raperoak entzutea. 4.- Hau ez nuen ikusi, baina aurkezleak zioenez "Serbia eta Montenegro-ko" ordezkari guztiak montenegrotarrak izanik, "Serbia" izena kamisetetan agertzen ez zen elastiko abertzaleak eraman omen zituzten. 5.- Andorrako aurkezleak botoak ematera zihoala, Kiev-eko aurkezleak zoriontzen hasi zen, katalan hutsean... Eurovision-eko aurkezleek ez zuten ezer ulertu, noski, eta Andorrakoa, botatako laudorioen erantzunaren zai zegoela "and the votes, please!" batekin moztu zioten. 6.- Bi arrazoiengatik nabaritzen zen herrialde antolatzailea ez zela oso "aberatsa". Alde batetik eszenategia ez zen aurreko Eurovision jaialdien mailara inondik-inora iristen. Eta bestetik, herrialde bananeroen moduan, Ukraniako presidente, Viktor Yushenko agertu zen eszenategian irabazleei domina bat ematera (irabazleen sariaz gain). 7.- Atsedenaldian ematen diren dantza eta ikuskizuna ez zuen TVE-k emititu, betiko moduan, publizitatea sartzeko. 8.- UER-eko nagusiak zituen datuak eta Errusiako ordezkariak ematen zituen bozkaketak ez zetozen bat, eta nahasketa bat izan zen. 9.- Beti bezala bandera mozkorraldia, herrialdearen ikuspegi turistiko, "hiper-modernoak", edo kosmopolitak abestien aurkezpenean, eta txalo eta haserraldiak botoak jasotzerakoan. 10.- Espainia oso txarto. Portugal, Andorra, Frantzia eta gogoratzen ez dudan beste herrialde batezk eman zizkion botoak. Badirudi UER gehien finantziatzen duen herrialde bat izanik, ezin dutenez txapelketatik bota, oso seguru sentitzen dela eta ez dutela esfortzu txiki bat ere egiteko asmorik kalitateko abestiren bat bidaltzeko. Hiru emakume folklorikoak eta kubatar itxura zuena, negargarriak.