L4U
Irakurle batek Canal + berrirari buruz ea zer dakidan galdetu dit. Informazio askorik ez dut, webgune eta aldizkari batzuetan irakurritakoa besterik ez.
Hau da dakidana:
* Izena erabaki gabe dago, "CU4TRO" izan daiteke.
* Irekian emitituko dute. Publizitatearekin finantzatuko da.
* Futbola, zinema eta telesailak izango dira programazioaren ardatza.
* Ez du Canal +en frekuentzian emitituko.
* Asmoa Maiatzean probetan emititzen hastea omen zen, eta Irailetik aurrera programazio arrunta. Baina gaur hilak 23 ditu eta nik dakidala ez dira hasi.
Nik itxaropena dut kate horretan. Prisa koek gauzak ongi egiten dituzte, eta hasieran kristoren audientzia lortuko ez badute ere gainontzeko kateak mugiaraziko dituzte.
Izan ere Ylenia ren kulebroiaz gain bestelako gauzak ere ikusi nahi ditugu.
Benetan itxura ona dauka. CANAL+ eta LOCALIA TV-ren arteko nahasketa bat dela esango nuke. Ea behingoz emititzen hasten diren.